Bertsozale eta Lotura Films ekoiztetxearentzat aurtengo Elkar sariak

Pandemiaren eraginez iaz ekitaldirik ezin izan zutenez egin, atzoko ekitaldia iazko saria emateko ere profitatu dute. Seaska-ko Erik Etxartek jaso du Jon Jaka eta Joxemari Sorsek emandako garaikurra. Elkar sarien laugarren sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo Elkar Fundazioak, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Ibilbideari Elkar sariaren irabazlea Bertsozale Elkartea izan da aurten, eta Lotura […]

Read More… from Bertsozale eta Lotura Films ekoiztetxearentzat aurtengo Elkar sariak

Agustin Azkaratek eta Ane Zulaikak jaso dituzte Eusko Ikaskuntza-Laboral sariak

Azkaratek Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria eskuratu du. Zulaikak, berriz, Emakumeak Blai lanagatik eskuratu du Gazte Saria. Agustin Azkaratek eraman du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako ordezkariek, eta bi erakundeko ordezkariek. Epaimahaiaren ustez, “bere ekarpenak […]

Read More… from Agustin Azkaratek eta Ane Zulaikak jaso dituzte Eusko Ikaskuntza-Laboral sariak

Igor Agirre artistak akuarela bihurtu ditu Gasteizko kontzertu guneetako komunak

Gasteiztarrak Caguers de poesie izeneko erakusketa aurkeztu du hiriko musikarekin lotura handia duen lokal batean: Old Tower Stuff binilo-dendan. Erakusketa uztailaren 1era arte bisitatu ahal izango da. “Cahier: (fr) Koadernoa, plegua. Caguer: (fr) Ocultacion”, horrela definitzen du Igor Agirre (Gasteiz, 1973) artistak bere Caguers de poesie izeneko erakusketa, izan ere, arabarrak Gasteizko hainbat kontzertu aretotako […]

Read More… from Igor Agirre artistak akuarela bihurtu ditu Gasteizko kontzertu guneetako komunak

Pello Lizarralderen ‘Argiantza’ eleberriak irabazi du 2020ko 111 Akademiaren Saria

Iazko etenaren ostean, aurten jendaurreko sari banaketa ekitaldia egiteko asmoa agertu du 111 Akademiak, ekainaren 10ean izango da. 111 Akademiak Pello Lizarralderi (Zumarraga, 1956) emango dio 2020ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Lizarralderen Argiantza eleberria izendatu dute 2020ko libururik gogokoen. 202 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietatik 117k parte hartu dute 2020ko sariduna izendatzeko […]

Read More… from Pello Lizarralderen ‘Argiantza’ eleberriak irabazi du 2020ko 111 Akademiaren Saria

[BIDEOA] Pako Aristik Getariako arrantzaleak izan ditu bidelagun ‘Ni eta Gu. Zazpigarren uhina’ poema liburua ontzeko

Lan honetan leku fisikoak: Getaria, Orio eta Zestoa, heriotza eta 20 bat argazki agertzen dira. Getariako arrantzaleekin portuan izandako solasaldietatik abiatuta idatzi du Pako Aristik (Urrestilla, 1963) Ni eta Gu. Zazpigarren uhina izeneko poema liburu berria. Idazleak zazpigarren lana du genero honetan eta Erein argitaletxeko Inazio Mujika editorearekin aurkeztu du Donostian. “Poema narratibo hauetan bere […]

Read More… from [BIDEOA] Pako Aristik Getariako arrantzaleak izan ditu bidelagun ‘Ni eta Gu. Zazpigarren uhina’ poema liburua ontzeko

‘Apaiz kartzela’ dokumentala estreinatuko dute bihar, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Filmak munduko apaizentzako kartzela bakarra, Vatikanoaren eta Francoren artean Zamoran sortutakoa, du hizpide, eta frankismoaren zapalkuntzaren aurka altxatu ziren apaizen borroka dakar gogora, protagonisten beraien kontakizunetik abiatuta. 1968. eta 1976. urteen artean 50 bat apaiz, gehien-gehienak Euskal Herrikoak, kartzelara sartu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak […]

Read More… from ‘Apaiz kartzela’ dokumentala estreinatuko dute bihar, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Koldo Zuazo hizkuntzalariak ‘Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara’ liburua plazaratu du

Liburua bi zatitan banatuta dago: gramatika eta hiztegia. Gramatikaren atalean bertako euskararen egitura jasotzen da. 2013tik 2017ra bitartean, Saran lanean aritu ondoren, Nafarroa Beherean egon da Koldo Zuazo 2018tik 2020ra bitartean. Azken egonaldi horren emaitza Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara (EHU) izeneko liburuan jaso du. Hizkuntzalari eibartarrak Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara izan du aztergai. […]

Read More… from Koldo Zuazo hizkuntzalariak ‘Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara’ liburua plazaratu du

‘Hari izpia hartzen’ jardunaldiek euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak izango dituzte aztergai

Aurten bi saio antolatu dituzte: maiatzaren 28an, Atarrabian, eta uztailaren 1ean, Leitzan. Lehenengoan ikusgaitasunaren eta prestigioaren gaiak jorratuko dituzte, eta bigarrenean, berriz, lurraldea eta kultura. Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak (NUETS), Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak Nafarroan euskal kulturak bizi duen egoera aztertzeko beharrak bultzatuta, Hari izpia hartzen jardunaldiak antolatu dituzte. Iaz antolatu zituzten jardunaldiak lehenengoz, […]

Read More… from ‘Hari izpia hartzen’ jardunaldiek euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak izango dituzte aztergai

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala bildu eta zabalduko duen proiektua abiatu dute

Udazkenean hamabi kantuz osatutako diskoa argitaratu eta kontzertu bira abiatuko dute euskal hiriburuetan barrena. Euskadiko Orkestra eta Kalakan taldea euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu bat sortzeko elkartu dira. Azaldu dutenez, proiektuak bi hanka nagusi izango ditu: batetik, udazkenean argitaratuko duten hamabi kantaz osatutako disko baten grabazioa; eta, bestetik, lan horretan jasotako […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala bildu eta zabalduko duen proiektua abiatu dute