Aita Donostiaren argitaratu gabeko konposizioak bildu dituzte disko batean Josu Okiñenak eta Liana Gourdjiak
Xarmak jarri diote izena diskoari eta XX. mendeko euskal musika ondare baliotsua jasotzen du lehen aldiz biolin eta pianorako. Mundu erdiko artxiboetan galdutako euskal musika jendarteratzen ari dira Josu Okiñena eta Liana Gourdjia interprete eta ikerlariak euren lan nekaezinari esker. Horren emaitza da kaleratu berri duten Xarmak diskoa. Lan honetarako Aita Donostiaren hiru konposizio handi […]
