Egilea: admin
- Website
- https://dev6.kultursharea.eus
Posts by admin
Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratzeko kanpaina abiatu dute
Tokiko ondarea eta memoria babesteko helburua du egitasmoak. Nafarroako Filmotekako Artxiboak eta Liburutegi Publikoen Sareak elkarlanean Gure oroimenaren fotogramak kanpaina jarri dute abian. Egutasmo honen bidez Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratu nahi dute. Bi erakunde hauek helburu bikoitza lortu nahi dute: alde batetik, Artxibo Filmografikoak Nafarroako gizartearen dokumentu filmografikoen gordailuzain eta kontserbatzaile gisa egindako lana ezagutaraztea. Eta, […]
Read More… from Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratzeko kanpaina abiatu dute
[BIDEOA] Asel Luzarraga idazleak ‘Malthusen ezinegona’ izeneko eleberri distopikoa aurkeztu du
Idazleak adinaz, denboraren kudeaketaz, bizitzaren helburuaz, gizon eta emakumeei buruz edota gustuko artelanei buruz gogoeta egiten du lan berrian. Hilabete batzuk dira Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) Bahiketa eleberria kaleratu zuela eta dagoeneko bueltan da, oraingoan, Malthusen ezinegona (Elkar) izeneko nobela distopikoarekin. Genero honetako hirugarren lana du idazleak eta ezustean iritsi dela dio, “erasoan ia”. […]
Duela hogei urte baino gehiago desagertutako Basterretxearen ‘Araba’ eskultura aurkitu dute
Aritz Albisu Araiako bizilagunak ustekabean aurkitu du obra, jatorrizko lekutik 500 metrora. 90. hamarkadaren erdialdean Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilearen Araba eskulturaren erreplika bat Aratzeko tontorrean jarri zuten, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen gailurrean, hain zuzen. Hainbat artelan euskal gailurretan jartzeko ekimen baten barruan paratu zuten obra hor. Pieza bi urtez egon zen […]
Arte eszenikoak Donostiako herritarrei hurbiltzeko asmoz, ‘Antzerkia Kalean’ programa antolatu dute
Orotara 18 konpainiak hartuko dute parte programan eta horiek 25 emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 11tik irailaren 10era bitartean. Donostiako auzoetako plaza, kale eta parkeak antzerki emanaldiz beteko dira ekainaren 11tik irailaren 10era bitartean, Antzerkia Kalean ekimenaren bidez. Donostia Kulturako kideek antolatu dute programa eta azaldu dutenez, “aurten ere ikuskizuna, musika, umorea, zirkoa, jolasa, dantza eta […]
Ekainaren 13tik 20ra egingo da Errenteriako Eztena jaialdia
Antolakuntza mailan zein edukietan arriskuak hartzen dituzten proiektuei plaza bat ematea du helburu jaialdiak. Zizt! Eta Mikelazulo kultur Elkarteek Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XIII. edizioa antolatu dute, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Pandemia hasi zenetik jaialdia egingo den bigarren aldia izango da honakoa. Iazkoa irailera atzeratu behar izan zuten, eta aurten, egoerara moldatutako egitaraua sortu dute hasieratik: […]
Read More… from Ekainaren 13tik 20ra egingo da Errenteriako Eztena jaialdia
Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik 4ra egingo da 38 herri eta hiritan
Egitasmoa ostegun, ostiral eta larunbatetan egingo da. Antolatutako ikuskizun guztietatik 28 Nafarroako talde eta artistenak izango dira. Nafarroako Gobernuak uda garaian antolatzen duen Kultur programaren 26. edizioa aurkeztu du Iruñean. Egitasmoak kalitatezko eskaintza artistikoa Nafarroa osoan zehar sustatzea eta hedatzea ditu helburu. Honekin batera, tokiko erakundeei kultura hedatzen laguntzea, sektore artistikoa bultzatzea eta bertako ondare […]
Read More… from Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik 4ra egingo da 38 herri eta hiritan
‘Zabal bideak’ lelopean ospatuko dute Araba Euskaraz jaia ekainaren 20an, Laudion
Antolatzaileek erronka bikoitza dute aurrean. Batetik Laudio Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutaraztea eta hauspotzea. Bestetik, berrasmatu eta egun bizi dugun egoerara egokitu behar izan den Araba Euskaraz eguna bera biziberritu eta indartzea. Hilabeteetako gorabeheren ondoren, Laudio Ikastolak askotariko programazioa aurkeztu du Araba Euskaraz egunerako. Ekainaren 20an izango da, Zabal bideak lelopean. “Bizi dugun osasun egoeraren ondorioz […]
Read More… from ‘Zabal bideak’ lelopean ospatuko dute Araba Euskaraz jaia ekainaren 20an, Laudion
Bizitzari eta itxaropenari idatzi diote gazteek 2020ko Azkue Literatura sarietan
Guztira 353 partaide aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan sakonak eta ausartak” aurkeztu dira edizio berrira. “Bizitza kontatzeko grina” sumatu dute partaideengan. 2020ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi […]
Read More… from Bizitzari eta itxaropenari idatzi diote gazteek 2020ko Azkue Literatura sarietan
Udazkenean izango dira Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba txapelketak
Bertsozale elkarteak argitu duenez, kasu bakan batzuetan, egun berean izango dira zenbait saio, baina zaleei haien jarraipena errazteko, txapelketak elkarren artean ahalik eta modu onenean uztartzeko egutegia osatu da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Xilaba amaitu gabe utzi ziren iaz; eta urte honen hasieran behar zuen Nafarroakoak. COVID-19ak eragindako zailtasunak tarteko, ordea, data zehaztu gabe atzeratu […]
Read More… from Udazkenean izango dira Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba txapelketak
