‘Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990’ erakusketa ikusgai Donostian

Erakusketa bost gune tematikotan dago antolatuta, Donostiako Tabakalerako bi solairutan. Zortzi argazkilari argentinarren 120 argazki biltzen ditu eta irailean hitzaldiak eta solasaldiak egingo dituzte. Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 izeneko erakusketak herrialde horretako argazkilaritzan zeharreko ibilbide bat proposatzen du, zortzi profesional entzutetsuren eskutik. Haietako zenbait aitzindariak izan ziren; beste batzuek, berriz, jardun guztiz independentea […]

Read More… from ‘Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990’ erakusketa ikusgai Donostian

Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Kontzientzia sortzaileak’ erakusketa paratu du

Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu da. Bildutako argazki horien artean daude Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Davila bilbotarrenak. Kontzientzia sortzaileak. Konpromisoa duten 40 argazkilari izeneko erakusketak aitortza egin nahi die gerra gatazketan edota hondamendi naturaletan bizia arriskatzen duten argazkilariei. Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Kontzientzia sortzaileak’ erakusketa paratu du

Donostiako Zinemaldiak ez du genero-bereizketarik egingo interpretazio-sarietan

Emakumezko eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorren ordez, Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra emango dira. Irailaren 17tik 25era bitartean egingo da Zinemaldiaren 69. edizioa eta Berlinalek otsailean abiatutako bideari jarraituz, Donostiako zinema jaialdiak ere aurrerantzean, ez du genero-bereizketarik egingo interpretazio-sarietan. Emakumezko eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorren ordez, Interpretazio […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiak ez du genero-bereizketarik egingo interpretazio-sarietan

Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak ‘Haurdunaldi Game’ liburu ilustratua aurkeztu du

Ama izatekotan direnei hitz egiten die zuzen-zuzenean egileak, umorea eta ironia baliatuz. Haurdunaldi Game izeneko liburu ilustratua dakar oraingoan Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak. Gaur aurkeztu du lana bideokonferentzia bidez, Jorge Gimenez Bech Albedarniako editorearekin batera. Egilea Italian bizi da azken urteotan, eta han du bere artegintzarako “kanpamendu nagusia”. Arte Ederretako doktorea da Granada eta […]

Read More… from Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak ‘Haurdunaldi Game’ liburu ilustratua aurkeztu du

Musika Bulegoa elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Europako Musikaren Eguna ospatzeko

Ikko Percussion Group taldeak bere errepertorio minimalistako obra handi bat aurkeztuko du Errenteriako Niessen aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Bihotza eta Makala DJak batuko zaizkio. Musika Bulegoak gaur, ekainak 21, ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egin nahi izan du. 2020an ospakizuna bertan behera geratu ostean ostean, aurten berriro ospatuko da. Gaurkoan, elkarteak Euskal Herriko artearen […]

Read More… from Musika Bulegoa elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Europako Musikaren Eguna ospatzeko

Uztailaren 9tik 11ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Hiru gunetan banatuko dira hamabi ikuskizunak: Abaroa jauregiko lorategia, plaza baltza eta eskolako jolastokia. Iazko edizioa bertan behera geratu ostean, bueltan da Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia Lekeitioko kaleetara. 31. edizioa uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo da segurtasun protokoloa zainduz. “Ezohiko egoera batean, ezohiko aukerez baliatu behar da. Jaialdia beti kalean ospatu da eta aurten […]

Read More… from Uztailaren 9tik 11ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

‘Batuz aldatu’, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun soziala aurkeztu dute

Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea da helburu nagusia. Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala lortu eta Batuz aldatu dokumentua aurkeztu du larunbat honetan, Donostian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren arabera, “hizkuntza-politiketan jauzia egiteko garaia zela esan genuen duela hilabete batzuk, eta jauzia egitera goaz”. Batuz aldatu adostasunaren edukiaren aurkezpena bi eragileetako ordezkariek egin dute; hain zuzen, […]

Read More… from ‘Batuz aldatu’, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun soziala aurkeztu dute

Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

Caravan Parkeko pabiloian izango dira emanaldiak. Uztailaren 2an, emakume sortzaileen inguruko mahai-ingurua ere egingo da, Kultur Etxean. Ekainarekin batera, bueltan da Eromen antzerki taldeak urtero antolatzen duen Zestoako Antzerki Astea. Aurten, ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean izango da eta hainbat antzezlan eta ekintzaz gozatzeko aukera izango da herrian. Guztira, bost antzezlan ikusteko aukera egongo da: […]

Read More… from Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

Gaztetxoentzako liburu hau “abentura eleberri bat da, irudimenezko mundu batean gauzatzen dena, baina gu guztion munduaren giltzarri nagusiak, edo antzekoak, dituena”. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela urtebete argitaratu zuen bere lehen liburua Haize-lekuak izenpean. Lan horrek izandako harrera onaren ostean, idazleak gaztetxoei zuzendutako Zuhara. Itsasoaren deia eleberria kaleratu du oraingoan. Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du