1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon

Erakusketa ibiltaria izango da kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko duela adierazi dute antolatzaileek. Gernikako kaleak eta plazak hartuko dituen erakusketa zabaldu dute. Honetan, 1937ko bonbardaketari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira. Antolatzaileen arabera, “diseinu esklusiboko eta izaera bereizgarriko egitura berri honk izaera ibiltaria izango du, eta kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko […]

Read More… from 1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon

‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian

Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan eskainiko dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan. Hur Xenda elkarteak hilabeteak eman ditu lanean Simone Veil pastorala antolatzen. Battitta Berrogainek idatzi du istorioa, Maite Davant errejenta da, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea. Gaiari dagokionez, Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetara eraman zuten 17 urte […]

Read More… from ‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian

Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

Urriaren 18ra arte bidali ahal izango dira proiektuak edota ikerlanak: bertsolaritza izan behar dute ikergai. Azken urteotan Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez abiatutako elkarlanari jarraipena emango diote EHUko Mikel Laboa katedrak eta Bertsozale Elkarteak. Hala, bi erakundeek ikerketarako deialdia egin dute elkarrekin aurten, eta bi sari banatuko dituzte: Ikerketa Proiektu Sari bat eta GRAL Sari bat. […]

Read More… from Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

[BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Edizio honetan, Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Amaiurko herriak ireki zuen aurtengo desfilea. Bi urtez bertan behera geratu ondoren, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten atzo kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko […]

Read More… from [BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Lau egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak izango dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko. Maitaldia dantza festibalaren 32. edizioa irailaren 8tik 18ra bitartean ospatuko da Miarritzen eta baita Euskal Herriko hainbat herritan ere. Aurten, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatuko da, eta jaialdiaren antolatzaile Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak tokiko […]

Read More… from Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa ireki dute San Telmo Museoan

3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko proiektuak Gabriela Cendoya Bergareche bildumaren azterketan eta ezagutzan sakontzen du, hura zinemaren, musikaren eta literaturaren esparrutik aztertuta. Gaurtik, uztailak 15, urriaren 30era bitartean, argazki-liburua hobeto ezagutzeko aukera izango da Donostiako San Telmo Museoko Laborategian, bertan ikusgai izango baita 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa. Jon Cazenave da […]

Read More… from Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa ireki dute San Telmo Museoan

‘Emakumeen aurkako eraso matxistarik gabeko kultur gune baterantz. Hausnartzeko eta jarduteko gida’ aurkeztu dute

Argitalpenak kultura-ekitaldietan, bereziki ekitaldi jendetsuetan, emakumeentzako arrisku-guneak identifikatzen ditu, eta gomendatzen du prebentzio eta jarduera protokoloak egitea, prebentzio-neurriak hartzea eta, erasoren bat gertatuz gero, arreta eta erantzuna ematea, bai eta erakundeko arduradunak gaian hezitzea ere. Aurkezpena Barakaldoko BECen egin da, hain zuzen ere, bertan egingo delako uztailaren 22tik 25era Euskal Encounter, gomendio horietan oinarritutako protokoloa […]

Read More… from ‘Emakumeen aurkako eraso matxistarik gabeko kultur gune baterantz. Hausnartzeko eta jarduteko gida’ aurkeztu dute

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Bilboko Errekalde aretoa izango du lehen geltokia eta handik Basaurira, Arrigorriagara, Santurtzira eta Balmasedara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Alazne Zubizarretarentzat izan da, Clotted Cream lanarigatik; bigarrena, berriz, Lucia Pedregal Serie I. Luchinismo lanagatik. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da eta, Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaro ondoren, 2023ko […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Tolosako Topic Museoa Cal Teatre konpainiaren sormen egoitza bilakatu da

Prestatzen ari diren antzezlanari Mentira cochina izena jarri diote eta haurrentzako egiaren kontzeptuari buruzko hausnarketa proposatzen du. Cal Teatre konpainia ikuskizun berriaren egitura osoa prestatzen ari da aste honetan, Topic Museoan. Lana dagoeneko idatzita dutela diote eta Tolosako Museoan dramaturgia-maila landu eta itxi nahi dutela iragarri dute. Lantaldeak gaineratu duenez, “erabaki guztiak hartu behar ditugu […]

Read More… from Tolosako Topic Museoa Cal Teatre konpainiaren sormen egoitza bilakatu da