Durangoko Plateruena Musika Aterpeak 2025ean irekiko ditu ateak

Udalak milioi bat euro inguruko inbertsioa egingo du Plateruena musika sorkuntza, prestakuntza eta erakustaldi zentro bihurtzeko. Durangoko Udalak Plateruena Kafe Antzokia musika aterpe bihurtzeko proiektua aurkeztu du. Espazioa 2025eko bigarren seihilekoan berriz irekitzea da asmoa, eta “musika sortzeko eta profesionalizatzeko erreferentzia-gune berritua” izango dela nabarmendu dute. Hala nabarmendu dute Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak eta Paule […]

Read More… from Durangoko Plateruena Musika Aterpeak 2025ean irekiko ditu ateak

Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu-instalazioa paratu dute Tabakalerako eskailera nagusian

Pantea artistak Tabakalera inguruko hotsak eta Donostiako hegaztienak fusionatzen ditu; landa-grabazioetatik datozen soinuak dira, hegazti horiek migratzen duten tokietatik zuzenean transmitituak. Donostiako Tabakalera zentroak Pantea artista iraniarrak diseinatutako Simorgh izeneko soinu-instalazioa aurkeztu du, Scala programaren barruan. Espazio honetarako propio sortutako pieza honen izenburua, Simorgh, antzinako jakinduria eta ezagutza irudikatzen dituen Irango “simurg” hegazti mitikotik dator. […]

Read More… from Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu-instalazioa paratu dute Tabakalerako eskailera nagusian

Nafarroako bertsolari gazteei bultzada emateko asmoz Izeta Bertso Sariketa antolatu dute Baztanen

Mariano Izetak herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketa honek. Azaroaren 23an, 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte Mariano Izeta Bertso Sariketaren hamaikagarren edizioan. Sariketa arratsaldean izango da, Baztanen. Erratzun eta Elizondon aldibereko bi kanporaketa izango dira seina bertsolarirekin. Horietatik sei […]

Read More… from Nafarroako bertsolari gazteei bultzada emateko asmoz Izeta Bertso Sariketa antolatu dute Baztanen

Poesia eta musika uztartuko dituen jaialdia egingo dute Lezon

Abenduaren 14an, osteguna, izango da lehen emanaldia Tere Irastorza eta Joseba Sarrionandiaren eskutik. Idazle hauek solasaldi poetiko batean hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan. Laugarren urtez jarraian, Poesia Kaia jaialdiak euskal poetak eta musikariak elkartuko ditu Lezon. Urtero sendotuz doan ekimena bi gunez luzatuko da: abenduaren 14an eta 16an. Jon Legorburu kultura zinegotziaren hitzetan, “poesia sozializatzea […]

Read More… from Poesia eta musika uztartuko dituen jaialdia egingo dute Lezon

‘AppaMaurizia’ proiektuarentzat Loraldia Sormen Digitala Beka

Egitasmoak teknologia berritzaileak eta euskal folklorearen ondare kulturala uztartzen ditu, erabiltzailearentzat esperientzia murgiltzaile bat sortuz. Loraldia Sormen Digitala Bekak euskarazko eduki digitalak sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea ditu helburu. AppaMaurizia proiektuak irabazi du Loraldia Sormen Digitala Bekaren hirugarren edizioa. Ines Osinagak eta Lorea Argaratek zuzendutako #Mauriziakezdauinorhil kolektiboak sortutako errealitate birtualeko proiektua da honakoa. Loraldia […]

Read More… from ‘AppaMaurizia’ proiektuarentzat Loraldia Sormen Digitala Beka

Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Diptikoak giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak ditu hizpide, ikuspuntu eta molde desberdinekin. Azaroaren 16an eta 19an izango dira emanaldiak. Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bi lan ikusteko aukera egongo da datozen egunetan, Donostian. Bi ikuskizunak gerrari buruzkoak izango dira. Hala, larunbatean, hilak 16, Hau gerra bat da pieza ikusi ahal izango da Tabakaleran, 20:00etan, Labo […]

Read More… from Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko topaketa antolatu dute azaroaren 29an, Oiartzunen

Topaketak hainbat jarduera izango ditu, hala nola lan-saioak, bazkari partekatua eta ideiak eta esperientziak trukatzeko mahai-ingurua. Saioetako gaien artean, nabarmentzekoak dira antzerkiaren eremuan espazio feministak sortzea, profesionalen arteko sareak indartzea eta kultura-politikak eta inklusioa euskal antzerkigintzan. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Antzerkigintza Feminista Baterantz izeneko jardunaldia antolatu du Oiartzunen, ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz […]

Read More… from Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko topaketa antolatu dute azaroaren 29an, Oiartzunen

Anne Rearick argazkilariak ‘Gure Bazterrak’ argazki-liburua eta izen bereko erakusketa aurkeztuko ditu aste honetan, Donostian

Liburuaren aurkezpena ostegunean izango da. Hurrengo egunean, azaroak 15, berriz, izen bereko erakusketaren irekiera izango da iluntzeko 19:00etan, Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean. Bertan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek txalaparta joko dute. Anne Rearick artistaren Gure bazterrak argazki-liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostian. Lan honetan, Rearickek 35 urteetan zehar Euskal Herrian eginiko argazkiak biltzen dira. […]

Read More… from Anne Rearick argazkilariak ‘Gure Bazterrak’ argazki-liburua eta izen bereko erakusketa aurkeztuko ditu aste honetan, Donostian

Borja Romerok eta Aitor Santamariak ‘Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian’ liburua plazaratu dute

Lanak berrehun bat irudiren historia eta sinbolismoa biltzen ditu, pertsonaia horien esentzia jasotzen duen argazki bilduma batez lagunduta. Borja Romero Landetak (Bilbo, 1994) eta Aitor Santamaria Zuluagak (Bilbo, 1997) Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian liburua kaleratu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. 300 orrialde baino gehiagoren bidez, irudi adierazgarrien kultura-tradizio aberatsa biltzen du lanak. 500 urte […]

Read More… from Borja Romerok eta Aitor Santamariak ‘Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian’ liburua plazaratu dute