Bilboko Foru Liburutegiak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz. Bilboko Foru liburutegiko Areto Nagusiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa irekiko du gaurtik, urriak 7, aurrera. Markos Gimenok euskaraz idatzitako palindromoetatik sortutako berrogeita hamar kartel baino gehiagok osatzen dute erakusketa hau. Kartel horietako batzuk Gimenok berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionandiaren lanari esker haren lagun […]

Read More… from Bilboko Foru Liburutegiak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

Esti Markezek ‘ Ondoan ez izatea’ kanta aurkeztu du, disko berria izango denaren aurrerapena

Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du.  Esti Markez Aiako abeslariak datorren urriaren 18an argitaratuko du Atenporal izeneko diskoa eta lan honen aurrerapen kantu gisa Ondoan ez izatea izenekoa aurkeztu du gaur. Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du. Josu Ervitik ekoiztu du Ondoan ez izatea, eta Ianire Aranzaberen (Esanezin) kolaborazioa […]

Read More… from Esti Markezek ‘ Ondoan ez izatea’ kanta aurkeztu du, disko berria izango denaren aurrerapena

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian

Sormena eta kulturarekin lotutako 25 emakume sortzaile bizkaitarrek parte hartuko dute mahai inguruez eta emanaldi ezberdinez osatutako egitarauan. Kultura sektorean genero berdintasuna sustatzea eta lurraldeko emakume artista eta sortzaileen talentua eta sormena agerian jartzeko asmoz, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa (BEST) egingo dute urriaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Antolatzaileen esanetan, “BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian […]

Read More… from Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian

Bigarren Irakurketa dramatizatua larunbatean izango da Lezon

Aurkeztutako 20 lanetatik epaimahaiak aukeratutako 6 finalisten lanak dramatizatuko dituzte. Kalitate maila altukoak guztiak: Ainhoa Mariezkurrena, Galder Perez, Hegoa Alvarez, Jokin Oregi, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza.  Joan den urteko irakurketa dramatizatuen arrakastaren ondoren, bigarren edizioak izango dituen osagaiak aurkeztu dituzte. Gainera, antolatzaileen esanetan, “osagai horiek azpiegituretan, programan eta aurkeztu diren antzezlanen kalitatean […]

Read More… from Bigarren Irakurketa dramatizatua larunbatean izango da Lezon

Euskal Aktoreen Batasunak 2024ko Besarkada sariak banatu ditu

Antzerkian, Olatz Ganboak eta Kepa Errastik jaso zuten saria. Telebista arloan, berriz, Itziar Atienza eta Gorka Otxoa saritu zituzten. Zinema arloan, azkenik, Ane Gabarainek eta Eneko Sagardoyk jaso zuten sari bana. Euskal Aktoreen Batasunak bi urtean behin antolatzen duen (EAB) Besarkada sariak banatzeko ekitaldia antolatu zuen bart Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hogeigarren edizio honetan ere […]

Read More… from Euskal Aktoreen Batasunak 2024ko Besarkada sariak banatu ditu

Nestor Basterretxea artista omenduko dute Donostiako Tabakalera zentroan

Egitaraua bihar, urriak 4, hasiko da, Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Garcia de Vicuñak zuzendutako Señales de vida: Nestor Basterretxea dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutu irauten duen lan luze honek artistaren bizitza eta lana aztertzen du. Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak Nestor Basterretxea artista polifazetikoa (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) omendu nahi dute bere jaiotzaren […]

Read More… from Nestor Basterretxea artista omenduko dute Donostiako Tabakalera zentroan

Estibaliz Lizasok eta Pol·len edicions-ek Etxepare Itzulpen Saria irabazi dute Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik

Epaimahaiak nabarmendu duenez itzulpena itzulpena “zentzu guztietan aparta” da. Sari honekin itzultzaileek itzalean egindako lana eta argitaletxeek euskarazko literatura itzultzearen alde egindako apustua aitortu nahi dute antolatzaileek. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren ‘Kontrako eztarritik’ (Susa) saiakeraren katalanezko edizioak 2024ko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria irabazi du. Estibaliz Lizasok (Tolosa, 1984) itzuli du lana euskaratik […]

Read More… from Estibaliz Lizasok eta Pol·len edicions-ek Etxepare Itzulpen Saria irabazi dute Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik

Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 21etik 26ra, Bilbon

Egitarauak film labur eta luzeen proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, testuak eta argazkiak biltzen dituen erakusketa bat eta gonbidatutako zuzendariekin topaketak jasoko ditu. Zinemakumeak gara! jaialdiaren 29. edizioa aurkeztu dute gaur Bilboko BBK aretoan. urriaren 21etik 26ra egingo da. Zinemakumeak gara!, emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa, bueltan da Bilbora. 29. edizioa izango du aurten eta urriaren 21etik 26ra […]

Read More… from Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 21etik 26ra, Bilbon

Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia aurkeztu du

Deialdi hau Antzerki Bisuala, Txotxongilo edota Objektuen arloan lan egiten duten konpainia eta kolektibo gazteei, profesionalei edo profesionalizazioan txertatzeko bidean daudenei zuzenduta dago. Parte hartu nahi duenak azaroaren 30era arte izango du izena emateko aukera. Aurten Topic Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia zabaldu du. Deialdi hau azken urteetan izandako esperientziaren […]

Read More… from Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia aurkeztu du