Euskaraldiak badu bere kanta: ‘Esazu hitz bat’

Xabier Zabalak, Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Andoni Egañak hartu dute parte abestian. Hirugarren edizioak, berriro ere, ariguneak izango ditu protagonista, belarriprest eta ahobiziekin batera. Euskaraldiak aurtengo ediziorako kanta aurkeztu du Esazu hitz bat izenpean. Xabier Zabala musikariak konposatu du eta Andoni Egaña bertsolariak jarri dio letra. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, […]

Read More… from Euskaraldiak badu bere kanta: ‘Esazu hitz bat’

‘Artearen Meta-Kartografia Euskal Herrian, Mekarteak’ erakusketa Bilboko Rekalde aretoan ikusgai

Uztailaren 10era arte bisitatu ahal izango da erakusketa. AKMEKA EHUko ikerketa taldek Artearen Meta-Kartografia Euskal Herrian, Mekarteak aurkeztuko du Rekalde aretoko erakusleihoan hilaren 10era arte. Mekarteak proiektuaren bidez, AKMEKA ikerketa taldeak “enegarren kartografia berritik” ihes egin nahi izan du. “Topografoaren ustezko objektibotasunetik urrundu nahi dugu, jakin badakigu irudikapen horiek ez dituztela ematen guk bilatzen ditugun […]

Read More… from ‘Artearen Meta-Kartografia Euskal Herrian, Mekarteak’ erakusketa Bilboko Rekalde aretoan ikusgai

Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. proiektu deialdia zabalik

Irailaren 16ra egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamahirugarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 16ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko […]

Read More… from Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. proiektu deialdia zabalik

Mendia, itsasoa eta musika uztartuko dituen Urtanta jaialdia aurkeztu dute

Urmugaren filosofiari jarraituz, Urtantak musika eta natura uztartzearen magia eskainiko duela adierazi dute antolatzaileek. Uztailaren 22an, goizean goiz abiatuko da mendi ibilaldia Pasaiatik Azkainera. Uztailaren 22tik 24ra mendiak, itsasoak eta mugak musikaz blaituko ditu Urtantak, Pasaiatik Azkainera, Hondarribitik eta Beratik pasata. Hiru egunetako mendi ibilaldiarekin batera, sei musika emanaldi, festa giroko ekitaldi ugari, erakusketak eta […]

Read More… from Mendia, itsasoa eta musika uztartuko dituen Urtanta jaialdia aurkeztu dute

Esti Markezek ‘Hitzekin jolasean’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Aiako abeslariak bakarkako ibilbideari ekin dio eta urrian diskoa kaleratuko du. Markezek musika estilo propio eta oso pertsonalaren aldeko apustua egin nahi izan du proiektu berri honetan. Euskal musikaren panoraman sakon murgildu eta hura aberastuko duen proiektu berriarekin dator, beraz. Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen kanta berriak. Aiakoak bakarkako ibilbideari […]

Read More… from Esti Markezek ‘Hitzekin jolasean’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Txiki Agirre artistaren ‘Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra’ erakusketa ikusgai Donostian

Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira. Uztailaren 1etik irailaren 25era bitartean, Txiki Agirre Keixetaren Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra izeneko erakusketa egongo da ikusgai Donostiako Aiete Kultur Etxean. Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira. Margolan hauek abstrakzioa dute ardatz, formatu ertain eta handiko hogeita bederatzi […]

Read More… from Txiki Agirre artistaren ‘Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra’ erakusketa ikusgai Donostian

Musikaz gozatzeko parada uztailaren 30era arte, Elorrion

Hamalau emanaldiz osatutako programa da, eta, batez ere, Pop, Folk, Jazz, Blues edo Rock estiloetako musika entzuteko aukera egongo da. Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikaire jaialdia antolatzen dutenek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen dituena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak […]

Read More… from Musikaz gozatzeko parada uztailaren 30era arte, Elorrion

‘Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika’ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Kadagua Arroko Emakume langileen bizipenak ezagutarazteko asmoz sortu dituzte bisita gidatu hauek Enkarterrietako museoan. Uztailaren 9an eta 24 izango dira. Ehun bat argazkik, zuzeneko testigantzak dituzten ikus-entzunezkoek, jolas-irudiek eta askotariko piezek (XX. mende hasierako arotzeriako makineria, fabriketako ekoizpen-elementuak, janzkera, eta abar) osatzen dute Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika erakusketa, eta hainbat hamarkadatan zehar Kadagua […]

Read More… from ‘Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika’ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Karmele Mitxelenaren ‘Marrubizko uda’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Orotara dozena bat lan lehiatu dira. Epaimahaiaren arabera, “Marrubizko uda izeneko istorio honek familia baten xelebrekeriak kontatzen dizkigu kanpin batean uda-pasa, umorez eta ironiaz blai”. Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako Marrubizko uda nobelak irabazi du 2022ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Oiartzungo idazleak 3.000 […]

Read More… from Karmele Mitxelenaren ‘Marrubizko uda’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria