Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Deialdiaren helburua euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea da. Bigarren deialdi honetan Maider Oleaga zinemagilea izango da mentorea. Proposamenak abenduaren 19ra arte bidali ahal izango dira. Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia izan du, baita nazioartean ere. Fantasiazko generoak horretan zerikusia izan du, loraldi eta zabaltze garai bat bizitzen ari baita. Sortzaile berriak oraingo eta etorkizuneko […]

Read More… from Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Eñaut Agirre filosofoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak idatzi dute lana. Espezie bakoitzaren Hernaniko izenak eta aldaerak, beste euskalki batzuetako izenak eta euskara batukoak aipatzen dira liburuan: guztira, euskarazko 600 izenetik gora. “Liburu zientifikoetan ez dagoen hori” dakar Gure faunari eta florari begira liburuak. Orotara 150 espezieren deskribapenak jasotzen dira, baina “ikuspegi berezi batetik”. Hala azaldu […]

Read More… from Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon

Hiriko bost gunetan izango dira jarduerak: BBK Aretoa, BilboArte, Alondegiako Auditorioa, Golem Alhondiga zinemak eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoa. Askatasunaren ideia eta urratzearen esanahia ardatz hartuta egingo da Zinemakumeak Gara! zikloa urriaren 18tik 29ra bitartean, Bilbon. 26. edizio hau “film labur eta luzeen proiekzioaren bidez egingo dugu, baita Rosa Maria Rodriguez Magda idazle eta […]

Read More… from Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon

Nami Kaneko japoniarrarentzat da aurtengo Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren japonierazko itzulpenarekin irabazi du saria itzultzaileak; Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana. Nami Kaneko japoniarrak (Akita, 1984) Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioa irabazi du, Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren japonierazko itzulpenarekin. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana, eta itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, […]

Read More… from Nami Kaneko japoniarrarentzat da aurtengo Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

“Euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman, euskal kultura sustatuz eta indartuz”. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko I. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal […]

Read More… from Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

‘Sasi artean Elgeta’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute

Xabiroik Jazinto Rivas Elgeta trikitilari maisu handia ekarri du bere bildumara. 2018tik komiki aldizkarian atalka argitaratua, liburu batean bildu dituzte atal guztiak. Koldo Izagirre idazleak, Ekaitz Agirre Garluk koloristak, Dani Fano Xabiroi aldizkariaren zuzendariak eta Ikastolen Elkarteko eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkariek Donostian aurkeztu dute Sasi artean Elgeta izenburu duen liburua. “Elgetari buruz dakiguna, […]

Read More… from ‘Sasi artean Elgeta’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute

‘Harria’ ikuskizunarekin estreinatu dute Olarizuko Antzoki Berdea

Mulixka dantza taldea eta Iñaki Perurena harri-jasotzailearen proposamenarekin jarri zen martxan Olarizuko etxaldearen ondoko topagune berria. Natura, poesia eta dantza tradizionala uztartzen dituen Harria ikuskizunarekin ireki ditu ateak Olarizuko Antzoki Berdeak. Duela gutxi amaitu dira Olarizuko etxaldearen ondoko harmaila berdea eraberritzeko lanak. Olarizuko ingurune hori EAEko Botanikoa bihurtzeko aurreikusitako proiektuetako bat da. “Olarizu birdimentsionatu eta […]

Read More… from ‘Harria’ ikuskizunarekin estreinatu dute Olarizuko Antzoki Berdea

Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Datorren urteko ediziorako deialdian ere bi arlo izango dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Proposamenak abenduaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira eta horretarako webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Azken urteetako parte hartzeak gora egin du, urtero 500 proposamenetik gora jasotzen ditu antolakuntzak. Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 32. edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko, Lekeition. […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

‘Arabaclik’ ekimenaren 3. edizioak bost erakusketa irekiko ditu bihartik aurrera

Urriaren 18ra arte bisitatu ahal izango dira, Amarica aretoan, Ataria zentroan eta Zabalgana Gizarte Etxean, besteak beste. Arabaclick, Argazkigintza eta Mugikorren hirugarren topaketak bost erakusketa irekiko ditu bihartik aurrera. “Arabaclick argazkigintza ekitaldi herrikoia da, herritar guztiei irekitako hainbat jardueraz osatua. Gaur egun, gailu mugikor bat eta dagozkion aplikazioak dituen edozein pertsonak sormen gaitasun handia gara […]

Read More… from ‘Arabaclik’ ekimenaren 3. edizioak bost erakusketa irekiko ditu bihartik aurrera