Euskaraldiaren 4. edizioak lehen pausua eman du

Berrehun lagunetik gora bildu zituen atzo Euskaraldia ON! topaketak, Eibarren. Bertan, Euskara aktibatzaileen gida-liburua aurkeztu zuten. Bestalde, herriek Euskaraldian izena emateko aukera dute jada, ariketa tokian toki antolatzen hasteko. Euskal Herri osotik etorritako berrehun lagunetik gora bildu ziren atzo Eibarreko Coliseo antzokian, Euskaraldia ON! topaketan parte hartzeko. 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiak laugarren […]

Read More… from Euskaraldiaren 4. edizioak lehen pausua eman du

Jendartea eta lurralde kohesioa izango dira Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren ardatzak urriaren 2tik 4ra

Kongresuaren lehen jardunaldian, jendarte, ingurumen eta kultura balio handiena duen garapen sozio-ekonomikoaren ereduari eta ongizatearen gizarteari buruz hausnartuko da. Ostegunean, hilaren 3an, berriz, gai sozialak jorratuko dira. Azkenik, itxiera jardunaldian lurraldetasunak hartuko du eztabaiden erdigunea. Eusko Ikaskuntzaren 19. kongresua antolatu dute urriaren 2tik 4ra bitartean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Elkartzen gaituena lelopean dator aurtengo edizioa eta […]

Read More… from Jendartea eta lurralde kohesioa izango dira Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren ardatzak urriaren 2tik 4ra

Urriaren 19an abiatuko da Bertso Eskola Feminista Amasa-Villabonan eta Durangon

Urriaren 7ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan matrikulatzeko epea zabalik. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministen hamargarren edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartu nahi dutenek urriaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera. Elkartearen webgunean dagoen formularioa betez. Lanketa feminista du helburu eskolak: “Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren bidez, plazako bat-bateko […]

Read More… from Urriaren 19an abiatuko da Bertso Eskola Feminista Amasa-Villabonan eta Durangon

Loraldia Plazak euskarazko kultur garaikidearen proposamen berriak aurkeztuko ditu urriaren 18tik 27ra, Zaratamon eta Arrigorriagan

Loraldian ohikoa den bezala, sortzaile erreferenteak eta figura berriak izango dira. Besteak beste, Maite Larburu, Jon Maia, Andoni Mutiloa, Maddi Oihenart eta Mitxel Etxekopar. Bi herri hauetako sortzaileek ere hartuko dute parte hirugarren edizioan. Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren hirugarren edizioa aurkeztu dute Arrigorriagan, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste herri batzuetara hurbiltzeko asmoz. Aurreko esperientzietatik abiatuta, […]

Read More… from Loraldia Plazak euskarazko kultur garaikidearen proposamen berriak aurkeztuko ditu urriaren 18tik 27ra, Zaratamon eta Arrigorriagan

Izaki Gardenak taldeak azaroan plazaratuko duen lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du ‘Orube’ izenpean

Disko berriak azaroaren 20an ikusiko du argia. Boskoteak, gainera, zuzenekoetara itzuliko dela iragarri du. Dagoeneko gogotsu ari dira 2025aren hasieratik eskaintzeko asmoa duten emanaldiak prestatzen. Sei urte igaro dira Izaki Gardenak taldeak Dena oskol argitaratu zuenetik. Pandemiak disko haren kontzertu bira eten zuen eta baita proiektuaren ibilbidea ere. Jon Basagurenek gidatzen duen taldea lozorroan izan […]

Read More… from Izaki Gardenak taldeak azaroan plazaratuko duen lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du ‘Orube’ izenpean

Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Maddi Oihenart eta Claudine Arhancetek kantaldia eskainiko dute bisitarientzat. Baserriko Uzta ekimena Zuberoako lurretan murgilduko da urriaren 12an, Lohitzune-Oihergiko Pedronia etxaldea ezagutzeko. Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau oparoarekin. Etxaldeko ekoizpena bertatik bertara ezagutu eta jaki agroekologikoak dastatzeko aukera egongo da. […]

Read More… from Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Ostera 2024 jaialdi ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu urria eta azaroa bitartean

Aurtengo edizioak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (gu) berri bat irudikatu eta islatu nahi du. Musika ardatz, asteburu osoa iraungo duen egitarau zabala eramango du Osterak Bizkaiko hiru herri hauetara. Ostera 2024 kultur festibala aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak gaur, Bilbon. Aurtengo edizioak Euskaran mundu oso bat kabitzen da! du lelo eta, hain justu, […]

Read More… from Ostera 2024 jaialdi ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu urria eta azaroa bitartean

Nestor Basterretxeak utzitako ondare artistikoa aztertzeko bi bisita antolatu dituzte bihar, Omako Basoan

Artista bizkaitarraren ikuspegi intimoa eta hurbilekoa ezagutzeko aukera egongo da emanaldietan, artista gisa izan duen ondarea eta bilakaera aztertuz, euskal artearen ikono bihurtu arte. Nestor Basterretxea euskal artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko asmoz, Basterretxea 3 taupadatan programaren hirugarren jarduera egingo dute bihar, irailak 28, Omako Basoan. Kortezubiko basoan zeharreko ibilbide berezia izango da eta antolatzaileen esanetan, […]

Read More… from Nestor Basterretxeak utzitako ondare artistikoa aztertzeko bi bisita antolatu dituzte bihar, Omako Basoan

Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du

Musikariak disko berriko hiru kanta plazaratu zituen uda aurretik: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Gaur, berriz, laugarrena aurkeztu du Zerbaiten zain izenpean. Abesti honetarako Izaroren laguntza izan du donostiarrak. Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) lan luzeak kaleratu ondoren, Olatz Salvadorrek Zainak eman hirugarren diskoa aurkeztuko du gaur Bilbon. Hamar kantuz osatuta, album berriaren […]

Read More… from Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du