Amaia Zubiriak jasoko du 2021eko Adarra saria

Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduradunak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikariak osatutako Aholku Batzordeak aho batez erabaki du aurtengo Adarra Saria Amaia Zubiria kantariari ematea. Amaia Zubiria (Zubieta, 1947) euskal musikaren “ordezkari garrantzitsuenetakoa” dela nabarmendu du Donostia Kulturak. Joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte […]

Read More… from Amaia Zubiriak jasoko du 2021eko Adarra saria

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Orain ala inoiz ez’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Taldeak Maitasunaren Bilduma kaleratu zuen iazko abenduan.    Arrano Pertxa rap abeslaria eta Lengu Iluna ekoizlea elkarrekin dabiltza 2017 urteaz geroztik euskarazko rap proiektu honetan. Taupaka elkarteak adierazi duenez, “letra erasokorrekin eta Europako hizkuntzarik zaharrenarekin, sekula entzun ez diren gaietan datza bikote honen originaltasuna”. Hori guztia Lengu Ilunak konposatutako musikarekin nahastuta, izan ere, G-Folk izenarekin […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Orain ala inoiz ez’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Gari musikaria estudiora itzuli da bi abesti berri grabatzera

Abeslariarekin batera, Borja Barrueta bateria jotzailea eta Aitor Etxeberria teklatu jotzailea aritu dira. Garik adierazi duenez, bi kanta hauek grabatu dituen arren, oraingoz ez du diskorik kaleratzeko asmorik. Azken urteetan Maldanbera bandarekin batera abiatutako bidean sakontzeko balioko diotela nabarmendu du. Gari abeslari eta musikaria (Hertzainak, Gari & Maldanbera) estudiora itzuli da bere errepertorio oparoari gehituko […]

Read More… from Gari musikaria estudiora itzuli da bi abesti berri grabatzera

Hazparneko Bertso Eguna hurrengo urtera atzeratzea erabaki dute

Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “Ipar Euskal Herrian egun dauden baldintzekin ezinezkoa izango da emanaldia gauzatzea”. Sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie. Maiatzaren 22rako jarri zuten hitzordua Hazparneko Bertso Eguna ospatzeko, baina Ipar Euskal Herrian dagoen oraingo egoerak ez du emanaldia egitea ahalbidetzen; beraz, Bertsozale elkarteak datorren urtera arte atzeratzea erabaki du, data zehatzik gabe. Ez […]

Read More… from Hazparneko Bertso Eguna hurrengo urtera atzeratzea erabaki dute

[BIDEOA] Oihana Arana idazleak gizarteari erreparatzen dioten “poema domestikoak” bildu ditu Lazunak azkazaletan liburuan

Eskoriatzako idazleak Susa argitaletxearen eskutik kaleratu du bere lehen poema liburua. Sortze prozesuarekin eta emaitzarekin pozik geratu dela aitortu du. Gizarteari erreparatzen dioten poemak biltzen ditu Lazunak azkazaletan liburuak, baina kritika horrek “txikitik, galderatik eta hausnarketatik du gehiago, zorrotzetik eta zuzenetik baino”, azaldu du Oihana Arana idazleak (Eskoriatza, 2001). “Irakurleak lekua izango du ondorio propioak […]

Read More… from [BIDEOA] Oihana Arana idazleak gizarteari erreparatzen dioten “poema domestikoak” bildu ditu Lazunak azkazaletan liburuan

26 artista hautatu dituzte ‘Geuretik Sortuak’ proiektuan parte hartzeko

Orotara literatura, antzerkigintza eta zinegintza arloko 26 artista izan dira hautatuak; eta bakoitzak hiru astera bitarteko egonaldia egingo du bere bizilekua ez den herri batean. Iazko abenduan eman zen ezagutzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu […]

Read More… from 26 artista hautatu dituzte ‘Geuretik Sortuak’ proiektuan parte hartzeko

Txikipediarako 266 sarrera berri argitaratu dituzte 18 ikastolatako ikasleek

Sarrera berri horiek batez ere emakume zientzialarien biografiak dira. Euskal Wikilariak elkarteak Txikipedian 250 sarrera berri idazteko erronka bota zuen, Ikastolen Elkartearekin batera garatutako Nik, zuk, guk… 250 bai? proiektuaren bitartez, eta hamazortzi ikastolatako ikasleek eutsi egin zioten. Sarrera berri horiek batez ere emakume zientzialarien biografiak izatea eskatu zitzaien. Aste Santuko oporraldiaren bueltan, langa hori […]

Read More… from Txikipediarako 266 sarrera berri argitaratu dituzte 18 ikastolatako ikasleek

KaldeArte jaialdiak 33 konpainiaren 63 ikuskizun aurkeztuko ditu Gasteizen

Erakustaldia ekainaren 11, 12 eta 13an helduko da Gasteizera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 33 konpainiak 63 ikuskizun eskainiko dituzte hamabosgarren edizio honetan. Gehienak Euskal Herriko eta espainiar Estatuko konpainiak izango dira, beste herrialde batzuetako konpainien kopurua murriztu baita, segurtasun arrazoiengatik. “Kasu askotan, hainbat ikuskizun ordutegi berean egingo dira, hartara, ikusle andana ez ibiltzeko eszenatoki batetik bestera”, […]

Read More… from KaldeArte jaialdiak 33 konpainiaren 63 ikuskizun aurkeztuko ditu Gasteizen

Iruñeko autobus-geltoki zaharrean kultur jarduerak garatzeko hitzarmena sinatu dute

Helburu nagusia da “askotariko jardueren programa bat sortzea, kultura irisgarriaren, parte-hartzailearen eta gizartea eraldatzeko ekimenak bideratzeko”. Geltoki ekonomia sozialerako guneak eta Nafarroako gobernuak hitzarmen bat sinatu dute Iruñeko autobus geltoki zaharrean kultur jarduerak garatu ahal izateko. Iaz egin zuten bezala, kafetegia eta leihatilak kudeatzen dituen elkartearekin sinatu da akordioa. Katrin Ginea koordinatzaileak azaldu duenez, hitzarmenaren […]

Read More… from Iruñeko autobus-geltoki zaharrean kultur jarduerak garatzeko hitzarmena sinatu dute

Zortzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Maiatzaren 30era arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18 urte beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua dugu”, azaldu dute Euskaltzaleen Topaguneko kideek. Maiatzaren 30era arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko […]

Read More… from Zortzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua