Egilea: KulturSharea
Posts by KulturSharea
‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 1erako, Elorrion
Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela hemeretzi urte. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]
Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 1erako, Elorrion
Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute azaroaren 9an, Algortako Muxikebarrin
Best Getxok, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketak, aukera ematen digu udalerriko emakume sortzaileen unibertsora hurbiltzeko. Izaro Ieregi, Olatz Ganboa, Mariasun Yanguas, Maite Mentxaka, Itxaso Diaz eta Itxaso Paya dira aurtengo artista gonbidatuak. Zelako Kultur Ideiak kooperatibak Best Getxo, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa, antolatu du datorren azaroaren 9rako, Algortako Muxikebarrin. Antolatzaileen esanetan, ekimenaren helburuak dira “kulturaren sektorean […]
Joseba Esparzaren ‘Ttau eta biok’ lanak jaso du ‘Iruña Hiria’ XVIII. Poesia Saria euskarazko modalitatean
Esparzaren lanak osotasunean duen kohesioa nabarmendu du epaimahaiak. Joseba Esparza Gorraizek eta Nadia Fabro Andresek Iruña Hiria Nazioarteko XVIII. Poesia Saria jaso dituzte, Ttau eta biok eta Pitx olerki-bildumengatik. Lehenak euskarazko modalitatean irabazi du garaikurra eta bigarrenak gaztelaniazkoan. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako lehiaketaren edizio honetan 453 lan aurkeztu dira, horietatik 438 gaztelaniaz eta […]
Astelehenean emango diote hasiera Bertsolari Gazteen BBK Sariketari
Bertsolari gazteen plazaratzea helburu du ekimenak. Astelehenean, azaroak 4, abiatuko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren lehenengo kanporaketa Bilboko Urretxindorra Ikastolan. Honetan bertsolariek taldean hartuko dute parte. Aissa Intxausti bertsolariak aurkezpenean nabarmendu duenez, “plazaratzea ez da erraza, gorputza jartzea eta inprobisatzea ez dira errazak, eta taldean egiteak laguntzen du”. Taldeen osaketari dagokionez, adina kontuan hartuta, bi […]
Read More… from Astelehenean emango diote hasiera Bertsolari Gazteen BBK Sariketari
Iban Zalduak eta Julen Ribasek ‘Botere handi batek’ komiki albuma aurkeztu dute
Xabiroi bildumaren hemezortzigarren zenbakia da Ikastolen Elkartearen eskutik gaur Donostian aurkeztu dutena. Botere handi batek komiki albuma aurkeztu dute gaur Iban Zalduak eta Julen Ribasek, Donostiako Elkar liburu-dendan. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren hamazortzigarren komiki bilduma da honakoa, eta aurkezpenean izan dira, baita ere, aldizkariko koordinatzaile Dani Fano eta Ikastolen Elkarteko lehendakari […]
Read More… from Iban Zalduak eta Julen Ribasek ‘Botere handi batek’ komiki albuma aurkeztu dute
‘Bertso bira’ egitasmoa abian da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Orotara 30 saio egingo dira udazken honetan. Bertso Bira kultur ekimenaren edizio berria antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurraldeko adinekoen egoitzekin lankidetzan. Lehen Adin-adin izenarekin ezaguna zen proiektua Bertso bira izango da hemendik aurrera, eta bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da. Denera […]
Read More… from ‘Bertso bira’ egitasmoa abian da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Julen Apella Santamaria idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka
Lanaren anbizio linguistiko zein intelektuala azpimarratu du epaimahaiak irabazlearen dohainak zehaztean. Julen Apella Santamaria idazle berriztarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela beka saria. Aurkezturiko ia hogei lanen artean, Abizen berri bat izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta, horrenbestez, Apellak eramango du zortzi […]
Read More… from Julen Apella Santamaria idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka
Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon
Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondori omenaldia egingo zaie aurtengo edizioan. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Antolatzaileen arabera, “beste behin ere, gozatu ahal izango da hitzen bidezko kultura, euskara duen kultura, euskara bera eta errealitatearekin, hainbat […]
Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon
‘Miñan’ antzezlanak emango dio hasiera Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketei
Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean, Sanagustin kulturgunean eta kalean izango dira aurtengo emanaldiak, eta, berrikuntza gisa, San Martin egoitzan ere bai. Azaroaren 11n, Zimurrak lana ikusteko aukera izango dute egoiliarrek. Azaroaren 1ean abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa Azpeitian, Miñan antzezlanarekin, eta azaroaren 24ra arte, hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da. Ohi bezala, euskaraz […]
Read More… from ‘Miñan’ antzezlanak emango dio hasiera Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketei
