Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari”. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute. 111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio […]

Read More… from Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Skakeitan taldeak agur esan du

Ibilbideari amaiera emateko 112 izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu du taldeak eta agur bira egingo duela iragarri du. Hamalau urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Skakeitan taldeak. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez eman du ezagutzera erabakia, “iaz elkartu ginen ordura arte bizitakoaz hitz egiteko, gure barruan generaman horri argazki bat ateratzeko. Maitasun istorio […]

Read More… from Skakeitan taldeak agur esan du

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXI. Lehiaketa abian da Iruñean

Lanak aurkezteko epea uztailaren 4an, 12:00etan, amaituko da. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak abian jarri dute Haurrentzako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea uztailaren 4an, 12:00etan, amaituko da. Lehiaketarako deialdia euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan egin da, eta 2.500 euroko sari bakarra emango da modalitate bakoitzean, lan irabazleak taularatzeko aukeraz gain. Epaimahaiaren epaia irailaren lehen […]

Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXI. Lehiaketa abian da Iruñean

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bertsoak apirilaren  25etik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal izango dira. Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko 35. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira. Hala, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren […]

Read More… from Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Gorka Hermosa izeneko lehiaketa sortu dute Txinan

Urretxuko akordeoilariaren obrak joko dituzte eta nazioarteko epaimahai batek interpretazio onena aukeratuko du. Hermosa bera izango da epaimahaiburua. Gorka Hermosa (Urretxu, 1976) musikariaren omenezko nazioarteko lehiaketa sortu du Confédération Mondiale de l´Accordéon elkarteak Txinako Tianjin hiriko kontserbatorioan: ‘Gorka Hermosa International Composition Contest’. Tianjinek 15 milioi biztanle ditu eta Txinako bosgarren hiri jendetsuena da. Urretxuko musikariaren […]

Read More… from Gorka Hermosa izeneko lehiaketa sortu dute Txinan

‘Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloa antolatu dute Bilbon

Zikloa asteazken honetan hasi eta ekainaren 23ra arte luzatuko da eta emanaldiak asteazkenetan, 17:00etan eta ostegunetan, 19:30ean izango dira, Golem Alhondiga zinema aretoetan. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira. Bilboko Alondegiako Zinematekak Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema ziklo berria abiatuko du asteazkenean, apirilak 27, eta ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada izango du ardatz. […]

Read More… from ‘Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloa antolatu dute Bilbon

Performance bat, Nestor Basterretxearen obra ikusgai eta irakurketa partekatuak Artiumen 20. urteurrenean

Horretaz gain, urtemuga ospatzeko, Gasteizko museoak bere bilduman jarri du arreta: datozen hilabeteetan hainbat ekintza egingo dira, eta urtarrilean erakusketa berri bat irekiko da, bertako funtsak ikusgai jarrita. Itziar Okariz artistaren performance bat, Nestor Basterretxearen obrak Gasteizko museoko plazan ikusgai, eta irakurketa partekatuak, horra Gasteizko Artium Museoak bihar, apirilak 26, ateak zabaldu zituenetik 20 urte […]

Read More… from Performance bat, Nestor Basterretxearen obra ikusgai eta irakurketa partekatuak Artiumen 20. urteurrenean

Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez

Sanduzelairen jatorria eta historia gogora ekarri dituzte 1947tik 2000ra bitartean egindako argazki-erakusketa baten bidez. Bilduma Civivoxean egongo da ikusgai maiatzaren 8ra arte. Oroitzapenak! Sanduzelaiko kaleak eta jendea jarri diote izena Sanduzelai auzoko historia eta bilakaerari buruzko argazki erakusketari. Sanduzelaiko Civivoxeko lehen eta bigarren solairuetan auzoko hainbat bizilagunen ekimenez sortutako erakusketa da eta 133 argazki biltzen […]

Read More… from Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez

‘Alderray’, ‘Lubaki lainotsua’ eta ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Antzerki zikloa apirilaren 27tik maiatzaren 18ra egingo da. Sarrerak salgai daude jada. Antzerki Aroaren beste edizio bati emango diote hasiera asteazkenean, Iruñean. Orotara hiru antzezlan taularatuko dira maiatzaren 18ra bitartean, eta besteak beste, obsesioak, belaunaldien arteko talka eta genero-ikuspegia izango dituzte hizpide. Antzezlanak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerak 8 euroan jarri […]

Read More… from ‘Alderray’, ‘Lubaki lainotsua’ eta ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Odei Barrosok ‘Terapia’ izeneko diskoa kaleratu du

Autoekoizpenaren bidetik jo du rap abeslariak oraingoan. Barrosok gaur emango du diskoaren aurkezpen kontzertua Urruñan. 2zio taldearekin Pausuz Pausu (2013), Bideak (2015) eta Orain eta hemen (2018) diskoak kaleratu ondoren, bakarkako bideari ekin dio Odei Barroso bertsolari eta rap abeslariak. Ibilbide berri horren emaitza dugu Terapia, gaur aurkeztu duen diskoa. Lan berri honek ez du […]

Read More… from Odei Barrosok ‘Terapia’ izeneko diskoa kaleratu du