Esne Beltzak ‘Altxa eskua’ abestiaren bideoklipa kaleratu du

Kantu honetarako, Xiberoots talde zuberotarrarekin eta Rocky Dawuni, Grammy sarietan hiru aldiz izendatutako Ghanako afro roots abeslariarekin elkartu da taldea. Esne Beltzaren berezko esentzia mantenduz, single hau herriaren aldeko eta herriarentzako kantua da. Esne Beltza taldeak 2025eko otsailean igoko da azkenengoz oholtzara. Joan aurretik, baina, hainbat ezusteko emateko dituela jakinarazi dute taldekideek. Horietako bat dugu […]

Read More… from Esne Beltzak ‘Altxa eskua’ abestiaren bideoklipa kaleratu du

Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak

Antzezlanaren aurrestreinaldia urriaren 18an izango da Luhuson, eta estreinaldia, berriz, Bilboko Arriaga antzokian urriaren 25ean. Miñan liburuak (Susa) Ibrahima Balde ginearraren bizitzaren kronika kontatzen du. 2019an idatzi zuen Amets Arzallus kazetari eta bertsolariak liburua Balderekin batera. Ander Lipus antzerkigileak aitortu duenez, liburua lehen aldiz irakurri zuenen bihotzak krak egin zion. “Benetako istorio bat, gogorra, hunkigarria, […]

Read More… from Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak

Euskal emakume zinemagileen zikloa urritik abendura izango da Donostian eta Gasteizen

Egileek beraiek hautatutako dokumentalak eta fikzioak izango dira ikusgai Donostiako Tabakaleran eta Gasteizko Artium Museoan. Egileetako gehienek beren lanak aurkeztuko dituzte bi hirietan. Euskal emakume zinemagileen zikloak laugarren edizioa izango du aurten eta 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran jaiotako zinemagileen hamaika film eskainiko ditu udazken honetan. Antolatzaileen esanetan, “haien errealitatea ez da aurrekoek bizi […]

Read More… from Euskal emakume zinemagileen zikloa urritik abendura izango da Donostian eta Gasteizen

2024ko Bardoetako finalaurrekoak argitu dira jada

Sei talde hauek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: Manteleko sobrak (Leitza-Altsasu-Barañain), Baztanzopak (Baztan), Argako Bixiguak (Atarrabia-Barañain), Mutilatuak (Bortziriak-Baztan), Hor gu! (Bortziriak) eta EzKrashak (Iruñerria). Urriaren 4an abiatuko da finalaurrekoetako fasea. Hamahiru saioren ostean, 2024ko Bardoetako lehenbiziko fasea amaitu da, eta, beraz, finalaurrekoetara sailkatutako taldeen izenak zehaztu dira. Asteburuan izan ziren lehen faseko azken bost saioak, […]

Read More… from 2024ko Bardoetako finalaurrekoak argitu dira jada

Alaine Agirre idazleak Lizardi saria irabazi du ‘Euri eta ateri’ ‘lanarekin

Epaimahaiaren arabera, narrazioak lehen esalditik harrapatzen du irakurlea. Egoerak gain eginda dagoen pertsonaia baten ezinegona agertzen du, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Alaine Agirrek irabazi du Lizardi Sariaren 43. edizioa Euri eta ateri izeneko lanarekin. Bigarren aldia da idazle bermeotarrak literatura sari honetan gailentzea lortzen duela, izan ere, […]

Read More… from Alaine Agirre idazleak Lizardi saria irabazi du ‘Euri eta ateri’ ‘lanarekin

Silvia Perez kultur ondarea aztertzeko eta kontserbatzeko kimika arloko doktore-tesirik onenaren saria eskuratu du

Tesirako Ponpeiako parke arkeologikoko hormetako pinturen hondatzea aztertu du Perezek. Zehazki, zinabrioak ingurumen baldintza jakin batzuetan zernolako portaera dituen ikertu du. Nola kontserbatu eta nola hondatzen den. Silvia Perezena izan da EHUko Kimika Analitikoa saileko tesi irabazlea. Lanean Ponpeiako parke arkeologikoko hormetako pinturen hondatzea aztertu du Perezek. Vesuvio sumendiak lurperatu zuen Ponpeia k.o. 79. urtean. […]

Read More… from Silvia Perez kultur ondarea aztertzeko eta kontserbatzeko kimika arloko doktore-tesirik onenaren saria eskuratu du

Aldatu gidoia mugimenduak kezka azaldu du Euskal Telebistako denboraldi berriaren harira

Gero eta hizkuntzalari gehiagok ohartarazi dutenez, euskararen egoera oso larria da. Ohar baten bidez, Aldatu gidoia mugimenduak kezka azaldu nahi izan du Euskal Telebistako denboraldi berriaren harira. “Zenbait gertakari kezkagarri aurkitu ditugu: Vaya semanita saioa da berritasun nagusietako bat. Bertan, aktore euskaldunak ageri dira gaztelaniaz lan egiten, beste behin. Euskal Herrian badira aski gidoilari, zuzendari, […]

Read More… from Aldatu gidoia mugimenduak kezka azaldu du Euskal Telebistako denboraldi berriaren harira

Euskal Herriko I. Argazki Topaketa antolatu dute urriaren 5ean, Aretxabaletan

Egitaraua zortzi hitzaldiz eta erakusketa kolektibo batez osatuta egongo da. Topaketaren bidez, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta balioetsi nahi du antolakuntzak, Euskal Herrian bizi diren egileei, lurraldean garatutako proiektu artistikoak, dokumentalak edo pertsonalak ezagutarazteko aukera emanez. Argazkilaritzaren aldeko apustua egiteko eta tokiko talentuari balioa emateko asmoz, Argazkia.eus Euskal Herriko lehen argazki topaketa antolatu du urriaren […]

Read More… from Euskal Herriko I. Argazki Topaketa antolatu dute urriaren 5ean, Aretxabaletan

‘Euskararen Etxea, plazara’ erakusketa ibiltaria paratu dute EHUk Leioan duen egoitzan

Erakusketaren helburua da euskara, antzinako hizkuntza izateaz gain, gaztea, zirraragarria eta eraikitzen ari den hizkuntza dela ezagutaraztea, eta baita munduko hizkuntza-aniztasunaren parte dela nabarmentzea ere. Euskararen Etxea, plazara erakusketa ibiltariak Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako canpusean izango du lehen geltokia. Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute erakusketa, EHU Kulturaren laguntzarekin, eta irailaren 26tik, Hizkuntzen […]

Read More… from ‘Euskararen Etxea, plazara’ erakusketa ibiltaria paratu dute EHUk Leioan duen egoitzan

Urriaren 6an egingo den Kilometroak jai handirako dena prest da Azpeitin

Lau gunez osatuta egongo da ibilbidea, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dituzte. Eraso matxistei aurre egiteko protokoloa osatu du antolakuntzak. Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia, urriaren 6an izango da Azpeitin eta antolakuntzak dena du prest jada. Denera, lau gunez osatuta egongo da ibilbidea, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. […]

Read More… from Urriaren 6an egingo den Kilometroak jai handirako dena prest da Azpeitin