Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik

Epaimahaiaren arabera antzezlan irabazleak “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”. Konpainiak 2.000 euroko saria eskuratuko du eta antzezlana datorren urteko otsailean antolatuko den Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren […]

Read More… from Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik

Lekeitioko Kaleka Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du.

Parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek haien proposamenak aurkezteko aukera izango dute abenduaren 10era arte. Azken urteetan egin den bezala, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Beraz, bi deialdietara proposamenak bidaltzeko aukera egongo da. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia datorren urteko edizioa antolatzen hasi da dagoeneko eta bertan […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du.

‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok

Nerabeen osasun mentala du ardatz liburuak. Maitane Ormazabal terapeuta eta coach-a eta Telmo Lazkano Gizarte Zientzietako irakaslea dira Nerabeen garrasia saiakeraren egileak Alberdaniaren eskutik argitaratu dute lana, argitaletxearen hogeita hamargarren urteurrenean. Izan ere, Alberdaniak literatura- eta pentsamendu-lanetan zentratutako bere argitalpen-ildo historikoan argi eta garbi bereizten den proiektu bat katalogoan sartzeko erabakia hartu du. Liburua argitaratzeko […]

Read More… from ‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok

43 herrialdetako 128 film proiektatuko dituzte Bilboko Zinebi jaialdian

Sail Ofizialaren barruan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 58 film aukeratu ditu hautaketa batzordeko kideek aurten ikusi dituzten 3.900 baino gehiagoren artetik. Horien artean zazpi euskal ekoizpenak dira. Aurtengo edizioa azaroaren 10etik 17ra egingo da. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean, ostirala, edizio berri bati hasiera emango dio, Ane Pikazak eta Maria Goiricelaya […]

Read More… from 43 herrialdetako 128 film proiektatuko dituzte Bilboko Zinebi jaialdian

Estibaliz Urresolaren ‘20.000 erle espezie’ filmak irekiko du Tokyo International Film Festivaleko Euskal Leihoa

Gaurtik azaroaren 1era arte izango den A kategoriako zinema jaialdiaren World Focus sailean kokatuko da euskal zikloa, Spotlight: Basque Cinema izenburupean. Gaur emango diote hasiera 36. Tokyo International Film Festivalaren aurtengo edizioari eta jaialdiaren hasierarekin batera, Etxepare Euskal Institutuak jaialdiarekin antolatutako Spotlight: Basque Cinema euskal leihoa ere abiatuko da. Honetan, azken urteetako euskal emakume zinemagileek […]

Read More… from Estibaliz Urresolaren ‘20.000 erle espezie’ filmak irekiko du Tokyo International Film Festivaleko Euskal Leihoa

‘F edo zurekin izan nuen azken ravea‘ antzezlanak irabazi du 2024ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

Bigarren saria Famiglia izeneko antzezlanarentzat izan da. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko asmoz, 2024ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako programak baditu irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria F edo zurekin izan nuen azken ravea antzezlanari ematea erabaki du eta, bigarren saria, Famiglia obrari.  F edo zurekin izan nuen azken ravea obrari dagokionez, Maite […]

Read More… from ‘F edo zurekin izan nuen azken ravea‘ antzezlanak irabazi du 2024ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

Sara Zozaya abeslariak bere lehen lan luzea kaleratu du ‘Nara’ izenpean

Diskoaren lehen aurkezpen kontzertua azaroaren 2an izango da Bilboko Kafe Antzokian. Nara du izena Sara Zozaya musikariaren lehen lan luzea. Azken hiru urteetan mimoz landutako diskoa da eta horretarako lan handia egin duela aitortu du. Abeslari donostiarrak lan berriaren hiru aurrerapen kanta argitaratu ditu jada: Misty, Caravan eta Maitia izenekoak. Abesti hauei beste zazpi gehitu […]

Read More… from Sara Zozaya abeslariak bere lehen lan luzea kaleratu du ‘Nara’ izenpean

[Bideoa] Friedrich Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

Kapitalismoan etxebizitza ulertzeko eta jabetza pribatuan oinarritutako mundu baten kontra pentsatzeko eta ekiteko liburua da Etxebizitzaren auzia. Idazleak duela 150 urte idatzi zuen, baina garai hartako arazoez gain, gaur egungo arazoak ere identifika daitezke liburuan. Volkstaat aldizkari politikoan Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlberg medikuak etxebizitzaren auziari buruzko artikuluei erantzuteko asmoz, 1872an Friedrich Engels […]

Read More… from [Bideoa] Friedrich Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

2022ko ikerketaren datuek Euskaraldia eraginkorra dela erakutsi dute

Ikerketaren datuek diotenez Euskaraldian parte hartu dutenen bi herenek hizkuntza ohitura batzuk aldatu dituzte. 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin zen azken Euskaraldia, ariketaren hirugarren edizioa, eta edizio guztietan egin den bezala, edizio honek ere ikerketa lan sakona ekarri du berarekin. Ikerketa hori azaldu eta ondorioak aurkezteko bildu dira gaur Bilbon Euskaraldiako koordinazio mahaiko kideak. […]

Read More… from 2022ko ikerketaren datuek Euskaraldia eraginkorra dela erakutsi dute

Gaur abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa Gasteizen

Dantza garaikidearen jaialdia hainbat lekutan ospatuko da urriaren 20, 27, 28 eta 29an.  Baratza aretoak antolatuta, urria dantzarekin amaituko dute Gasteizen, Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioarekin. Oraingo honetan jaialdia lau egunez luzatuko da, hainbat egoitzatan, Barrundian, Probintzia Plazan eta Baratza aretoan. Dantza-piezez gain, tailerrak, hitzaldiak eta abar ere izango dira. Jaialdia ostiralean, urriak 20, […]

Read More… from Gaur abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa Gasteizen