Hilaren 20an abiatuko da 11+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Denetara sei film eskainiko dira irailaren 27ra arte. Josu Martinezen Bizkarsoro filmak irekiko du aurtengo edizioa Arteleku plazan. Hamasei edizioa du aurten, ostiralean, hilak 20, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. Izan ere, zinemaren bidez gogoeta kritikoa sustatzea da zinemaldiaren helburua. […]

Read More… from Hilaren 20an abiatuko da 11+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek urriaren 7ra arte izango dute euren ideiak aurkezteko aukera. Abian dira Durangoko Azokaren 59. ediziorako prestaketa lanak Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetarako. Abenduaren 5etik 8ra bitartean ekintzaz josirik egongo dira espazio horiek, euskal kulturaren erakusleiho bihurtzeko. Hain zuzen, irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko […]

Read More… from Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko ‘Hitzen Mintegia’ aurkeztu dute Iruñean

Izen-ematea irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek hiru saioetan parte hartu beharko dute. Oier Guillan eta Mikel Ayllon izango dira irakasleak.   Euskal Idazleen Elkarteak, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, jendaurrean irakurtzeko euskaraz idazteko lantegia antolatu dute irailaren 28 eta urriaren 5 eta 19rako, Iruñeko Kondestable jauregian. Hitzen Mintegia 2024 ikastaro honen helburu nagusia da […]

Read More… from Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko ‘Hitzen Mintegia’ aurkeztu dute Iruñean

Ane Zubeldia da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Datorren udan ez gara hemen biziko proiektuarekin jaso du Zubeldiak 27. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Ane Zubeldia (Hondarribia, 1994) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala […]

Read More… from Ane Zubeldia da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Postal Kolekzionistak taldeak ‘Palestina, herri zapalduen kanta’ izeneko abestia aurkeztu du

Ezusteko Kantak lanaren barruan dator abesti berria. Postal Kolekzionistak talde tolosarrak Palestina, herri zapalduen kanta izeneko abesti berria dakar, Ezusteko Kantak lanaren barruan dator abestia, eta bere garaian diskoa erosi zutenek postal bat jaso dute egunotan, kanta publikatu aurretik entzun ahal izateko. Postala bera Roman Eguia margolari mexikarraren koadro batetik abiatu da, taldeko Iñigo Asensiok […]

Read More… from Postal Kolekzionistak taldeak ‘Palestina, herri zapalduen kanta’ izeneko abestia aurkeztu du

Kultur Sorkuntzaren Transmisioa taldeak euskarazko kulturgintzaren transmisioari buruzko hirugarren jardunaldiak antolatu ditu Azpeitin

Urriaren 26an jarri dute hitzordua. Urriaren 21era arte egongo da matrikula egiteko epea zabalik UEUren webgunean. Sormenea Hezi Kulturan Bizi. Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak jardunaldien helburua euskarazko kulturgintzaren transmisioa bere osotasunean aztertu eta kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiekin elkarlanean transmisioa bermatuko duten neurri eraginkorrak proposatu eta adostea da. Kultur Sorkuntzaren Transmisioa taldearen esanetan, […]

Read More… from Kultur Sorkuntzaren Transmisioa taldeak euskarazko kulturgintzaren transmisioari buruzko hirugarren jardunaldiak antolatu ditu Azpeitin

Iruñeko 30 gaztek kultura garaikidea ezagutzeko aukera izango dute Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren eskutik

Egitasmo berri honetan izena emateko epea irailaren 29ra arte egongo da zabalik 15 eta 21 urte bitarteko gazteentzat. Iruñeko egungo kultur ekosisteman gazteen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Udalak Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren lehen edizioa bultzatuko du 2024-2025eko ikasturtean. “Egitasmoa hiriko 15 eta 21 urte bitarteko gazteentzako topaketarako eta kultur-esploraziorako gune gisa proposatzen da, gazteek inguruko kultura […]

Read More… from Iruñeko 30 gaztek kultura garaikidea ezagutzeko aukera izango dute Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren eskutik

Ez dago Hilda jaialdia urriaren 25ean eta 26an izango da, Iruñean

Lehenengo egunean Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak igoko dira oholtza gainera eta larunbatean The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma. Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak lortzen duen dirua eszenarako lokal autogestionatu bat eraikitzeko izango dela iragarri du. Ez dago Hilda (EDH) jaialdiaren laugarren edizioa […]

Read More… from Ez dago Hilda jaialdia urriaren 25ean eta 26an izango da, Iruñean

‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

Nerabe intersexual bat da trilogia honetako protagonista, hala, egileak ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi izan du erdigunera. Amancay Gaztañaga aktore, musikari eta idazleak abentura eta fantasia uztartzen dituen trilogia baten lehen eleberria aurkeztu du, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa (Elkar) izenburupean. Lehenengo istorio honetan, Martin Martinaren unibertsoa eraikitzen du egileak, eta, aldi berean, trilogiaren parte izango […]

Read More… from ‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak