‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Gidoien Sarien 22. edizioa martxan da

Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako gidoien lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Honetan, euskarazko eta gaztelaniazko testuak aurkeztu ahal izango dira, gehienez 30 minutuko antzezlan baterako. Gidoiak aurkezteko azkenengo eguna abenduaren 31 izango da. Mikel Martinezek azaldu duenez, “Testua antzerki laburrerako […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Gidoien Sarien 22. edizioa martxan da

‘Ni ez naiz sorgina. Suak errerik, keak gorderik’ dokumentala sortzeko diru bilketa kanpaina martxan

Proiektuarekin belaunaldi berriei intolerantziaren aurkako espiritu kritikoa transmititzea dute helburu. “Zein irudi daukagu sorginaz? Zer transmititzen diegu belaunaldi berriei ipuinetan, plazetan eta ospakizunetan? Irudi hori, errealitate historikora hurbiltzen ote da? Justizia egiten al die bidegabeki ehizatu, zigortu eta ahaztutako milaka pertsonei? Imajina dezakegu beste irudikapen, zintzoagorik?”, galdera horietatik abiatuta Asisko Urmeneta eta Aitor Karasatorre Ni […]

Read More… from ‘Ni ez naiz sorgina. Suak errerik, keak gorderik’ dokumentala sortzeko diru bilketa kanpaina martxan

Naroa Zubillaga eta Amaia Apalauzarentzat Gasteizko haur eta gazte literaturako euskarazko itzulpen onenen sariak

Zubillagak Marlen Haushofer idazle austriarraren Horma lanaren itzulpenagatik jaso du gazte literaturaren saria; Apalauzak, berriz, haur literaturaren saria jaso du Laura Brand idazlearen eta Freya Hartas ilustratzailearen Hemen eta orain lana euskaratzeagatik. Naroa Zubillaga Gomez eta Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak dira aurtengo haur eta gazte literaturako euskarazko itzulpen sarien irabazleak. Sariak haur eta gazte literaturako […]

Read More… from Naroa Zubillaga eta Amaia Apalauzarentzat Gasteizko haur eta gazte literaturako euskarazko itzulpen onenen sariak

‘Getxo eszena irekia’ deialdiaren bosgarren edizioa abian da

Eskabideak jasotzeko epea abenduaren 18ra arte egongo da zabalik. Aukeratutako proiektuak, parte-hartze modalitatearen arabera, 2025eko apiriletik 2026ko maiatzera bitartean erakutsiko dira zenbait udal espaziotan. Getxoztarrek sustatutako edo egindako proiektu artistikoen erakusketa bultzatu eta erraztea ditu helburu programazio artistikorako proposamenen deialdi honek. Aurtengoan ere deialdia hiru modalitatetan antolatuko da. Lehenengoa sektoreko profesionalei zuzenduta egongo da, pertsona […]

Read More… from ‘Getxo eszena irekia’ deialdiaren bosgarren edizioa abian da

‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera egongo da ostegunetik aurrera

Udaberrian, filmaren bospasei emanaldi eskaini ziren Donostian, hainbat auzotako kultur etxeetan, baina herritar askok ez du filmaren berri izan eta orain filma pantaila handian ikusteko aukera izango dute. XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Josu Martinez […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera egongo da ostegunetik aurrera

Asteazkenean egingo da Berbagunea Bilbon

Alondegiak hartuko du hirian euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea helburu duen ekimena. Euskara ulertu eta hitz egiteko gai diren guztientzat -euskaldunak zein euskara ikasten ari direnentzat- zabalik dago jardunaldia. Ehunka lagun inguru izango dira Berbagunearen hamaikagarren edizioan, datorren asteazkenean, azaroak 20, 09:30etik 18:30era Bilboko Alondegia zentroan. Ekimenak euskararen erabilera Bilbon sustatzea eta normalizatzea du helburu. […]

Read More… from Asteazkenean egingo da Berbagunea Bilbon

Iruñaldia jaialdiaren 1.edizioa abiatuko da gaur

Euskaraz sortutako kultura garaikidea, besteak beste, musika, literatura, dantza, antzerkia, bertso, performance eta gastronomiaren arlokoa, iruindarrei hurbiltzeko asmoz Iruñaldia jaialdia abiatuko da gaur, Alde zaharrean. Hilaren 23ra arte, udazken bete-betean, Iruñaldiak lehenbiziko urratsak emango ditu, hogei sortzaile baino gehiagoren eskutik, bederatzi gunetan, eta kultura-eragile andanaren parte-hartzearekin. Jaialdiari hasiera emateko, Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Juan Luis […]

Read More… from Iruñaldia jaialdiaren 1.edizioa abiatuko da gaur

Titirijai txotxongilo jaialdia larunbatean abiatuko da, Tolosan

Tolosako Topic museoko aretoetan, Leidor antzokian eta kalean izango dira emanaldiak. Gipuzkoako zortzi herritan, berriz, beste hamasei emanaldi eskainiko dira. Horretaz, gain, tailerrak, erakusketak edota liburu aurkezpenak izango dira. Titirijai, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, larunbatean, hilak 23, abiatuko da, Tolosan. Bederatzi egunez, 39 emanaldi eskainiko dira; hain zuzen, 18 konpainiak parte hartuko dute, eta 20 lan […]

Read More… from Titirijai txotxongilo jaialdia larunbatean abiatuko da, Tolosan

Maddi Barberren ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa paratu dute San Telmo Museoan

Museo Bikoitza programan sortutako instalazioa da artista nafarrarena eta urtebetez egongo da ikusgai museoko elizan. Donostiako San Telmo Museoak Maddi Barberren (Artzibar, 1988) Harria eta Poltsa instalazioa aurkeztu du, Museo Bikoitza programaren barruan. Azaroaren 16tik aurrera urtebetez museoko elizan ikusgai izango da. Instalazio honek bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat. Filma San Adriango […]

Read More… from Maddi Barberren ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa paratu dute San Telmo Museoan

Sünek ‘Amaineman’ diskoarekin bakarkako bideari eman dio hasiera

Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak dira nagusi abestietan. Josune Arakistainek (Süne) bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du Amaineman izenpean. Lana hamaika abestiz osatuta dago eta horietatik hiru aurrerapen gisa kaleratu dira dagoeneko: Sunday, Lau Korapilo eta Txitxarro. Musikariak euskaraz ezezaguna den Amaineman (amain eman) hitza lehen planora ekarri nahi izan du, eta aitortu duenez, […]

Read More… from Sünek ‘Amaineman’ diskoarekin bakarkako bideari eman dio hasiera