Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak ‘Azaroa: Erakustaldien hilabetea’ programa abiatuko du azaroaren 9an

Ehungintzako makina historikoen zuzeneko erakustaldiak, haien bilakaera teknikoa eta Bizkaiko industrian izan zuten eraginaren berri izateko programa berezia da. La Encartada Fabrika-Museoak Azaroa: Erakustaldien hilabetea ekimenaren beste edizio bat eskainiko du. Azaroan zehar, museoak lau bisita berezi antolatuko ditu ehun-fabrika honetako makina historikoen funtzionamendua zuzenean erakusteko. Ziklo horretan artisau-lanbideetan eta industria-tekniketan adituak direnek parte hartuko dute, […]

Read More… from Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak ‘Azaroa: Erakustaldien hilabetea’ programa abiatuko du azaroaren 9an

‘Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma’ erakusketa zabaldu dute San Telmo Museoan

2025eko urtarrilaren 26ra arte bisitatu ahal izango da. Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma izeneko erakusketak XX. mendearen lehen erdiko Donostia hiriaren eta bizimoduen eraldaketa ikusteko aukera ematen duen ibilbidea eskaintzen du, Gregorio Gonzalez Galarza eta bere seme Carmeloren 140 argazki ingururen bitartez. Galarza fondoa San Telmo Museoak gordetzen duen argazki bilduma garrantzitsuenetako bat dela diote […]

Read More… from ‘Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma’ erakusketa zabaldu dute San Telmo Museoan

‘Dragoi Bolatik infinitura – Akira Toriyamari omenaldia’ erakusketa ireki dute Donostian

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen barruan zabaldu dute erakusketa berria azaroaren 10era arte, Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo). Dragoi Bolatik infinitura – Akira Toriyamari omenaldia izeneko erakusketak hogeita sei ilustratzaileren lana biltzen du, “mangak izan duen egile garrantzitsu, itzal handiko eta maiteetako baten lana, Akira Toriyamarena, berrinterpretatzeko”, azaldu du Jorge Madejon komisarioak. Madejonen […]

Read More… from ‘Dragoi Bolatik infinitura – Akira Toriyamari omenaldia’ erakusketa ireki dute Donostian

Bortzirietako ‘Hor gu!’ taldea da aurtengo Bardoetako txapelduna

Garesko Zamariain Pilotalekuan jokatu zen larunbatean 2024ko Bardoen finala, ehun entzule baina gehiagoren aurrean. Baztango Baztanzopak, Bortzirietako Hor gu! eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak taldeak aritu ziren kantuan, giro ederrean. Hogeita bi saioren ostean, larunbatean jokatu zen Bardoen, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, finala Garesko Zamariain pilotalekuan. Taula gainean, Baztango Baztanzopak, Bortzirietako Hor gu! eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak talde […]

Read More… from Bortzirietako ‘Hor gu!’ taldea da aurtengo Bardoetako txapelduna

Gilkitxaro konpainiak jasoko du 2025eko Lautan Hiru laguntza, ‘Alferrak, tunanteak, maleanteak’ lanagatik

Bilboko konpainiak 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2025eko otsailean antolatuko den jaialdian estreinatuko da. Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen dute Gilkitxaro. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez. Horretara, 2025eko Lautan […]

Read More… from Gilkitxaro konpainiak jasoko du 2025eko Lautan Hiru laguntza, ‘Alferrak, tunanteak, maleanteak’ lanagatik

Metrokoadroka kolektiboak ‘Gezi beltzak’ tailerrak antolatu diru Oiartzunen

Hastapenak eta Paperetik gorputzera izango dira lantegi hauek eta biek izango dute Oier Guillan antzerkigile eta idazlea gidari lanak egiten. Metrokoadroka kolektiboak laugarren urtez Gezi beltzak tailerrak antolatu diru Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan. Aurtengoan, bi tailer jarriko dira abian: batetik, Hastapenak izenekoa, astean zehar; bestetik, urte hasieran, antzerki idazketari buruzko monografikoa, Paperetik gorputzera. Hastapenak lantegiari […]

Read More… from Metrokoadroka kolektiboak ‘Gezi beltzak’ tailerrak antolatu diru Oiartzunen

“Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” aurkeztu dute Iruñean

Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzeko erronkarekin dator laugarren edizioa. 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan aurkeztu dute gaur 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldia. Laugarren edizioak izango dituen ezaugarri nagusiak ezagutu ahal izan dituzte ekitaldira gerturatu diren erakunde, gizarte eragile, enpresa eta herri batzordeetako ordezkari zein herritarrek. “Euskararen […]

Read More… from “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” aurkeztu dute Iruñean

Diziplina desberdinetako sormena eta euskara ardatz hartuta egingo da Literatur Amuak jaialdia Ondarroan

Aurten ere herriko sortzaileek hartuko dute leku bereziena jaialdi honen baitan. Diziplina desberdinetako sormena eta euskara ardatz hartuta abiatuko da gaur Literatur Amuak jaialdia Ondarroan. Augustin Zubikarai nobela lehiaketak emango dio hasiera jaialdiari. Aurtengo sariduna zein den ezagutu eta proiektua aurkeztuko du Kofradia Zaharrean, Joxemari Urteagarekin izango den solasaldian. Horrekin batera, iazko lehiaketa irabazi zuten […]

Read More… from Diziplina desberdinetako sormena eta euskara ardatz hartuta egingo da Literatur Amuak jaialdia Ondarroan

Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 4tik 10era Oiartzunen

Zazpigarren edizio honetan, gorputzaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 4tik 10era bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. zazpigarren edizio honetan, beraz, gorputzaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, “arteak eskaintzen dizkigun hainbat […]

Read More… from Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 4tik 10era Oiartzunen