Gauekoak programa abiatu dute Gasteizen, gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago egitasmoa. Denetara hemeretzi jarduera eskainiko dira. Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Gauekoak programa antolatu du aurten ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko. Gauekoak kolektiboaren bitartez, gazteen arloko erakunde, elkarteek zein herritar partikularrek egindako proposamenak garatzea da ekimenaren helburua. Hori […]

Read More… from Gauekoak programa abiatu dute Gasteizen, gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko

Euskaltzaleon kezkak kulturgintzan

Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean 40 lagun inguru batu dira asteon Bilbon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Lau hitzaldi nagusiren inguruan ardaztu zen topaketa, eta hizlariak nor bere esperientziatik abiatuta, kulturgintza eta euskalgintzaren bidegurutzeaz aritu ziren. Elgoibar, Iruñea, Bitartekaritza edo Komunikazioa izan ziren landutako gaiak. Jendearen aldetik interakzio eta parte-hartze handirik egon ez bazen […]

Read More… from Euskaltzaleon kezkak kulturgintzan

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Bederatzi proiekturen artean aukeratu du epaimahaiak Intxaurra obra. Lesakako Taldeak 23.000 euro jasoko ditu, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko, eta azaroan estreinatuko dute antzezlana, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. Mairu Antzerki Tailerreko Gaizka Sarasolak idatzi du Intxaurra antzezlanaren testua eta, azaldu duenez, inguratzen gaituen ekosistemak gugan duen eragina islatuko du obrak. Arnasguneak […]

Read More… from Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Joxe Mari Berasategi Zurutuzak eta Maialen Berasategi Catalanek irabazi dute aurtengo Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise eleberria euskarara ekarri beharko dute bi itzultzaile hauek. Lanaren euskarazko bertsioa 2022 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Maialen Berasategi Catalan itzultzaileek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta […]

Read More… from Joxe Mari Berasategi Zurutuzak eta Maialen Berasategi Catalanek irabazi dute aurtengo Jokin Zaitegi Saria

‘Zergatik lan egin kooperatiba batean?’ izango da aurtengo Euspot lehiaketaren gaia

Spotak maiatzaren 19an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira eta publikoak bozkatu ahal izango du 2022ko maiatzaren 23tik 27ra arte. Euspot Euskarazko Spot lehiaketaren hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur, Gasteizko Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseiluaren eraikinean. Bertan azaldutakoaren arabera, aurten sortzen diren spotek gazteak animatu behar dituzte kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzea izan behar dute […]

Read More… from ‘Zergatik lan egin kooperatiba batean?’ izango da aurtengo Euspot lehiaketaren gaia

Donostiako San Telmo Museoak ‘Rosa Valverde. Arte kaxak’ erakusketa paratu du

Artista donostiarrak formatu berezi honetan sortutako 52 lan biltzen ditu erakusketak. Martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da Museoko Laborategian. Rosa Valverde (Donostia, 1953-Azkaine, 2015) artistak mota ezberdinetako sorkuntza artistikoak  jorratu zituen bere ibilbide artistikoan: margolanak, marrazkiak, grabatuak, objektu-eskulturak eta baita arte kaxak ere, azken hauek batez ere 2000. urtetik aurrera. Egileak sortutako kaxa guztien […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Rosa Valverde. Arte kaxak’ erakusketa paratu du

Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 6ra arte. Gerediaga Elkarteak Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du, Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera eman nahi dituzte. Lanaren gaiari dagokionez, historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, […]

Read More… from Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da

26 konpainien 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2022ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]

Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da

Asier Gogortza artistaren ‘Autopsiak’ argazki erakusketa ireki dute Iruñean

Berako artistak egindako argazkiak otsailaren 2ra arte ikusi ahal izango dira Kondestable jauregiko Civivox aretoan. Garaikide zikloaren barruan ikusi ahal izango da Asier Gogortza (Bera, 1976) artistaren Autopsiak izeneko argazki erakusketa, Iruñeko Kondestable jauregian. Azaldu duenez, autopsia hitza grekera zaharretik dator. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izango litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). […]

Read More… from Asier Gogortza artistaren ‘Autopsiak’ argazki erakusketa ireki dute Iruñean