‘Auzo aberats eta anitz baten erdian 11 urte ospatuz’ lelopean, egitarau berezia antolatu du Gasteizko Baratza Aretoak

Aurtengo edizioa abenduaren 12tik 15era izango da. Gasteizko Baratza Aretoak hamaika urte bete ditu aurten eta urtemuga ospatzeko egitarau berezia antolatu du abenduaren 12tik 15era bitartean. Hamargarren urteurrena jai handi batekin ospatu zuten iaz eta aurten, “inguratzen gaituen auzoari, Baratza Aretoari, Errota Zaharra-Koroatze auzoari, lagundu behar diogu”, adierazi dute bertako kideek. “Auzo aberatsa da bere […]

Read More… from ‘Auzo aberats eta anitz baten erdian 11 urte ospatuz’ lelopean, egitarau berezia antolatu du Gasteizko Baratza Aretoak

Carmen Salgado artistaren unibertso berezia islatzen duen pinturak eta eszenografiak bildu dituzte Iruñean

Imajinatutakoaren arintasuna erakusketa urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik, Ziudadelako Bolborategian. Carmen Salgado Amado artistak azken bost urteetan eginiko pintura eta eszenografien hautaketa bat paratu dute Iruñeko Ziudadelako Bolborategian urtarrilaren 19ra arte. Imajinatutakoaren arintasuna erakusketak sortzailearen unibertso berezian murgiltzeko aukera ematen du; izan ere, esanahiz betetako kutxatxo txikietan biltzen ditu bere oharrak eta hausnarketak. Erakusketak […]

Read More… from Carmen Salgado artistaren unibertso berezia islatzen duen pinturak eta eszenografiak bildu dituzte Iruñean

Bertsolaritza, adineko pertsonentzako terapia

Egoitzan bizi diren pertsonak euskal kulturaren protagonista aktibo bihurtzen ditu bertsolaritzak, ikuspuntu ludiko batetik, eta haien parte-hartzea eta ongizatea sustatzen du. Adineko pertsonen bizi-kalitatea eta gaitasun psikoemozionalak bertsolaritzaren bidez hobetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak, adineko pertsonentzako hamabi udal-egoitzarekin lankidetzan, Bertso Ardatz ekimena jarri du abian. Bizkaiko udal egoitzei eskainitako ekimena herri hauetako egoitzetan garatzen ari da: […]

Read More… from Bertsolaritza, adineko pertsonentzako terapia

Amaia Serranok ‘Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan’ liburua argitaratu du

Egileak guda zibila bezalako gai kanonikoari buruzko diskurtso literarioak zeintzuk izan diren aztertu ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlari Amaia Serrano Mariezkurrenak Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan liburua argitaratu du. Serranoren esanetan euskal eleberrigintzaren historian “gai kanonikoa izan da 1936ko Gerra”, batez ere “90eko hamarkadatik gaur eguneraino”; alabaina, hari buruzko “diskurtso […]

Read More… from Amaia Serranok ‘Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan’ liburua argitaratu du

Gasteiz hizkuntza gutxituen topagune bihurtuko da 2025eko uztailaren 14tik 18ra

Higa topaketaren edizio berriak gai berriak jorratuko ditu, artearen eta hizkuntza aktibismoaren arteko intersekzioa, besteak beste. 2025eko uztailaren 14tik 18ra bitartean, Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketaren (HIGA) bosgarren edizioa izango da Gasteizen. Topaketa Hiru eleduna izango da, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, interprete profesionalekin. HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteentzako nazioarteko topaketa da, eta hizkuntza horiek biziberritzea eta […]

Read More… from Gasteiz hizkuntza gutxituen topagune bihurtuko da 2025eko uztailaren 14tik 18ra

Aria taldeak bigarren diskoaren aurrerapen kanta plazaratu du: ‘Uhara’

Euskal poparen eta italiarraren eraginak dira nagusi lan honetan. Marina Landak sortutako kanten esentziak hor jarraitzen duen arren, iaz kaleratutako Urdin diskotik hona eboluzioa sumatzen da: boskote formatua, pop klasikoagoa eta ahotsaren nahiz instrumentuen indarra. Aria talde donostiarrak “Uhara” izeneko single berria aurkeztu du. “Uhara itsasontziek ur azalean uzten duten apar-arrasto zuria da”, azaldu dute […]

Read More… from Aria taldeak bigarren diskoaren aurrerapen kanta plazaratu du: ‘Uhara’

Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde dira Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

Erabaki honekin, zuzendaritzan lehendik aritu ez diren hiru kide berri izango dira eta beste hiru kidek utziko dute Akademiaren artezkaritza organoa, hain zuzen, Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek. Euskaltzaindiak datozen lau urteetan Akademiaren jarduna gidatuko duen lantaldea osatzeko bozketa egin du eta Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko duela erabaki du. Bere ondoan […]

Read More… from Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde dira Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

Euskaraldia badatorrela iragartzeko Gozaldia eguna antolatu dute hainbat herritan

Batzordeak antolatzen hasita daude, eta harreman sareak ehuntzeko baliatu nahi dituzte ekitaldiak. Euskararen erabileran eragin nahi duten guztien mugimendua indartzeko ere baliatuko dituzte egunok. Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, eta hasiak dira jada, Euskal Herri osoko herriak ekimena antolatzeko lanetan. Besteak beste, Euskaraldia badatorrela iragartzeko, eta Euskararen Egunaren testuinguruan, Gozaldiak antolatu eta dozenaka […]

Read More… from Euskaraldia badatorrela iragartzeko Gozaldia eguna antolatu dute hainbat herritan

‘Audiogile Berriak’ deialdiaren bigarren edizioa martxan da

Urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik deialdia. Aurrekoaren ildotik, aurten ere aurkezten diren lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu garatuko dira, gidoi bilakatu arte. EITBk eta Tabakalerak Audiogile Berriak deialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Egitasmoaren helburua euskarazko soinu fikzioa sustatzea da eta urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik deialdia. Aurrekoaren ildotik, aurkezten diren lan guztietatik […]

Read More… from ‘Audiogile Berriak’ deialdiaren bigarren edizioa martxan da