Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta Bilboko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Gainera, programa honetan, zeharkako gaiak ere landuko dira, balioekin […]

Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Eibarko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 22tik apirilaren 1era egingo dira

Lehendakari gaia eta Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlanak taularatuko dira, besteak beste, 45. edizio honetan. Hilaren 22an abiatuko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa, 2022eko apirilaren 1ra arte luzatuko dena. Iaz egin zuten bezala, Covid-19ak sortutako pandemiaren egungo egoera dela eta, emanaldi guztiak Coliseo Antzokian izango dira. Antolatzaileen arabera, hasiera ekitaldiak ospe handiko profesionalak bilduko […]

Read More… from Eibarko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 22tik apirilaren 1era egingo dira

Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea’ erakusketa ireki du

Erakusketak ikerketa arkeologiko bati esker berreskuratutako gizateriaren historiaren gertakari ezezagun bat ematen du ezagutzera eta 2023. urteko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai. Carlos Olaetxea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailua eta Museoetako Zerbitzuburuak eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdik Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea aldi baterako erakusketa aurkeztu dute gaur Euskal Itsas Museoan, Donostian. Erakusketak ikerketa […]

Read More… from Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea’ erakusketa ireki du

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu

Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta entzulearen barrenak astintzera dator talde berria; helburuaren erakusle da Ilargi berriak kantua. Eskuragarri dago jada sareko plataforma guztietan. “Ilargi berriak aurkeztera gatozen zazpi emakume gara”, horrela aurkeztu du taldeak bere burua. Tradiziotik datorren kalejira baten erritmora, soinu eta estetika apurtzailea dituen kantua […]

Read More… from Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu

Euskal literaturaren hainbat testu abiapuntu hartuta erakusketa antolatu dute Gasteizen

Nortasuna+ erakusketak zortzi artistaren obrak biltzen ditu. Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+ izeneko erakusketa antolatu dute, Euskararen Etxeko 1. Solairuan, otsailaren 27ra arte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da”. […]

Read More… from Euskal literaturaren hainbat testu abiapuntu hartuta erakusketa antolatu dute Gasteizen

Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek

Sareetan zehar dantzan Java erabiliz testuliburu lagungarri gisa diseinatuta dago objektuetan oinarritutako programazioa eta ingurune banatuetako programazioa ikasten hasten diren ikasleentzat. Era berean, egileek diote egokia izan daitekela kontzeptu horiek modu autodidaktan ikasi nahi dituztenentzat. Iñaki Goirizelaia eta Maider Huarte irakasleek Sareetan zehar dantzan Java erabiliz izeneko liburua argitaratu dute. Lanak itxuraz bata bestetik horren […]

Read More… from Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek

Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean

Aurtengo edizioak ere unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Nafarroako Bertsolari Txapelketa udazkenean jokatzeak Bertsoaroa zikloa egutegian mugitzea ekarri du. Iruñeari egiten zaion bertsolaritza eskaintza orekatu nahi izan dute horrela Nafarroako Bertsozaleko kideek. Otsailaren 10etik 24ra egingo da, beraz, Bertsoaroaren 31.edizioa, eta azaldu dutenez, aurtengo edizioak unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez […]

Read More… from Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Otsailaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den Osoko bilkuran jakingo da Xabier Kintana euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz. Kintana emeritu izatera igaro zen iazko urrian, 75 urte egin ostean. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran, Miren Agur Meabe idazlearen (Lekeitio, 1962) izena aurkeztu dute euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak gogoratu duenez, Xabier […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Albertina Carri argentinar zinemagileak jasoko du Zinegoak 2022 Ohorezko Saria

Otsailaren 28an Arriaga antzokian egingo den inaugurazio ekitaldian jasoko du sari nagusia. Jaialdiak zuzendari argentinarraren obrari buruzko ziklo berezia antolatu du.  Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Albertina Carri argentinar zinemagile eta ekintzailearen lana goraipatu nahi izan du, jaialdiaren Ohorezko Saria emanez. Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendari artistikoak azpimarratu duenez, “Carri Hego Ameriketako sortzaile belaunaldi […]

Read More… from Albertina Carri argentinar zinemagileak jasoko du Zinegoak 2022 Ohorezko Saria

Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat (2’) egitasmoa aurkeztu du

Datozen asteetan bideoklipak argitaratzen joango dira Bizipoza Elkartearen webgunean eta sare sozialetan.  Bizipoza Elkarteak Mundu berri bat guztiontzat (2) kantu eta bideoklipa sorta biltzen duen egitasmoa aurkeztu du asteburu honetan, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan, Motxila 21 musika talde nafarrak hasiera eman dio ekitaldiari Gurpilak Sutan kantuarekin. Taldearen emanaldia eta gero, Joxe Mari Agirretxe eta […]

Read More… from Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat (2’) egitasmoa aurkeztu du