Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren proiektuaren aurrean, adierazpen bateratua aurkeztu dute
Atzo Estatu espainiarreko Gobernuko Ministroen Kontseiluak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren proiektua onartu zuen. Hizkuntzen berdintasunaren alde lan egiten duten gizarte eta kultur erakundeek adierazpen bateratua sinatu dute euren desadostasuna agertuz. “Gure ustez, ez dira inondik inora nahikoak testu honetan jasotzen diren gure hizkuntzen aldeko urratsak, aurretik argitaratutako aurreproiektuei dagokienez. Beraz, nabarmen hobetu beharko da legea Espainiako […]
