Animedon, Donostiako Anime Topaketa aurkeztu dute

Dragoi Bola animaziozko telesailaren euskarazko bikoizleak omenduko dituzte Antzoki Zaharrean urriaren 20an egingo den ekitaldian. Bertan, telesailaren lehen atala ikusteko aukera ere egongo da. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea berrikuntza batekin dator aurtengoan:  Animedon – Donostiako Anime Topaketa izeneko sail berria. Donostiako zinema jaialdiak pausu bat aurrera eman nahi izan du eta, aurten, filmez gain, […]

Read More… from Animedon, Donostiako Anime Topaketa aurkeztu dute

Goiz Eder Iturain izan da Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketaren irabazlea euskarazko modalitatean

Izar uxo izeneko antzezlanarekin irabazi du Iturainek lehiaketa. Obra Nafarroako Antzerki Eskolan estreinatuko da igande honetan, 18:00etan, eta eskola-kanpainan eskainiko da. Goiz Eder Iturain Aramendi eta Paula Llorens Camarena dira aurtengo Haurrentzako Iruñeko Antzerki Testuen Lehiaketako irabazleak. Aurkeztutako 125 lanen artean, egile hauek euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan aurkeztutako testuek jaso dute aitortza, hurrenez hurren. Testuak […]

Read More… from Goiz Eder Iturain izan da Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketaren irabazlea euskarazko modalitatean

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 8. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2025eko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 8. edizioan izena emateko epea zabalik da

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@deba.eus helbidera. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 60 eta 70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Bihar abiatuko da Atlantikaldia Errenterian

Programazioa osatuko duten artisten artean izango dira Morgane Ji, Iseo & Dodosound, La Otra, Esanezin, La Txama, Bichos Raros, Bele, Azul Ferreira, The Donkey Riders, Ane Martija, Kbless DJ set, Akaleia, Ganibet, Safu, DJ Reimy, Elh Malick, Samba Badago, High Alai DJ set, Rig3l, Sotoalde, Lamia Mari eta DJ Katanga. Arte diziplina ezberdinen bidez, Errenteria […]

Read More… from Bihar abiatuko da Atlantikaldia Errenterian

Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Gazteek beraien sormen lanak urriaren 31ra arte bidaltzeko aukera izango dute. Lehiaketan parte hartuko duten gazteek lanak banaka edo taldeka, lagunartean edo ikaskideekin batera, garatu ahal izango dituzte, nahi duten moduan. Hirugarren urtez jarraian, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak batera sustatutako Arnasa Gara proiektuak Arnasetik lehiaketa jarri du abian. Lehiaketa hau euskararen arnasguneetako 10 […]

Read More… from Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Jessica Sarah Rinland artista eta zinemagilearen ‘Extramission: Begi distiratsuen ehizan’ erakusketa ikusgai Tabakaleran

Erakusketaren alderdi nagusietako bat da National Geographic aldizkariaren XX. mende hasierako artxiboko materiala mugimenduan dauden irudi berriekin eta audio-grabazioekin uztartzeko modua. Erakusketa 2025eko urtarrilaren 12ra arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Tabakalera Zentroak, Rotterdamgo Nazioarteko zinema-jaialdiarekin (IFFR) eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, Jessica Sarah Rinland errealizadore argentinar-britainiarraren Extramission: Begi distiratsuen ehizan izeneko erakusketa aurkeztu du. Tabakalerak […]

Read More… from Jessica Sarah Rinland artista eta zinemagilearen ‘Extramission: Begi distiratsuen ehizan’ erakusketa ikusgai Tabakaleran

Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez Ortiz de Zarateren obrekin abiatuko da Bosteko erakusketa ibiltaria Leioan

Karratu Beltz Leuna izeneko erakusketak Kultur Leioako erakusketa gunean emango dio hasiera ibilbideari urriaren 6ra arte. Ondoren, Zornotza, Getxo eta Arrigorriagatik igaroko da eta Basaurin izango du azken geltokia. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute Karratu Beltz Leuna izenpean. 27. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, […]

Read More… from Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez Ortiz de Zarateren obrekin abiatuko da Bosteko erakusketa ibiltaria Leioan

ETS, Süne, Maskak Marabiyak Sound eta DJ Reymik gehitu dira 29. Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Abenduaren 18an izango da azken-aurreko edizioa Atarrabian eta denetara 17 talde eta bakarlari igoko dira oholtza gainera: ETS, Süne, Maskak, Marabiyak Sound, DJ Reymi, Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa. Uda atzean uztearekin batera, Hatortxu Rocken urteroko hitzordurako gutxiago falta […]

Read More… from ETS, Süne, Maskak Marabiyak Sound eta DJ Reymik gehitu dira 29. Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura