Idiazabal, Azkoitia, Ataun eta Doneztebeko gazteak izan dira aurtengo ‘Arnasetik’ lehiaketako irabazleak
112 sormen lan aurkeztu dira euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutako lehiaketaren bigarren deialdian. Lehiaketak arnasguneetako ikasleek euskarazko sormena lantzea eta hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea izan du helburu. Arnasetik sormen lehiaketaren bigarren edizioko irabazleak ezagutzera eman dituzte Zarauzko Modelo aretoan antolatutako sari banaketa ekitaldian. Euskararen arnasguneetako gazte ugari izan da bertan, batetik […]
