[BIDEOA] ‘Biziprest, gehiago gara’ dokumentala estreinatuko dute gaur, Iruñeko Golem Baiona aretoan

2020ko Euskaraldiko zenbait esperientzia jasotzen dituen dokumentala da Biziprest, gehiago gara. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua: “euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat”. Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du Biziprest; gehiago gara izeneko dokumentalak. Iñaki Alforja Sagone (Iruña, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Biziprest, gehiago gara’ dokumentala estreinatuko dute gaur, Iruñeko Golem Baiona aretoan

‘Begirada feminista’ ikastaroa antolatu du Gasteizko Artium Museoak

Artista eta arte teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proposatuko ikastaroak. Aurtengo hizlarien artean ondokoak daude: Lara Perry, Mari Chorda, Gema Intxausti, Anna Caballe eta Carmen Gaitan Salinas. Gasteizko Artium museoak Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamahirugarren edizioa antolatu du. Xabier Arakistain arte komisarioak eta Lourdes Mendez EHUko arte antropologian […]

Read More… from ‘Begirada feminista’ ikastaroa antolatu du Gasteizko Artium Museoak

Hizkuntza Eskubideen gaineko proiektu pilotuak abian Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa nazioarteko adituek eta Europako hogeita hamar hizkuntza-komunitatetik gorako gizarte eragileek osatutako dokumentua da. Azken hilabeteetan egindako lanketa egikaritu da gaur goizean Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren Gelan: Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa oinarri izango duen hizkuntza-politikak definituko ditu proiektu pilotu gisa Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko […]

Read More… from Hizkuntza Eskubideen gaineko proiektu pilotuak abian Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten

[BIDEOA] ‘Bekatorosak’, homofobiaren aurkako aldarria zazpi testigantzaren bidez

Dom Campistron ilustratzaile baxenafarrak Bekatorosak izeneko eleberri grafikoa aurkeztu du. “Bekatorosa naiz. Hala sortu nintzen”, horrela aurkezten du Dom Campistronek bere burua gaur egun, eta halaxe bataiatu du, baita ere, labetik atera berri duen liburu grafikoa: Bekatorosak. Elkar argitaletxearekin kaleratu du bere lehenengo lana eta homofobiaren aurkako aldarria egin nahi izan du Aldudeko ilustratzaileak. Horretarako, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Bekatorosak’, homofobiaren aurkako aldarria zazpi testigantzaren bidez

Larunbatean emango diote hasiera I. Señora Sariketari Aramaion

Ekimena emakumeen ahalduntzean pauso bat gehiago emateko helburuarekin jaio da. Bi saio eta finala izango ditu: sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira eskuragai. Hainbat emakume bertsolarik eta bertsozale feministek I. Señora Sariketa antolatu dute, emakumeen ahalduntzean pauso bat gehiago emateko helburuarekin. Sariketa honek bi saio eta finala izango ditu: Apirilaren 17an, Aramaion, apirilaren 24an Mutrikun eta […]

Read More… from Larunbatean emango diote hasiera I. Señora Sariketari Aramaion

Remigio Mendibururen hiru hamarkadako lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Euskal eskultore honen izaeran sakontzen du erakusketak, ehun pieza (eskulturak eta paper gaineko lanak) ingururen bitartez. Mendiburu. Materia eta memoria izeneko bilduma irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da Bilboko museoan. Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931-Bartzelona, 1990) XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultorerik nabarmenetako bat izan zen. Euskal artea berritu zuen sortzaileen artean dago, Eduardo Chillida, […]

Read More… from Remigio Mendibururen hiru hamarkadako lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Familiartean gozatzeko ‘Situ-Akzioak’ gunea estreinatuko dute Donostiako Tabakaleran

0 eta 6 urte bitarteko haurrek, helduez lagunduta, argia, kolorea eta mugimenduarekin esperimentatu ahal izango dute. 45 minutuko jolas libreko saioak izango dira. Interesa dutenentzat sarrerak eskuragarri daude jada. Situ-Akzioak izeneko proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Horretarako, Donostiako Tabakalerako lehen solairuan espazio bat eraldatuko dute, denen artean 0 eta 6 urte […]

Read More… from Familiartean gozatzeko ‘Situ-Akzioak’ gunea estreinatuko dute Donostiako Tabakaleran

30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

Pandemia egoerak behartuta Senpereko aintziraren inguruan milaka lagun batzea ezinezkoa denez, Seaskak 30 Herri Urrats txiki antolatzea erabaki du. “Aurten ere, Senpereko aintzirak ez ditu Seaskako ikastolen aldeko lagunak eta euskaltzaleak bilduko, baina bultzada horiek bat egingo dute maiatzaren 9an Ipar Euskal Herrian antolatuko diren ekimenetan”, azaldu dute Seaskako ordezkariek egindako agerraldian. Hala, ikastola bakoitzak […]

Read More… from 30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

‘Leihoak zabalik’ erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

Erakusketa maiatzaren 12ra arte bisitatu ahal izango da. Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estevez eta Sandra Garayoa artisten obrekin osatutako Leihoak zabalik erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean, maiatzaren 12ra arte. “Erakusketa hau hemengo artistei zabaldu nahi izan zaie, aldameneko etxean bizi arren sarritan ez baititugu ezagutzen”, adierazi dute antolatzaileek. “Itxialdian, konturatzen […]

Read More… from ‘Leihoak zabalik’ erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

AEK-Korrikaren kultur sorkuntzarako beka martxan

Euskal sortzaile ororentzat izango da beka, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, […]

Read More… from AEK-Korrikaren kultur sorkuntzarako beka martxan