Euskal Herriko 39 udalerriren gaur egungo historia, arte bilakatuta

Geuretik Sortuak proiektuaren lehen ediziotik bost antzerki obra, Hamazazpigarrenean aidanez literatura bilduma eta bost film laburrez osatutako Bost teilatu pelikula atera dira. Zirkuitu nazionala antolatu dute horiek aurkezteko. Uztaritzeko Lapurdi zentroan 40 pertsona inguru bildu dira Udalbiltzak prentsaurrean antolatutako ekitaldi berri batean. Hirugarrena da Geuretik Sortuak proiektua aurkeztu zutenetik eta bertan ekimenaren lehen edizioak emandako […]

Read More… from Euskal Herriko 39 udalerriren gaur egungo historia, arte bilakatuta

Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du

Laukote usurbildarra metal zein rock erritmoetatik abiatuta, pop doinuetan murgildu da lan berriarekin. Odolaren Mintzoa laukote usurbildarrak Hauskor izeneko disko berriarekin bueltan da. Hirugarren lan luzea dute, aurretik Odolaren mintzoa (Oihuka, 2013) eta Etsipenaren aurka (autoekoizpena, 2017) kaleratu zituzten. Azaldu dutenez, “Orain arte egindakoarekin hautsi baino, egin dugunaren gainean ausartzeko jauzia da”. Taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, […]

Read More… from Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du

22. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du

Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora ikuskizuna eta eRRe eta Antigone antzezlanak. Berrikuntzen artean, Kulturalaren Menua dago: herriz herriko emanaldi kulturalak programatzeko AEK-k osatutako katalogoa. Korrika Kulturalaren 22. edizioa aldaketekin datorrela iragarri du Asier Amondo Korrikako arduradunak, gaur goizean egin duten aurkezpenean. Izan ere, edizio hau “trantsiziotzat” jo dute, […]

Read More… from 22. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du

[BIDEOA] Arte garaikidearekin solasean

Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Tabakalerako Erakusketa Aretoan. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile, artista eta sendatzaile suitzarra izan zen. Gaur egun, batez ere, paper laukidunetan pendulu, konpas eta erregelaz egin zituen marrazki berezi eta indartsuengatik da ezaguna; alabaina, naturopata ere bazen, eta osasunaren eta bizitzaren inguruan aholku eske hurbiltzen […]

Read More… from [BIDEOA] Arte garaikidearekin solasean

Auzo Eszena programak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu otsailetik maiatzera Gasteizen

Ikuskizunak igandeetan, hiriko hainbat gizarte etxetan taularatuko dituzte: Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan. Gasteizko Udalak Auzo Eszena programaren hamaikagarren edizioa antolatu du, hiriko talde ez profesionalei beren lanak jendaurrean aurkezteko aukera emateko. Guztira bederatzi obra eskainiko dira otsailetik maiatzera bitartean, Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko […]

Read More… from Auzo Eszena programak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu otsailetik maiatzera Gasteizen

‘Erregaia’ izeneko lehen lan luzea kaleratu du Keia taldeak

Oinarri erritmiko indartsua duten kantuak bildu dituzte lan berrian, gitarren presentzia handiarekin batera. Kantuetan nabarmenak dira 90eko hamarkadako rock alternatiboaren ukituak eta baita pop, stoner, garage edo sikodelia zantzu batzuk ere. Keia laukoteak bere lehen lan luzea argitaratu du Erregaia izenpean. Taldekideen hitzetan, “Keia edo kea bada nonbaiten sua dagoenaren seinale. Askotan gure barruan ditugun […]

Read More… from ‘Erregaia’ izeneko lehen lan luzea kaleratu du Keia taldeak

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 14. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 13ra arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu eta Komikia edo […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 14. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Bertsozale Elkartearen ‘Bapatean 2021’ bilduma kalean da

Denetara 54 bertso saiotako 80 bertsoaldirekin osatu dute bilduma. Maddi Sarasua bertsolariak idatzi du liburuaren hitzaurrea. Bertsozale Elkarteak paperean kaleratuko du urteko bertso bilduma. Bertako kideek adierazi dutenez, “oso pixkanaka dator plaza ohiko erritmora: osasun neurriak lasaitu ahala oholtza gaineko ekitaldiak egiteko aukera izan da, baina otorduen bueltako edo zutik eta distantzia laburrean gozatzen diren […]

Read More… from Bertsozale Elkartearen ‘Bapatean 2021’ bilduma kalean da

‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Erromatar Inperioaren antzinako harresiaren argazkiak eta objektuak egongo dira ikusgai maiatzaren 19ra arte. Bilboko Arkeologi Museoak Hadrianoren Horma erakusketa zabaldu du maiatzaren 19ra arte. Erakusketak 2017an Vindolandan (Ingalaterra) egindako hormaren, indusketen eta aurkikuntza arkeologikoen argazki sorta bat eta zenbait objekturen erreplikak biltzen ditu, adibidez idazketa-oholtxo delikatuak edo 1725ean aurkitutako brontzezko ontzi bat, Hadrianoren Hormako gotorleku […]

Read More… from ‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Peru Galbetek apirilean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Ura’

Musikari gipuzkoarraren laugarren lana hamabi kantuz osatuta dago, eta azaldu duenez, bizitzari begietara begiratu (edo beiratu) nahi dio. Peru Galbete musikariak apirilaren hasieran argitaratuko du Beiratu izeneko disko berria, baina gaur lan horren aurrerapen kantua aurkeztu du Ura izenpean. Laugarren diskoa argitaratzeko bi hilabete falta diren arren, musikariak aurre-salmentan jarri du lana jada bere Bandcamp […]

Read More… from Peru Galbetek apirilean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Ura’