Goio Bañales historialariak XIV. ETA XIX. mendeen arteko ia 300 dokumentu biltzen dituen argitalpena aurkeztu du

Enkarterri. Haren historiarako dokumentuak. 1297-1821 liburuak lanerako eta ezagutzarako tresna eskaintzen die aditu, interesatu eta ikertzaileei. Enkarterrietako Museoak eskualde horren eta, orokorrean, Bizkaiaren iragana aztertzen eta ikertzen jarraitzen du. Gaur, etengabeko ezagutza-prozesu horren azkenengo kapitulua eman da ezagutzera: Goio Bañales historialariaren lana. Bañalesek XIV. eta XIX. mendeen arteko 276 dokumentu bildu ditu guztira (1297. eta […]

Read More… from Goio Bañales historialariak XIV. ETA XIX. mendeen arteko ia 300 dokumentu biltzen dituen argitalpena aurkeztu du

Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du

Liburua 86 narrazioz osatuta dago, 150 inguru orrialdetan. Bi kopuru horiek argi uzten dute laburtasuna dela narrazio gehienen ezaugarrietako bat. Izan ere, mikro-ipuin garbiak dira asko eta asko; beste batzuk, ordea, antzerkirako gidoi edo elkarrizketa tankerakoak. Ipuinak edo narrazio laburrak eta poesia dira Karlos Linazasoro idazleak gehien landu dituen generoak, Alberdania argitaletxearekin gaur aurkeztu duen Samuel […]

Read More… from Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du

[BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du

Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko pertsonaiak, egilearen esanetan, ez dira pertsona tradizionalak, “ez dute bizimodu tradizional bat izan eta protagonistak azken etxe horren bila egingo dituen edo emango dituen pausoak ere ez dira tradizionalak izango”. Pertsona nagusiak dira Arantxa Urretabizkaiak Azken etxea (Pamiela) izeneko nobela berrirako aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez […]

Read More… from [BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du

Picassoren ‘Gernika’ artelanaren txokolatezko erreplika ikusgai jarriko dute Gasteizen

Erakusketa apirilaren 27an irekiko da, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Hilaren 28an, osteguna, arratsaldez bisitatu ahal izango da, eta apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 1ean goizez eta arratsaldez, Europa Jauregian. Gernikako bonbardaketen 85. urteurrenarekin bat eginez, datorren apirilaren 27an Picassoren Gernika artelanaren txokolatezko erreplika izango da ikusgai Gasteizen. Europa Biltzar Jauregiko Olarizu aretoak hartuko […]

Read More… from Picassoren ‘Gernika’ artelanaren txokolatezko erreplika ikusgai jarriko dute Gasteizen

June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte

Artistaren hiru artelan egongo dira ikusgai apirilaren 23tik azaroaren 27ra. Veneziako Biurtekoaren 59. edizioan June Crespok (Iruñea, 1982) hartuko du parte antolakuntzaren gonbidapena jaso eta gero. Pabilioi Nagusian (Gli Giardini) Helmets IV, Helmets IX eta Helmets X artelanak erakutsiko ditu. Aurtengo erakusketa, pandemia dela eta urtebete atzeratu dena, The Milk of Dreams (Ametsen esnea) lelopean […]

Read More… from June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte

Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an

Itzulera izango da 39. edizioaren leloa. Gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. Hamazortzi egun falta dira Iparraldeko Ikastolen aldeko besta Senpereko lakura itzultzeko eta gaur egitaraua aurkeztu dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. “Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea […]

Read More… from Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an

Aitor Etxebarria musikariak obra sinfoniko bat konposatu du bonbardaketa gogoratzeko

Ekainaren 30ean estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gernikako Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie perkusionista eskoziarrarekin batera. Gernika 85 jarri dio izena Aitor Etxebarria (Gernika, 1985) konpositore garaikideak bere proiekturik pertsonalenari eta handienari. Obra sinfonikoa ekainaren 30ean estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gernikako Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie […]

Read More… from Aitor Etxebarria musikariak obra sinfoniko bat konposatu du bonbardaketa gogoratzeko

Bihar emango diote hasiera Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioari Tolosan

Iaz egindako apustua berretsiz, herriko plaza eta eremu ezberdinak hartuko ditu beste behin ere jaialdiak, Tolosa girotzeko xedearekin, kulturari eta kultura herrikoiari dagokion espazioa eta oihartzuna emateko. Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Tolosan, apirilaren 20tik 24ra bitartean. Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak adierazi duenez, “Tolofolk tolosarron agendan hitzordu garrantzitsua bilakatu da dagoeneko. Folk musikari […]

Read More… from Bihar emango diote hasiera Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioari Tolosan

Selma Huxley izena eman diote Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko ikerketa aretoari

XVI. eta XVII. mendeetako Euskal Herriko eta Gipuzkoako itsas historiaren ezagutzari egindako ekarpena eskertzeko eman diote historialari eta ikertzaile britainiarraren izena aretoari. Aurten 50 urte bete dira Selma Huxley Barkhan (1927-2020) Euskal Herrira etorri zenetik eta Ternuako kostaldean,  XVI. eta XVII. mendeetan, euskal baleontziek izan zuten presentziari buruzko ikerketak hasi zituenetik. Urteurrena profitatuz, Gipuzkoak Foru Aldundiak […]

Read More… from Selma Huxley izena eman diote Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko ikerketa aretoari