Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis monton gitarristak ‘Flamenco etxea 2’ diskoa kaleratu dute

Lagunartean grabatutako lan bat dela adierazi dute. Horien artean daude Jon Maia bertsolaria, Toti Martinez de Lezea idazlea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Oreka TX txalapartariak eta Sandra Carrasco flamenko abeslaria, besteak beste. Hamaika urte dira Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis Monton gitarristak Flamenco Etxea izeneko diskoa kaleratu zutela. Arrakasta handia izan zuen lan hark […]

Read More… from Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis monton gitarristak ‘Flamenco etxea 2’ diskoa kaleratu dute

Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Miren Amurizak euskaratu zituen Mercedes Sosaren abesti honen letrak. Aldaketari egiten dio gorazarre. Mercedes Sosaren Todo Cambia kantaren hitzak euskaratu zituen Miren Amuriza bertsolariak duela urte batzuk. Ines Osinaga musikariak hitz horiek irakurtzeko aukera izan zuen eta ukelelea hartuta, jotzen eta abesten hasi zen. “Miren Amurizaren hitz hauek eta ukelele batek bizitza salbatu zidaten behin. […]

Read More… from Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du

1983an sortutako sariak euskal kulturaren alde egindako lan osoa aitortu nahi izan dio musikologoari. Musika eta kultura arloetako ordezkaritza zabal batek eta euskal erakunde publikoek babesa eman diote Jon Bagües Erriondori. Musikologo, artxibozain eta dokumentalistak jaso du bere jaioterria den Errenterian Eusko Ikaskuntzaren 2021eko Manuel Lekuona Saria. Etxepare Institutuko eta Epaimahai instituzionaleko bozeramaile Garbiñe Iztuetak […]

Read More… from Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du

BizkaIdatz Txikiaren 8. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra eta gaztelaniaz Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg lanak jarraitu behar izan dituzte. Aurtengo BizkaIdatz Txikia VIII Haur eta Gazte Literatura Sariak Andoni Abenojar Martinez de Eulate, David Tijero Osorio eta Begoña Elorrieta Puentek osatutako epaimahaia izan du […]

Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 8. edizioko literatura sariak banatu dira

Larrotxene Bideoko ekoizpenak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dira, ekainaren 24an

Bideoaldirako sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso beharko dira egunean bertan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00ra). Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Urtero bezala, Donostiako Larrotxene Kultur Etxeak ikasturtean zehar egindako lanak Bideoaldian aurkeztuko ditu ekainaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Antzoki Zaharrean. 34 urte dira Larrotxeneko bideo espezializazioa Intxaurrondo […]

Read More… from Larrotxene Bideoko ekoizpenak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dira, ekainaren 24an

‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai

Donostiako San Telmo Museoko gastro-kultura gunean ikusgai izango dira Lau lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horietako bat da, hain zuzen ere, Pedro Galdonen Desocupacion del cilindro salero proiektu saritua. Lau lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean […]

Read More… from ‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai

Irantzu Idoatek irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela

Maddi Agirre izan da txapeldunordea Iurretako frontoian jokatu den txapelketan. Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio garaikurra Idoateri. Asteburu honetan jokatu da 34. Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretan. Bertan, hamabi gazte aritu dira kantuan Idoia Anzorandia gai-jartzailearen esanetara: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June […]

Read More… from Irantzu Idoatek irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela

Joan Mari Torrealdai beka sortu dute, kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko

Joan Mari Torrealdairi aitortza eta omenaldi gisa sortu dute beka Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak, haren jardunari jarraipena emateko helburuarekin. Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean izango da bekaren lehenengo deialdiaren gaia eta urriaren 24ra arte izango da proposamenak aurkezteko epea.  Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak Joan Mari Torrealdai beka sortu dute, kultur ikerketak […]

Read More… from Joan Mari Torrealdai beka sortu dute, kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko

Nerea Arrien idazleak Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria irabazi du ‘Zoonomia’ lanagatik

Idazlearen lehen poema liburua da Zoonomia eta Pamiela argitaletxearekin emango du argitara. Nerea Arrien idazle lekeitiarrak Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria jaso du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin den ekitaldian. Idazleak lehiaketaren seigarren edizioa irabazi du, Zoonomia izeneko euskarazko lanari esker. Sari hori irabazi duen lehen emakumea da Arrien. Epaimahaiaren hitzetan, Zoonomia “atseginez, dibertimenduz […]

Read More… from Nerea Arrien idazleak Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria irabazi du ‘Zoonomia’ lanagatik