Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Disko berriak egunerokoan ematen diren argazki batzuk azaleratzen ditu, bakoitza bere argi eta itzalekin, eta horien inguruko ikuspegia ematen du, elkarbanatzeko egia baten bidean. Skakeitan taldean hamabost urte eman ondoren, Borja Anton eta Pello Armendariz berriro elkartu eta Marte Lasarte proiektua sortu zuten iaz. Taldeko ibilbide labur honetan, Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Jon Urzelai, Julia Otxoa eta Aiora Jaka dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko hiru sarituak

Datorren azaroaren 21ean banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldian. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerakoak ezagutzera eman dituzte: Jon Urzelai, Julia Otxoa eta Aiora Jaka. Jon Urzelaik saiakera saria irabazi du Su festak lanagatik, Julia Otxoari gaztelerazko literaturako Euskadi saria eman […]

Read More… from Jon Urzelai, Julia Otxoa eta Aiora Jaka dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko hiru sarituak

Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, idazle algortarrak hartuko du parte zikloan. Bertan, bere hainbat lan irakurriko ditu, Josu Aurrekoetxea musikariarekin batera. Poetika zikloa itzuliko da berriz ere Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera. Bihar, hilak 18, izango du lehen hitzordua Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, eta Unai Elorriaga poeta izango da protagonista, Josu Aurrekoetxea musikariarekin […]

Read More… from Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

59. edizioak Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du. Udatxo eta Balu artistena da aurtengo irudia. 59. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea pozik agertu da gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik, baina oraindik lanerako beharra dagoela nabarmendu du. “Hasierako ametsak marrazten […]

Read More… from ‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

Kulturarteko Plaza Feminista zinema bihurtuko da bi astez, Hernanin

Azaroaren 7tik 17ra izango da Hariak zinemaldia. Euskal Herria, Palestina, Sri Lanka, India, Txile, Senegal, Espainia, Nigeria, Brasil… hango eta hemengo errealitateak ezagutzeko aukera emango du aurtengo edizioak. Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia, azaroaren 7tik 17ra izango du hirugarren edizioa Hernanin. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Kulturarteko Plaza Feminista zinema bihurtuko da bi astez, berriz ere. Dokumentalak, solasaldiak, […]

Read More… from Kulturarteko Plaza Feminista zinema bihurtuko da bi astez, Hernanin

Zazpi ikerketa lan eta ‘Arikala’ ekintza-ikerketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte Mintzola mintegian

Bultzatu beharreko bideetako bat ikerlari gazteei aukerak ematea da. Euskaltzaindiak mintegi berria antolatu du Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Jon Sarasua eta Eñaut Agirre dira Mintzola egitasmoko zuzendariak, eta Sarasuak egin du hastapeneko mintzaldia. Bertan, mintegiaren helburuak azpimarratu ditu: “Mintzola egitasmoak, bere aro berrian, euskarazko eguneroko hizketaren galdegaiak jarri ditu erdigunean. Hizkera informalak […]

Read More… from Zazpi ikerketa lan eta ‘Arikala’ ekintza-ikerketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte Mintzola mintegian

Euskaraz sortutako kultura garaikidea iruindarrei hurbiltzeko jaialdia antolatu dute

Iruñaldiak azaroaren 18tik 23ra bitartean izango da hiriko hainbat gunetan. Azaroan Iruñaldia jaialdia estreinatuko da Iruñean, euskaraz sortutako kultura garaikidea bertako publikoari gerturatzeko. Sei egunez, azaroaren 18tik 23ra, Alde Zaharrak euskal kulturaren proposamen berri eta ausartenak bilduko ditu, musika, dantza, literatura, antzerki eta bertsolaritzari dagokionez. Hala, lehen edizioak euskal sortzaile erreferenteak eta hainbat diziplinatako talentu […]

Read More… from Euskaraz sortutako kultura garaikidea iruindarrei hurbiltzeko jaialdia antolatu dute

Gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian da Araban

Azaroaren 15era arte egongo da bideoak bidaltzeko epea zabalik. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea hedabideak Araba osoko 14 urtera arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren bosgarren edizioa aurkeztu dute. Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, Arabaren euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimenak. Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien […]

Read More… from Gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian da Araban

Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Edizio honetan 20 konpainiaren 20 ikuskizun eskainiko dira. Azaroaren 17ra arte luzatuko da jaialdia eta dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea du helburu. Donostiako espazio eta hizkuntz eszeniko berrien jaialdiaren seigarren edizioa azaroaren 14tik 17ra bitartean egingo da aurten. Arte bizien lau eguneko jaialdian, prestakuntza eta bitartekaritza jarduerez gain, proposamen eszeniko garaikideak izango […]

Read More… from Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia