Rikardo Arregi sarietan bi sari emango dituzte aurten ere

Kazetaritza sarirako, kazetaritzaren berezko ezaugarriak dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira. Komunikazio sarirako, euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitutako lanak hartuko dituzte aintzat. Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak, eta urtero moduan deialdiaren xehetasunak aurkeztu ditu Donostian emandako prentsaurrekoan. XXXIII. edizioa da aurtengoa eta, orain bi urte hasitako berrikuntzei jarraiki, […]

Read More… from Rikardo Arregi sarietan bi sari emango dituzte aurten ere

‘Bilintxen Menda’ bertso hamabostaldia antolatu dute maiatzerako, Donostian

Azken hamarkadetan bertsolaritzak izan duen bilakaera eta garapena islatuko dira hamabostaldi horretan. Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldia antolatu dute Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak elkarlanean. Hala, apirilaren 28an Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari donostiarraren jaiotzaren 190. urteurrenaren karietara, eta bertsoa ardatz hartuta,  lau ekitaldi egingo dira maiatzaren lehen hamabostaldian. Jon Insausti kulturako eta euskarako zinegotziak azaldu […]

Read More… from ‘Bilintxen Menda’ bertso hamabostaldia antolatu dute maiatzerako, Donostian

Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Lehiaketan parte hartu nahi duenak euskal film bat aukeratu beharko du, 2020. urtetik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, info@zinea.eus helbidera bidali beharko du. Lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 28a izango da. Beste urte batez, Zinea.eus atariak Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Bertako kideek diotenez, zazpigarren edizio honetan ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema aretoetan ikusgai diren filmen kritikak […]

Read More… from Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

107 proposamen 2021eko Musika Bulegoa Sarietarako

Maiatzaren 19an banatuko dira hamar sariak Biarritzeko Atabal aretoan. Abian da Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa. Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen arabera, “oso urte zaila izan da euskal musikaren sektorearentzat, COVID-19ak sortutako pandemiak gogor jo baitu”. Hala ere, edizio berri honek “baikortasuna zabaldu, eta gauzak erraz jarri ez dizkien 2020an artista, talde edo musika proiektuek […]

Read More… from 107 proposamen 2021eko Musika Bulegoa Sarietarako

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimenak antolatu dituzte Iruñean

Azoka eta liburu aurkezpenak izango dira, apirilaren 23tik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Eguna hainbat ekitaldirekin ospatuko dute apirilaren 23an, Iruñean. Egun honekin bat eginez, Karrikiri elkarteak eta bertako dendek hiriko liburu azokan parte hartuko dute, “bertan euskaraz sortuak eta euskaratuak izan diren haur, gazte eta helduentzako liburuak topatuko dituzue eta gure sorkuntzen artean: Sarrionandiaren omenean egin […]

Read More… from Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimenak antolatu dituzte Iruñean

Elena Aitzkoa artistaren ‘Lendia Song’ obra Bilbon ikusgai

Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa da obra. Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) artistak Lendia song izeneko lana jarriko du ikusgai  apirilaren 22tik uztailaren 4ra bitartean, Bilboko Alondegian. Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa da obra eta sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren barruan aurkeztuko du artistak. Kantuaren, ikus-entzunezkoaren eta dantzaren bidez, Aitzkoak ·agerian uzten […]

Read More… from Elena Aitzkoa artistaren ‘Lendia Song’ obra Bilbon ikusgai

Bertsozale elkarteak Gerturatu Eta Lau ekimena abiatuko du maiatzean

Lau saio izango dira eta bakoitzak bertsolaritzari loturiko gai bat izango du oinarrian. “Bertso saio arruntetik harago, zalea parte hartzera gonbidatu nahi dugu”. Gerturatu Eta Lau izeneko ekimena jarriko du martxan maiatzean Bertsozale elkarteak. “Beti esan izan da bertsolaritza taldeko ekintza dela, baina zenbateraino aztertu dugu taldetasun hori? Nolakoa litzateke bertsolaritzaren egitura bera feministagoa, kooperatiboagoa […]

Read More… from Bertsozale elkarteak Gerturatu Eta Lau ekimena abiatuko du maiatzean

Ia ehun milioi testu-hitz Euskaltzaindiaren ‘Lexikoaren Behatokia’ corpusean

Akademiak, batez ere, hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko erabiltzen du corpus hau.  Euskaltzaindiak Lexikoaren Behatokia eguneratu du eta guztira 98.060.414 testu-hitz dauzka orain. Egitasmoaren helburua da XXI. mendeko euskararen corpus zabala eta eguneratua osatzea. Horretarako material ugari biltzen da: egunkarietako albisteak, aldizkari orokorretako testuak, herri-aldizkari batzuenak, literaturan eta saiakeran ondutako testuak, hezkuntzako materiala, eta […]

Read More… from Ia ehun milioi testu-hitz Euskaltzaindiaren ‘Lexikoaren Behatokia’ corpusean

[BIDEOA] 36 film izango dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikusgai

Giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea ere, justiziarekin eta ekitate sozialarekin konprometitua. Massoud Bakhshik zuzendutako Yalda, la noche del perdón (2019) filmarekin emango diote hasiera Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiari, datorren apirilaren 23an, Victoria Eugenia antzokian, eta Éric […]

Read More… from [BIDEOA] 36 film izango dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikusgai