Ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko akordioa aurkeztu dute

2022-2023 epealdirako jardueren helburua gizartean eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta .eus domeinuaren presentzia areagotzea da. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta PuntuEUS Fundazioak Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, egindako ekitaldi batean aurkeztu dituzte erakunde bien arteko elkarlanerako ildoak. 2022-2023 epealdirako jardueren helburua gizartean eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta […]

Read More… from Ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko akordioa aurkeztu dute

Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak

Jaialdiak hiru kategoria izango ditu sail ofizialean, film laburren bi ziklo berri estreinatuko ditu eta nazioarteko zinemagile eta epaimahaien bisitak berreskuratuko ditu. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren programazio ofiziala aurkeztu du gaur. Zinegoak otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da Bilboko hainbat aretotan, zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzeko. Bilborock […]

Read More… from Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak

‘Literatura geraldiak’ abian dira Nafarroako hainbat eskualdetan

Hiru jarduera mota izango dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta irakurraldi musikatuak. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimen berria paratu dute martxan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak jarri diote izena ekimenari eta helburu nagusiak dira: “Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ abian dira Nafarroako hainbat eskualdetan

Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan

Interesa dutenek martxoaren 20ra arte izango dute argazki-lehiaketaren 17. edizioan parte hartzeko aukera. Iazko etenaldiaren ondoren, Gasteizen urtero egiten den FotoArte lehiaketaren edizio berria aurkeztu du Udalak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Esibaliz Cantok azaldu duenez. “FotoArte lehiaketak herritarrak argazkilaritzara gerturatzea, sormena bultzatzea eta sorkuntza-prozesua sustatzea du helburu, eta dagoeneko sendotuta dago. Gure asmoa da  jarduera […]

Read More… from Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan

Merina Gris taldeak ‘Ardi Latxen Herrian’ abesti eta bideoklipa aurkeztu ditu

Airakaren arabera, “inoiz baino soinu organikoagoa dakar taldeak: bateria, baxu eta gitarren konbinazio klasikoarekin ematen diote hasiera, eta, jarraian, leloa oldarrean sartzen da, grabeak nagusi direla”. Kantu honetan, “gorrotoaz ari zaizkigu”. Merina Gris taldeak Ardi Latxen Herrian izeneko abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu, oraingoan, Cris Lizarraga Belako taldeko abeslariaren konpainiarekin. Airaka diskoetxeak zehaztu duenez, […]

Read More… from Merina Gris taldeak ‘Ardi Latxen Herrian’ abesti eta bideoklipa aurkeztu ditu

Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute

#AmaHizkuntzenEguna ‘hashtag’-a erabiliz, norberak bere ama hizkuntzan esaldi bat grabatu eta bere sare sozialetara igotzea da asmoa. Gaur, otsailaren 21, Ama Hizkuntzen Eguna da, eta kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak ospatzeko erronka botako du, “gure helburua ama hizkuntzen balioa nabarmentzea da, Bizkaian erabiltzen diren ama hizkuntza ezberdinen presentzia azalaraziz”. Zehazki, herritarrei […]

Read More… from Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute

‘Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen’ erakusketa EHUko Arabako Campusean ikusgai

Erakusketak bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana izango du gogoeta gai. Otsailaren 21ean, astelehena, ospatzen den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira, Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen erakusketa antolatu du EHUko Arabako Campuseko pabiloian. Erakusketak bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana du gogoeta gai. Antolatzaileek azaldu dutenez, “panel batzuen bidez, […]

Read More… from ‘Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen’ erakusketa EHUko Arabako Campusean ikusgai

Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan

Lehenbizikoa Iparraldeko Lumi elektro-indie bikotearen kontzertua izango da bihar, otsailak 19. Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Ventana Vasca (Euskal Leihoa) programa berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko […]

Read More… from Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan

XVIII. Bertsoderbia Zornotzan egingo da igandean

Bi taldeak nor baino nor gehiago arituko dira oholtzan. Honako hauek izango dira: Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio kamiseta zuri-urdinarekin; eta Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga zuri-gorriarekin. Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin eta Zornotzako Udalarekin elkarlanean, XVIII. Bertsoderbia aurkeztu du. Oraingoan, futbolaren eta bertsolaritzaren festa Zornotzako Zornotza Aretoan ospatuko […]

Read More… from XVIII. Bertsoderbia Zornotzan egingo da igandean