Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Bernardo Atxaga eta Carlos Aurtenetxe idazleak izango dira poesiari buruzko jardunaldi hauetako protagonistak, bai eta Txori Kantazaleren errezitaldia ere, Xabier Leteren urratsei jarraituz. Urteko azken hiruhilekoan ere aurrera jarraituko du Poetika zikloak, Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin eta Musikeneren laguntzarekin. Hiru errezitaldien aurretik, baina, adituen […]

Read More… from Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa euskal zinemagileari eta bere lanari buruzko hurbilketa bat da, eta Zuluetak berak irudiaren inguruan esperimentatuz sortu zuen unibertsoa du aztergai. Gasteizko Artium Museoak Ivan Zuluetaren asaldura erakusketa ireki du A1 eta A02 aretoetan, 2023ko martxoaren 5era arte. Euskal zinemagilearen film nagusiekin batera, Zuluetak diseinatzaile grafiko gisa egindako lanen adibide batzuk ere erakusten dira Xabier […]

Read More… from Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Musikari Elkarteak bere irudi berria aurkeztu du

Euskal Herriko musikarien elkarteak sektore honek gizartearen aurrean bizi duen egoeraren bozgorailu nagusia izaten jarraitu nahi duela adierazi du. Musikari Euskal Herriko musikarien elkarteak orain arte izan duen irudi korporatiboa goitik behera aldatu du eta gaur aurkeztu du bere marka berria. Irudia, Bertako kideek azaldu dutenez, “Elkarteak transmititu nahi dituen balioen arabera sortu da”. Myriam […]

Read More… from Musikari Elkarteak bere irudi berria aurkeztu du

Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Kanta honen hitzek epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari gordintasun handiagoa emateko. Kokein taldeak abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu ‘Ispiluari Begiratzean izenpean. Boskote eibartarrak […]

Read More… from Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da

Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du

Urriaren 23tik azaroaren 26ra bitartean izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Karoi Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du. Urriaren 23tik azaroaren 26ra izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Antzerki Plataformak azaldu duenez, “jaialdiarekin gure bailaran eraldaketa eragin nahi dugu, Debagoiena antzerkiz ongarritu, kultura kontserbatu eta gure […]

Read More… from Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du

‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala Lekeitioko Euskal Zine Bileran eta Hego Korean ikusi ahal izango da

Noiz utziko dio euria egiteari fikzioaren eta dokumentalaren artean bizi den sormen-lan bat da, performance zinematografiko bat, izen bera duen Piszifaktoria Ideien Laborategiaren ikuskizun batean oinarritua. Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerako sail ofizialerako hautatu dute Piszifaktoria Ideien Laborategiak sortutako Noiz utziko dio euria egiteari filma, eta, beraz, ostegunean hasiko den jaialdiaren barruan ikusi ahal izango […]

Read More… from ‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala Lekeitioko Euskal Zine Bileran eta Hego Korean ikusi ahal izango da

[BIDEOA] Norberaren ekografiaren irakurketa dakar Lorelei taldeak ‘Ekografiak’ disko berrian

Aurten 25 urte bete dira taldearen lehen diskoa, Bada hiri gorri bat, argitaratu zenetik. Hiru urte dira Lorelei taldeko kideak elkartu zirela bira bat egiteko. 2020ko itxialdiak baina, dena zapuztu zuen. Gerora, taldekide bakoitzak bere pandemia pertsonala bizi izan zuela kontatu du Asier Serrano kantari eta idazleak, Mikel Gorosabel musikariak disko bat grabatzea proposatu zion […]

Read More… from [BIDEOA] Norberaren ekografiaren irakurketa dakar Lorelei taldeak ‘Ekografiak’ disko berrian

Euskaltzaindiak euskarak Nafarroako hezkuntzan daukan egoerari buruzko esperientzia eta hausnarketak bildu ditu liburu batean

2021ean Iruñean antolatutako Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak izeneko XXVI. Jagon Jardunaldian aurkeztu ziren txostenak eta bertan azaldu ziren esperientziak (denak ez, gehientsuenak) jaso dira argitalpenean. Pasa den urtean, Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak izeneko XXVI. Jagon jardunaldia antolatu zuen Euskaltzaindiak Iruñean. Bertan, Nafarroan hezkuntzan lanean ari diren adituen iritzi eta […]

Read More… from Euskaltzaindiak euskarak Nafarroako hezkuntzan daukan egoerari buruzko esperientzia eta hausnarketak bildu ditu liburu batean

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVII. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da