Gazteei begirako egitarau berezia antolatu dute abenduaren 6an, Durangoko Azokan

Gazte Eztandak belaunaldien arteko transmisioa lantzea du helburu. Abenduaren 6an Gazte Eztanda izango da aurten ere Durangoko Azokan. Gazteei eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, lehiaketa, kontzertuak eta ekintza askoz gehiago egongo dira egun osoan zehar. Horrela, goizetik gauera arte kulturarekin gozatzeko plan aparta izango dute gazteek. Antolatzaileen esanetan, belaunaldien arteko transmisioa lantzea da ekimenaren helburua, gazteak […]

Read More… from Gazteei begirako egitarau berezia antolatu dute abenduaren 6an, Durangoko Azokan

Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau aztertu eta liburu batean bildu ditu

Euskal Herrian XVI. mende bukaerako lehen bildumetatik hasi eta oraintsura arteko errefrautegietako aleak aztertu ditu egileak, errefrauoi hamaikatxo azalpen zein hausnarketa erantsiz. Adolfo Arejita euskaltzain osoaren Esaera goikoaz behera irauliak (Herri-literaturan errefrau-jorran)kaleratu du Euskaltzaindiak, Durangoko Azokaren atarian. Liburuan (Lehen eta Orain bilduma), ehun errefrau hartzen dira aztergai; gainera, ehun esaera horiek oinarri dira era bateko […]

Read More… from Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau aztertu eta liburu batean bildu ditu

2025ko Bertso Eguna Lesakan izango da

Urtarrilaren 25ean izango da. Sarrerak abenduaren 16an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Azken urteotan egin duten moduan, lurraldez aldatuko da aurten ere Bertso Eguna eta Lesaka aukeratu dute hurrengo ediziorako. Bertsoaren festa handia urtarrilaren 25ean izango da eta Bertsozale Elkarteko kideek egun osoko plana ari dira antolatzen. “Goizetik hasita egun osorako egitaraua izango da, bertsolarien […]

Read More… from 2025ko Bertso Eguna Lesakan izango da

Xabi Aburruzaga musikariak “Soinu Gorria” liburua aurkeztu du

Portugaletekoaren musika ondorengoei lagatzea da helburua. Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikariak Soinu Gorria bigarren liburua aurkeztu du. Lanak hogei konposizio originalen partiturak biltzen ditu, trikitiaren eta beste hainbat musika tresnaren interpretaziorako egokiak direnak. Halaber, pieza bakoitzak hainbat ilustrazioz eta azalpen didaktiko batez osatuta dago. Liburua ontzeko ideia pandemia garaian sortu zitzaion bizkaitarrari, Aburruzagak musikarien mezu […]

Read More… from Xabi Aburruzaga musikariak “Soinu Gorria” liburua aurkeztu du

EIZIEk euskal interpreteen lehen diagnostikoa egin du

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak euskara lan-hizkuntza duten interpreteen profila zehaztu nahi izan du (generoa, adina, prestakuntza, lantokia, lan-erregimena…), eta haien beharrak identifikatu, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko ezik, interpretearen figura eta jarduna hobeto ezagutzeko ere. Interprete lanbideak mehatxu askori egin behar izan dio aurre azken aldian. Espainiako Senatuan hizkuntza koofizialetarako interpretazio- eta transkripzio-zerbitzuaren lizitazioa izan […]

Read More… from EIZIEk euskal interpreteen lehen diagnostikoa egin du

Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Folk doinua da nagusi lan berria osatzen duten hamar kantuetan. Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza… Nafarroa Behereko musikariak hainbat gai jorratu ditu, azken urteetako gertakarien inguruan hausnartzeko gonbita luzatuz. Sei urte diskorik atera gabe egon ondoren, Mattin Lerissa kantariak hirugarren lana kaleratu du Mundu zabalerako izenpean. Hamar kantuz osatuta dator bilduma eta gehienak behorlegitarrak […]

Read More… from Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikariak ‘belharra’ disko berria plazaratu du

Oiartzuarrarentzat etapa helduago eta pertsonalago baten hasiera dakarren mugarria da lan berria.  Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikari oiartzuarrak orain arte egindakoarekin hautsi eta bere alde pertsonalena islatu nahi izan du kaleratu berri duen Belharra izeneko diskoan. Bere jatorri euskaldunaz harro, musikari gipuzkoarrak belharra bezalako sinbolo bat aukeratu du bigarren lan hau izendatzeko. Urruñan sortzen den olatu erraldoia da belharra eta fenomeno hau […]

Read More… from Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikariak ‘belharra’ disko berria plazaratu du

Ostiralean abiatuko da ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena Bizkaian

Ekimenak Bizkaiko museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza uztartuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin. Azaroaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 3an izango dira bisita gidatuak. Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen du, eta, aurten ere, begirada hori bertsolarien bidez islatu nahi dute Bizkaiko museo eta aretoetan, Gida […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena Bizkaian

Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Abenduaren 26tik 27ra izango dira Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren. Izena emateko epea zabalik da jada. Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurren gozatuko dute egonaldiaz, Amaiurko Aterpean; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Epaimahaiak saioko bertso onenaren saria ere eman zuen. Kasu honetan, Beñat Astizentzat izan zen, hamarreko txikiko bigarren bertsoagatik. Joan den larunbatean jokatu zen XI. Mariano Izeta Bertso Sariketa, Baztanen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu zuten sariketa, Mariano Izeta bertsozale eta euskaltzale baztandarraren (Elizondo, 1915-2001) omenez. Denera, Nafarroako hamabi bertsolari gaztek hartu zuten parte […]

Read More… from Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela