Juan Sagastizabal margolariaren ‘Zergatik ditut gogoko sugandilak?’ erakusketa ikusgai Gasteizko Atarian
Lanak oihal, paper eta ehun birziklatuen gainean tenple- eta olio-pinturaz eginak dira, eta narrastien mundua dute gai, zehazki, Arabako udalerrietako edozein bazterretan bizi diren musker eta sugandilak. Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai. Formatu askotariko 30 margolanek osatzen dute Juan Sagastizabal margolariak (Eibar, 1952) Gasteizko Atarian aurkeztu duen Zergatik ditut gogoko sugandilak? erakusketa. Obra […]
