Ostegunean abiatuko da Aurrera Fest jaialdiaren II. edizioa, Bilbon

Uztailaren 1etik 5era bitartean bederatzi ikuskizun izango dira Bilboko Euskalduna jauregian: zazpi kontzertu eta bi antzezlan. Bilboko Euskalduna jauregia Aurrera Fest jaialdiaren bigarren ediziorako motorrak berotzen hasi da. Programa horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak bertako kultur sektorea babestearen aldeko apustua egin nahi du Tokiko kultura babestu. Zatoz Aurrera Festera lelopean. Ostegun honetan abiatuko da jaialdia […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Aurrera Fest jaialdiaren II. edizioa, Bilbon

Oaia Perurena eta Juan Txillidaren artelanak Donostiako Ekain Arte Lanak galerian ikusgai

Erakusketak uztailaren 3an zabalduko ditu ateak eta irailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Udaren etorrerarekin batera Donostiako Ekain Arte Lanak galeriak Erakusketa kolektiboa zabalduko du uztailaren 3an: alde batetik, erakusketa aretoan, Juan Txillidak (Donostia, 1956) sortutako paper-lanak egongo dira ikusgai; bestetik, artista gonbidatuaren espazioan, Oaia Perurenaren (Bera, 1972) olioak ikusteko beta egongo da. Txillidak erakusketa […]

Read More… from Oaia Perurena eta Juan Txillidaren artelanak Donostiako Ekain Arte Lanak galerian ikusgai

Mikel Moreno musikariak udazkenean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Itsaslabarrean’

1990eko hamarkadako musika izan du inspirazio iturri Morenok, abesti berria pop eta rockaren artean kokatuz. Kanta honen bidez, bere kezkak eta bere erreferentzia musikal eta artistikoak erakutsi nahi izan ditu. Kauta taldean hainbat urtez ibili ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio Mikel Moreno abeslari eta musikari andoaindarrak. Udazkenean plazaratuko du lehen diskoa eta gaur, Itsaslabarrean izeneko […]

Read More… from Mikel Moreno musikariak udazkenean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Itsaslabarrean’

Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du

Egilearen hitzetan, “emakume ahotsa ardatz sendo hartuz, bizitzan hartutako erabakiak zalantzan jartzea da xedea”. Goizane Aizpuruak Izarak izeneko eleberria kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik, Donostiako Udal Liburutegian. Lehen nobela du Debako idazleak, eta Jorge Gimenez Bech editorearen hitzetan, “gezurra dirudi, apustu zehatz bezain osotua dakarrelako Aizpuruaren lanak. Ekoizpen umotua da, zalantzarik gabe, nobela hau, bai […]

Read More… from Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du

Eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu dute uztailaren 2rako, Iruñean

Mobilizazioa 18:30ean abiatuko da Baluarteko plazatik. Euskalgintzearen Kontseiluak eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu du Iruñean, uztailaren 2rako, Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean. Mobilizazioa 18:30ean abiatuko da Baluarteko plazatik. Iruñeko Katakrak liburu-dendan egin dute manifestazioa aurkezteko agerraldia, eta, bertan, 2019ko urrian, Nafarroako Justizia Auzitegiak administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko […]

Read More… from Eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu dute uztailaren 2rako, Iruñean

Gure Artea sariak 2021, Dario Urzay, Damaris Pan eta Peio Agirre artistentzat

Irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da. Dario Urzay (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Damaris Pan (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Peio Agirre (Arte Plastikoen eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen hiru artistak.  Bingen Zupiria Eusko […]

Read More… from Gure Artea sariak 2021, Dario Urzay, Damaris Pan eta Peio Agirre artistentzat

Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak ‘Iri barrenetik’ diskoa plazaratu du

Imanol Iribarrenek zuzentzen duen taldeak euskal doinu herrikoiak erritmo latinoekin nahastu ditu. Hala, rumba, txa-txa-txa eta jazz estiloak entzun daitezke taldearen lehen lan honetan. Aldapeko Basque Latin Jazz Imanol Iribarren pianista eta tronboi jotzailearen proiektu pertsonal gisa jaio zen duela bi urte Rotterdam hirian (Herbehereak). Bertan zegoela, andoaindarrak talde bat sortu zuen, eta talde horretako […]

Read More… from Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak ‘Iri barrenetik’ diskoa plazaratu du

24 bertsolarik hartuko dute parte udazkenean egingo den Xilaba Txapelketan

Txapelketa Makeako Herriko Gelan hasiko da irailaren 18an eta finala azaroaren 13an jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Pandemiaren eraginez, iaz egin behar zen Xilaba txapelketa ezin izan zen bukaerara heldu, eta aurten, berriro hasieratik martxan jartzea erabaki du Bertsularien Lagunak elkarteak. “Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera […]

Read More… from 24 bertsolarik hartuko dute parte udazkenean egingo den Xilaba Txapelketan

Korterraza film laburren jaialdi ibiltaria Arabako 37 herritan izango da

Jaialdia Gasteizen abiatuko da uztailaren 7tik 9ra Iradier Arenan, 22.00etatik aurrera. Korterraza jaialdiak aurten ere aire zabaleko zinema handi bihurtuko ditu Arabako plaza eta kaleak, urteko film laburrik nabarmenekin gozatzeko. Uztailaren hasieratik irailera bitartean, 46 proiekzio izango dira Arabako 37 herritan. Xabi Vitoria Korterraza Arabako antolatzailearen arabera, “urte zail baten ostean, eta iazko udako beldurren […]

Read More… from Korterraza film laburren jaialdi ibiltaria Arabako 37 herritan izango da