Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero jotzailea zendu da

Landakanda 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitian eta Iñaki Garmendia trikiti jotzailearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ezaguna osatu zuen. Euskal Herriko Trikitixa elkarteak jakinarazi duenez, Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzaile azkoitiarra larunbatean hil zen, 88 urte zituela. Landakanda 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitiko Altzibar auzoko Landakanda baserrian. Gaztetxoa zela Izer baserriko lehengusu […]

Read More… from Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero jotzailea zendu da

Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako

Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. Durangoko Udalak Plateruena irekiko du Durangoko Azokaren 56. ediziorako, Ahotseneak aterpea izan dezan bertan. Hala, hainbat mantenu egin ostean, euskal taldeak Plateruenaren oholtza gainera igo ahal izango dira berriz ere, abenduan. Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. […]

Read More… from Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Proiektuak abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVI. Tene Mujika beka jarri dute matxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Oihanederrek gazteen artean kultura garaikidea eta pentsamendu kritikoa sustatzeko egitasmoa abiatu du

Izena emateko epea urriaren 20an amaituko da. Urriaren 22an, berriz, parte hartuko duten hamabost gazteen izenak jakinaraziko dira. Garatu Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egingo da azarotik abendura bitarteko lau larunbatetan. Larunbat bakoitzean diziplina ezberdinetako aditu eta artistak izango ditugu dinamizatzaile lanak burutzen: Odei Barroso bertso-rapean, Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok autoedizioarenean, Formol […]

Read More… from Oihanederrek gazteen artean kultura garaikidea eta pentsamendu kritikoa sustatzeko egitasmoa abiatu du

Horazz eta Suaia musikariek “Ya vienen” abestiaren bideoklip kolektiboa aurkeztu dute, bira zapatistari ongi etorria emateko

EZLNk Bizitzaren aldeko bira egingo du Europako 20 herrialde baino gehiagotan, esperientziak eta borrokak partekatzeko eta kontinentearen zati handi bateko herri-mugimenduekin sareak eratzeko asmoz. Horazz-ek eta Gorka Suaiak Ya Vienen abestia konposatu dute Europara heltzear den Bizitzaren aldeko birari ongietorria eman eta egonaldiari soinu banda jartzeko. Abestiarekin batera bideoklip kolektiboa osatu dute, zapatisten birari laguntzen […]

Read More… from Horazz eta Suaia musikariek “Ya vienen” abestiaren bideoklip kolektiboa aurkeztu dute, bira zapatistari ongi etorria emateko

Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaerei entzungor

Azken egunotan hainbat hedabidek aurreratu dute Estatu espainiarreko Ministroen Kontseiluak epe laburrean onartuko duela Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra. Aurreratutako berri horietan guztietan berezko hizkuntzei buruz egindako alegazioak kontuan hartuko ez direla jasotzen ari da. Uztailean zabaldu zuen Estatu espainiarreko gobernuak Ikus-entzunezko Lege Orokorraren aurreproiektuari ekarpenak egiteko bigarren aukera. Euskalgintzaren Kontseiluak, Topaguneak, Hekimenek, Tokikomek eta Pantailak Euskarazek […]

Read More… from Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaerei entzungor

Kimuak programak irabazi du aurtengo Zinemira Saria

Euskal Filmategiko Txema Muñozek eta Esther Caberok jaso dute saria, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin duten Euskal Zinemaren galan, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Kimuak euskal film laburren programak Donostiako Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen duten Zinemira saria irabazi du. Euskal zinemagintzaren alorreko pertsona edo elkarte ospetsu baten ibilbidea aitortzen du sari honek. Euskal Filmategiko […]

Read More… from Kimuak programak irabazi du aurtengo Zinemira Saria

Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre’ filmak irabazi du VII. EZAE Saria

Koldo Zuazua eta Iker Ganuza Akelarre filmeko ekoizleek jaso dute saria talde osoaren izenean, eta jasotako babesa eskertu dute, izan ere, ikusleen babesari esker, “filma Euskal Herrian fenomeno bat izatera iritsi da; erreferentzia zinematografiko bat pandemia garaian”. Pablo Agüero zinemagileak zuzendutako Akelarre filmak jaso du VII. EZAE Saria, Donostia Zinemaldiaren baitan. Ekitaldian gainera,  zinema aretoen […]

Read More… from Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre’ filmak irabazi du VII. EZAE Saria

Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala jokatuko dira; finala abenduaren 18an izango da Bilbao Arenan. Saioetako sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera. Durangon abiatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urriaren 3an. Finala, berriz, Bilbon jokatuko da abenduaren 18an. Guztira sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango dira Txapelketa osatuko duten saioak. Kanporaketa fasean Durangon, Igorren, […]

Read More… from Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon