UEMAk Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia zabaldu du

Udalerri euskaldunak garatzeko moduak ikertzea eta lantzea da deialdi honen xedea. Egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik. UEMAk, Euskalgintzaren Kontseiluaren, UEUren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia zabaldu du. 2019an sortu zen beka honek udalerri euskaldunen garapena aztertzea, ikerketa sustatzea eta euskal soziolingustikaren inguruko ezagutza areagotzea du […]

Read More… from UEMAk Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia zabaldu du

Hizkuntzen Ondare babesari eta horien Sustapenari buruzko Legearen kontrako helegitea jarri dute

Gehiengo zabal eta askotarikoa duen legeari helegitea jartzea egun Estatu frantsesean indarrean dagoen araudi jakobinoari eusteko saiakera besterik ez dela ondorioztatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskalgintzaren Kontseiluak kezka agertu du atzo, eta epea agortzear zegoela, hirurogei diputatuk duela bi aste Frantziako Asanbleako gehiengo zabal batek onartutako Eskualdeetako Hizkuntzen Ondare babesari eta horien Sustapenari buruzko Legeari jarritako […]

Read More… from Hizkuntzen Ondare babesari eta horien Sustapenari buruzko Legearen kontrako helegitea jarri dute

Joseba Sarrionandia Iurretara itzuli da lau hamarkadaren ostean

(Egilea: Jone Guenetxea. Elkarrizketa Anbotoren webgunetik hartu dugu Creative Commons lizentziari esker) Idazle iurretarra bere gertukoak eta etxekoak bisitatzera etorri da. 41 urteko erbestealdiaren ondoren, Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da. Diskrezioz bueltatu gura zuen, hedabideetan eta halakoetan agertu barik. Baina albistea bolo-bolo zabaldu da eta ANBOTOgaz batu da. Sare sozialen eta mugikorren sasoian, ‘Sarri’ oharkabean […]

Read More… from Joseba Sarrionandia Iurretara itzuli da lau hamarkadaren ostean

Agus Perez, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasolaren antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu dituzte gaur, donostian: Jon Gerediagaren Dama, Gaizka Sarasolaren (Mairu Antzerki Tailerra) Zerrakuretan eta Agus Perezen Aititaren betaurrekoak. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, […]

Read More… from Agus Perez, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasolaren antzezlanak Ganbila bilduman

Euskarazko D ereduak norbanako zein komunitatean dakartzan onurak Nafarroan

“D eredua da herritarren arteko errespetu eta bizikidetzarako zabaldu beharreko atea Nafarroan” Agerraldi bateratua egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, euskalgintzako eta hezkuntzako eragileetako hainbat ordezkarik eta Nafarroako ikastetxe publiko zein Ikastoletako hainbat gurasok Iruñean. Hemendik eta aste batzuetara irekiko da Nafarroan matrikulazio-kanpaina, eta elkarren arteko errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako gizartea helburu, euskarazko D […]

Read More… from Euskarazko D ereduak norbanako zein komunitatean dakartzan onurak Nafarroan

Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen XXX. Lehiaketa abian

Uztailaren 2an amaituko da epea jatorrizko eta argitaratu gabeko testuak aurkezteko. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatzen duten Haurrentzako Antzerki-testuen Lehiaketaren XXX. edizioa abian da. Uztailaren 2ra arte zabalik dago lanak aurkezteko epea. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. 2.500 […]

Read More… from Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen XXX. Lehiaketa abian

Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urritik

Kultur eragileek Baionako antzokia okupatzen hasi ziren joan de martxoaren 24an, sektorea jasaten ari den kalteak salatzeko eta kultur guneen irekiera aldarrikatzeko. Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urriaren 30etik eta egoera horrek sektorean eragin dituen kalteak salatzeko eta gune horien irekiera aldarrikatzeko, Baionako Michel Portal antzokia okupatzen hasi ziren diziplina askotako 120 kultur […]

Read More… from Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urritik

Kaserna taldeak ‘Esna’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratu zuen talde bizkaitarrak joan den martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”. Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratu zuen pasa den martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea da, eta dagoeneko bigarren abestiaren […]

Read More… from Kaserna taldeak ‘Esna’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Najat El Hachmi idazleak emango die hasera Donostiako Literaktum Topaketei, maiatzaren 27an

2021eko Literaktum Jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da hiriko hainbat espaziotan. Najat El Hachmi, 2021eko Nadal Literatur Sariaren irabazlea, Okendo Kultur Etxean izango da maiatzaren 27an, 19:00etan. Jarduera honek Literaktum Topaketak ekimenari emango dio hasiera. Jaialdiaren baitan sortutako programa berriari esker, urte osoan zehar ibilbide ezaguneko  eta gaurkotasuneko literatur sortzaileen bisitak izango dira, euren lanak […]

Read More… from Najat El Hachmi idazleak emango die hasera Donostiako Literaktum Topaketei, maiatzaren 27an