[BIDEOA] Donostiako bildumagile baten artelanen erakusketa paratu dute Okendo kultur etxean

Lau haizetara izeneko erakusketak 31 artistaren 57 artelan biltzen ditu guztira, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. 25 urte dira J. C. Armental bildumazaleak hainbat sortzaile garaikideren lanak eskuratzen hasi zela, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. Orain, urte guzti hauetan biltzen joan […]

Read More… from [BIDEOA] Donostiako bildumagile baten artelanen erakusketa paratu dute Okendo kultur etxean

[BIDEOA] Gasteizko Ekialdea institutuko ikasleek ‘Arte irekiak’ diziplinarteko proiektua sortu dute

Talde bakoitzak Errekaleor auzoko mural desberdinak landu ditu eta denen artean arte gida bat osatu dute. Horretaz gain, ikasleek beraiek sortutako muralak margotu dituzte ikastetxeko hormetan. Gasteizko Ekialdea BHI institutuko ikasle eta irakasleek EHUko WebLearner ikerketa taldearekin eta Errekaleor auzoarekin batera, Arte irekiak izeneko diziplinarteko proiektua sortu dute. Modu koordinatuan diseinatu eta garatu dute eta […]

Read More… from [BIDEOA] Gasteizko Ekialdea institutuko ikasleek ‘Arte irekiak’ diziplinarteko proiektua sortu dute

Bai Euskarari Elkarteak Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura saritu ditu

Euskarari eta euskararen unibertsoari argia, energia eta indarra emateagatik eta euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dutenentzat erreferente izateagatik. Egiten eta eragiten dugulako gara, horixe izan da aurtengo Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu duten leloa. Rober Gutierrez Bai Euskarri Elkarteko zuzendariak sari emate ekitaldian aipatu duenez, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi zuten ibilbidea eta […]

Read More… from Bai Euskarari Elkarteak Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura saritu ditu

XV. eta XVI. mendeetako udal artxiboko hamar dokumentu berreskuratu dituzte Zalduondon

Dokumentu horiek berreskuratzeak aukera ematen du udalerriaren historia osatzeko. Zalduondok XV. eta XVI. mendeetako hamar dokumentu berreskuratu ditu. Bere garaian udal artxiboaren funtsan zeuden hauek. Zenbait arrazoigatik partikular baten eskuetan egon ziren eta orain, herritar batek berreskuratu ahal izan ditu. Zalduondoko Udalak pertsona horren jarrera eskertu nahi izan du, “ohoratu egiten duelako eta herritarren funts […]

Read More… from XV. eta XVI. mendeetako udal artxiboko hamar dokumentu berreskuratu dituzte Zalduondon

Zubi Zahar ikastolak ‘Xe’ lelopean antolatuko du 2023ko Ibilaldia, Ondarroan

Maiatzaren 21ean egingo dute Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dute antolatzaileek, “ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz”. Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du datorren urteko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, Xe lelopean. Hirugarren aldia izango da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Ondarroan antolatzen dela, […]

Read More… from Zubi Zahar ikastolak ‘Xe’ lelopean antolatuko du 2023ko Ibilaldia, Ondarroan

Errenteria munduko kultura eta musikaren hiriburu bilakatuko duten lehen artistak aurkeztu dituzte

Irailaren 15etik 18ra egingo da Atlantikaldia jaialdia, ohiko esentzia nahiz formatua berreskuratuz. Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D’Afrique eta Albany igoko dira oholtza gainera, besteak beste. Atlantikaldia Errenteriako Udalak antolatzen duen kultur topagune eta musika jaialdia da, aniztasunari gorazarre egiten dion festa. Jaialdiaren bederatzigarren edizioa izango da irailaren 15etik 18ra egingo dena eta azken bi urteetako […]

Read More… from Errenteria munduko kultura eta musikaren hiriburu bilakatuko duten lehen artistak aurkeztu dituzte

Sei taldek edota musikarik sormen egonaldiak egingo dituzte ‘Arkupehotsak’ proietuaren bidez, Azpeitin

Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruan ditugun sortzaileak balioan jartzea eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak. 2017an Azpeitiko Kulturaz kooperatibak abian jarritako proiektua da Arkupehotsak. Jada lau edizio osatu ditu sortzaile berrien plaza izan nahi duen proiektuak. Tarte honetan dozenaka taldek zapaldu dute Sanagustin arkupeko oholtza. Bitartean Kulturaz kooperatibaren proiektua bera ere […]

Read More… from Sei taldek edota musikarik sormen egonaldiak egingo dituzte ‘Arkupehotsak’ proietuaren bidez, Azpeitin

Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 12an Gernikan

Idoia Asurmendik, Izaro Andresek eta Eñaut Elorrietak osatuko dute 2022ko Haziberri jaialdiaren kartela. Kontzertua uztailaren 12an, asteartea, izango da, Europako Herrien parkean.  Iaz, pandemia garai betean, Haziberri jaialdiaren lehen edizioa antolatu zen Gernikan. Antolakuntzarentzat “erronka berezia” izan zen eta ahalegin hartatik jasotako emaitzak politak izan zirela adierazi du: “iluntze/gau magiko bat, aparteko musika ikuskizuna Maren […]

Read More… from Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 12an Gernikan

Irailaren 24an abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Getxon

Hamalau saio izango ditu txapelketak, eta bihar jarriko dira sarrerak salgai, 9:00etatik aurrera, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak. Elkartean gaur aurkeztu ditu Euskal Herriko Txapelketaren egutegi osoa eta bestelako xehetasunak […]

Read More… from Irailaren 24an abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Getxon