‘LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari’ erakusketa paratu dute Iruñean

Erakusketak unibertsoa eta mitologiak ikuspegi inklusibotik ezagutzeko aukera ematen du. LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari izeneko erakusketa Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuan egongo da ikusgai azaroan. Erakusketak astronomiaren, LGTBIQA+ aniztasunaren, mitologien eta artearen arteko loturak ikusarazten ditu. Joan Marti i Ventura eta Simon Perera del […]

Read More… from ‘LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari’ erakusketa paratu dute Iruñean

‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Donibane Garaziko Herriko Etxean paratu dute

Abenduaren 6ra arte egongo da ikusgai Herriko Etxean. Helburua da eremu juridikoan urteetan euskaraz egin den ekarria gizarteratzea eta jendeari erakustea. Hitzak Lege, garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak, arlo pribatukoak zein publikokoak agertzen dituen erakusketa ibiltaria Donibane Garaziko Herriko Etxean egongo da ikusgai abenduaren 6ra arte. Hitzak Lege, garrantzi historikoa izan duten euskarazko […]

Read More… from ‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Donibane Garaziko Herriko Etxean paratu dute

‘Buruz, Bihotzez, Oinez’ izango da 2025ko Nafarroako ikastolen aldeko festaren leloa

Logoak sudurra, bihotza eta ahoa lotzen dituen marra baten mugimenduan irudikatutako buru deseraiki bat erakusten du, kolore biziekin konbinatuta. Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak hartu du datorren urteko Nafarroako ikastolen festa handia antolatzeko lekukoa eta aukeratutako leloa eta logoa aurkezteko egin dute lehen prentsaurrekoa. Leloa Buruz, Bihotzez, Oinez da eta logoa buru deseraiki baten irudia, […]

Read More… from ‘Buruz, Bihotzez, Oinez’ izango da 2025ko Nafarroako ikastolen aldeko festaren leloa

Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa prest

Eneko Atxa sukaldaria, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria, Lutxo Egia idazlea, Itziar Ituño aktore eta abeslaria eta Esti Urresola zinemagilea dira taldea osatu duten herritarretako batzuk. Komunikazioa, kultura edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako herritarrekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea. Antolatzaileen esanetan, oraingoan ere “talde anitza da, “inoren ordezkari izan gabe, […]

Read More… from Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa prest

Artista liburuari buruzko IX. topaketa izango da asteburuan Donostiako San Telmo Museoan

50 artista eta talde baino gehiago izango dira. Arteliburu 21ek eta Donostiako San Telmo Museoak antolatuta, asteburu honetan, azaroaren 8tik 10era, Artista Liburuari Buruzko IX. Topaketa izango da museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artista eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte museoan egingo den erakusketan. Aurten E3-Euskal Emakume Eskultoreak izango da gonbidatutako kolektiboa […]

Read More… from Artista liburuari buruzko IX. topaketa izango da asteburuan Donostiako San Telmo Museoan

Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da Donostian

Aurtengo edizioan literaturaren eta gatazka sozial, politiko eta gerren eta horien ondorioen arteko harremanak aztertuko dira. Donostiako Literaktum letren jaialdiak azaroaren 11tik 24ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin dator aurtengoan ere, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea duen nortasun ezaugarriari eutsiz. Letrak zeruertzean izango du izenburu aurtengo […]

Read More… from Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da Donostian

Mila Garcia iruindarraren ‘Paperezko arima duten istorioak’ erakusketa paratu dute Donostian

Artista nafarraren obrak abenduaren 8ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Donostiako Literaktum Jaialdiaren barruan kokatzen da Mila Garciaren ‘Paperezko arima duten istorioak’ erakusketa berria. Artista nafarrak paperean landutako kontakizunak jasotzen ditu Aieten ikusgai dagoen erakusketa honek. Donostia Kulturako ordezkariek azaldu dutenez, “mundu magikoen erakustaldi baten aurrean gaude, non egilearen maisutasuna, teknika eta arima […]

Read More… from Mila Garcia iruindarraren ‘Paperezko arima duten istorioak’ erakusketa paratu dute Donostian

Sortzaileek euskarazko 18 proposamen plazaratuko dituzte DA! PRO topaketan

Durangoko Azokaren atarian, azaroaren 26an eta 27an, izango da topaketa honen seigarren edizioa. Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da, aurrez aurre ezagutu eta etorkizunerako lankidetza aukerak bultzatzeko. Hala, euskaraz jarduten duten sortzaileak egongo dira topaketan, euren proposamenak aurkezten. Aurrean, ikusten eta aztertzen, ekitaldiak programatu behar izaten […]

Read More… from Sortzaileek euskarazko 18 proposamen plazaratuko dituzte DA! PRO topaketan

Kike Otaegik ‘Atotxa-Egia: Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera’ liburua plazaratu du

Egileak Atotxa-Egia ingurunean egindako ibilbide historikoa eskaintzen du, Donostian, XIX. mendeko harresiz kanpoko eremua izatetik XX. mendean espazio urbano kontsolidatua izatera igaro arte. Kike Otaegi Arizmendi egiatarrak Atotxa-Egia: Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera liburua aurkeztu du gaur, Donostia Kulturaren eskutik. Lanak Atotxa-Egia auzoaren historia zeharkatzen du XIX. mendeko 60ko hamarkadatik XX. mendeko 70eko […]

Read More… from Kike Otaegik ‘Atotxa-Egia: Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera’ liburua plazaratu du