Georges Lacomberen artxiboari eta bibliotekari buruzko erakusketa paratu dute Bergarako Olaso Dorrean
Euskararen historia eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko dokumentu ezinbestekoak gordetzen ditu artxiboak. Tartean, benetako harribitxiak daude: esaterako, Xahoren Kantutegi ospetsua eta Louis Lucien Bonaparteren gutunak. Euskaltzaindiak, Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak erakusketa mamitsua aurkeztu dute Bergaran. Bertan, George Lacombe hizkuntzalari eta euskaltzain osoaren agiritegi eta blibliotekari buruzko jakingarriak ematen dira, hamar paneletan banaturik; horrez […]
