Hernani euskarazko komikigintzaren erakusleiho izango da beste behin ere azaroaren 15 eta 16an
Hamar komiki aurkezpen izango dira denera, horietako sei nobedadeak. Asisko Urmenetak jasoko du Joseph Camino saria. Hernani euskarazko komikigintzaren erdigune bihurtuko da azaroaren 15ean eta 16an. Hirugarren edizio honetan “inoiz baino komiki aurkezpen gehiago” izango direla nabarmendu dute antolatzaileek, baita bestelako ekintzak ere. Aitor Huizi Kultura zinegotziak azaldu duenez, “Hernani euskarazko komikigintzaren erreferente bihurtzea nahi […]
