Zinema, antzerkia, musika, dantza, ilustrazioa, poesia, eskultura, moda eta bertsoak MusEkintzaren bigarren edizioan
MusEkintzak, Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia, irailaren 10ean emango dio hasiera bere bigarren edizioari. Jaialdiak aurtengo irailetik datorren urteko ekainera arte eskainiko ditu ikuskizunak. Lorea Bilbao kultura diputatuak azaldu duenez, “MusEkintza agertoki berrietara zabalduko da oraingo edizioan eta diziplina artistiko gehiago eskainiko ditu, zinema, antzerki, ilustrazio, musika eta hainbat estilotako dantzaz gain, poesia, eskultura, […]
