Ene Kantak ekimenak ‘Bisonte mastodontearen bila’ diskoa kaleratu du

Diskoaz gain, liburu batek eta ikuskizun berri batek osatzen dute proiektua. Datorren larunbatean estreinatuko dute emanaldia, Atarrabiako kultur etxean. Bisonte mastodontearen bila izeneko proiektu berria Ene Kantak egitasmoko pertsonaien abentura berri bat da eta Aralarren gertatzen da: bertan, euskaraz abestu, bizi eta irakurriko dute. Honetan, Astonauta, Satorjator eta bere lagunek Historiaurrera bidaiatuko dute, non genero […]

Read More… from Ene Kantak ekimenak ‘Bisonte mastodontearen bila’ diskoa kaleratu du

Eremuak 24 Jardunaldiak urriaren 25ean eta 26an egingo dira, Tabakaleran

Helburua da artea publikoki gerta dadin, gauzatzen diren harreman konplexuen eta kanal ezberdinen berri ematea. Sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte. Erakusketa-egintza izango da aurtengo Eremuak jardunaldien ardatza, eta prozesu horretan inplikaturiko eragile guztiak. Hala, E(s\x)oterismoak plazara heldu jardunaldiak proposatu dituzte, topagune gisa artista, bitartekari eta komisarioentzat. Helburua da artea publikoki gerta […]

Read More… from Eremuak 24 Jardunaldiak urriaren 25ean eta 26an egingo dira, Tabakaleran

Josean Olaberen ‘Santa Klararen matxinada’ komikiaren sortze-prozesua jasotzen duen erakusketa ireki dute Euskal Itsas Museoak

Erakusketa 2025eko urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai Donostiako museoko ganbaran. Euskal Itsas Museoak eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Santa Klararen matxinada erakusketa ireki dute. Honetan, zirriborro eta marrazki originalen eta beste euskarri batzuen bidez, Josean Olabe ilustratzaile eta gidoilariak sortutako La rebelión de Santa Clara komikiaren atzean dagoen sortze-prozesua ezagutzeko aukera emango […]

Read More… from Josean Olaberen ‘Santa Klararen matxinada’ komikiaren sortze-prozesua jasotzen duen erakusketa ireki dute Euskal Itsas Museoak

‘Geuretik Sortuak’ egitasmoaren hirugarren edizioa martxan da

Idazle, komikigile, antzerkigile eta zinegileei zuzendutako deialdia azaroaren 25era arte egongo da zabalik. Euskal artisten sormena eta herri kontakizuna uztartu eta euskaraz egindako artearen sormena eta hedapena bultzatzea ditu helburu Udalbiltzak bi urtean behin antolatzen duen Geuretik Sortuak bekak. Aurten hirugarren edizioa izango da eta sortzaileek bertan parte hartzeko izen-ematea ireki dute jada. Parte hartu […]

Read More… from ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoaren hirugarren edizioa martxan da

Pablo Lopezek, Julen Arzamendik, Beatriz Bertalottok eta Urtzi Ganzadok Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko beka jaso dute

Arabako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da deialdia, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan espezializatzeko banakako prestakuntza sustatzeko. Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak 2024ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, 20.000 eurokoa. Aurkeztutako eskaeretatik lauri eman diete laguntza: Musika eta kantuan Pablo Lopez […]

Read More… from Pablo Lopezek, Julen Arzamendik, Beatriz Bertalottok eta Urtzi Ganzadok Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko beka jaso dute

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Borja Alonsok eta Veronica Simonek emango diete hasiera edizio honetako kontakizunei. Proposamenak jasotzeko epea 2025eko otsailaren 13an amaituko da. Bizkaidatz Txikiaren hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur, haur eta gazteengan irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko asmoz. Borja Alonsok eta Veronica Simonek emango diete hasiera edizio honetako kontakizunei. Horrela, Alonsok Zuhaitzaren desira izeneko euskarazko istorioa abiatuko du, […]

Read More… from Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren ‘Mamuki’ haurrentzako album ilustratua kalean da

Egileek uztailean jaso zuten Etxepare saria egitasmo honengatik. Pamiela argitaletxeak Etxepare saria irabazi duen Mamuki haurrentzako album ilustratua argitaratu du. Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean egindako lana da, eta, epaimahaiaren ustez, “beldurrari buruzko gogoeta jostagarria”. Istorio honetako protagonista Mamu txiki bat da Mamuki izenekoa. Gau Beltza da eta gaixorik dagoenez […]

Read More… from Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren ‘Mamuki’ haurrentzako album ilustratua kalean da

Jone Arriolaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du. Euskal Zine Bilerak Sail Ofizialeko Lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman zituen larunbatean. Guztira 20 film labur izan dira lehiaketara heltzea lortu dutenak eta hauek urriaren 17tik 19ra bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan. Hogei lanen artean bost izan dira sariak eskuratzea lortu dutenak. Alde batetik, […]

Read More… from Jone Arriolaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Esti Markezek ‘Atenporal’ diskoa kaleratu du

Aiako musikariarentzat Zuretzat da diskoko abestirik bereziena, bere amonari eskaini baitio.  Esti Markez abeslariak Ondoan ez izatea kantua aurkeztu zuen duela bi aste, disko berria izango zenaren aurrerapen gisa. Orain, lan berri horrek argia ikusi du Atenporal izenpean. Bederatzi abestiz osatuta, azkeneko urteetan bizi izan dituen istorioen hasiera eta amaieratan zeharreko ibilbidea egiten du diskoak. Aukeratu […]

Read More… from Esti Markezek ‘Atenporal’ diskoa kaleratu du

Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du

Abesti berri honekin, bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin.  Janus Lester (Jokin Pinatxo) bigarren lan luzea izango denaren aurrerapen kantarekin itzuli da: Minutuak. Errepideko bidaia luzeetan, hausnartzeko leku aproposa izan ohi da atzeko eserlekua. Horixe gertatzen da Minutuak abestian ere. “Bidegurutzeek eragiten […]

Read More… from Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du