Egilea: admin
- Website
- https://dev6.kultursharea.eus
Posts by admin
Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte
Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera dago. AEK/Korrikako eta Ikastolen Elkarteko arduradunek Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztu dute, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, bertako ikasleen laguntzarekin. Unitate didaktiko hauek “gure bi erakundeen sinergiaren emaitza” direla adierazi du Asier Amondo Korrikako arduradunak. Ikastolen Elkarteko kideek sortu dituzte unitateak, […]
Read More… from Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte
Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da. 30 urteren ondoren, Delirium Tremens taldea bueltan da disko berri batekin eta maiatzaren 28an Barakaldoko BEcen emango duen kontzertuarekin. Ordago izango du izena zortzi kantuz osatuta egongo den lan berriak eta Mauka diskoetxearen […]
Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen
Pintxadak, herri bazkaria, Pantx Recordsen nobedadeak eta kontzertuak izango dira. Zuretzako Mezua reggae kolektiboak martxoaren 5ean, larunbata, itzuliko da Zuretzako Mezua vol. XIII jaialdiarekin. Bertako kideek adierazi dutenez, “piper berdeak baino denboraldi txarragoa daramagunez, festa bat prestatu dugu UltraHeroia bera boteretik kendu eta Hiroshi bat eginda etxeratzeko!”. Jaialdia 12:00etan hasiko da Kutxi kaleko Elizondo tabernan. […]
Read More… from Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen
Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da
Hautagaitza aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da, arratsaldeko 18:00etan. Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa abiatu dute, zazpigarren urtez, dramaturgo berriei eta beste diziplina batzuetakoei antzerki-mundurako sarbidea errazteko. DSS2016k bultzatu zuen programa hau, haren ondarearen zati bat da, eta sortzaileen eta dramaturgoen sare bat sortzea du helburu, […]
Read More… from Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da
Haur Literaturako Mikel Zarate XII. Saria 2022 martxan
Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamabigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi duten Lehen Hezkuntzako ikasleek (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz […]
Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XII. Saria 2022 martxan
Euskara, kultura, feminismoa eta ekologismoa barne hartuko dituen espazioa irekitzeko diru bilketa abiatu dute Derion
Marikobaso jarri diote izena gune ireki honi eta autokudeaketa izango du oinarri. Euskara, kultura, parte hartzea, feminismoa eta ekologismoa ardatz izango dituen espazio irekia zabaldu nahi dute Derioko hainbat elkartek, taldek eta norbanakok. Adierazi dutenez, “kultura kontsumitzeko eta bizitzeko gunea egin nahi dugu, tabernetatik harago, sormen gunea izatea nahi dugu, arte herrikoiaren bilgunea, pozik eta […]
Loraldia Festibalak Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilaria gogoratuko du ‘Mira Hadi’ ikuskizunarekin
Emanaldia martxoaren 15ean izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Bertan parte hartuko dute Getari Etxegaraik, Ane Pikazak eta Maite Larburuk. Gaurko euskal kulturaren erakusleiho eta bozgorailua da Bilboko Loraldia Festibala, baina aitzindari eta erreferenteei ere merezi duten errespetua erakustea garrantzitsua dela uste du antolakuntzak. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan antzerki lana ekoitzi […]
Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa martxoaren 26tik aurrera Baigorrin ikusgai
Baigorri eta inguruetako herrietako 110 lekukok beren bizipenak eta oroimenak azalduko dituzte Etxe Zaharrean, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz. Hala, EKE-k […]
Koldo Mendazaren ‘Ezin da itsasoa karratu batean sartu’ erakusketa ikusgai Gasteizen
Artista bisual eta Arte eta Lanbide Eskolako irakasleak zuri-beltzeko 50 argazki eta ikus-entzunezko pieza bat erakutsiko ditu martxoaren 27ra arte. Gasteizko Amarika Aretoak martxoaren 27ra arte hartuko du bere baitan Koldo Mendaza artistaren Ezin da itsasoa karratu batean sartu erakusketa. Honetan, zuri-beltzeko 50 argazki eta ikus-entzunezko pieza bat ikusi ahal izango dira. Erakusketa proiektua hizkuntza […]
Read More… from Koldo Mendazaren ‘Ezin da itsasoa karratu batean sartu’ erakusketa ikusgai Gasteizen
