Zortzi sari eraman dituzte euskal zinemagileek Goya sarietan

Ane eta Akelarre filmak izan dira zortzi garaikur jaso dituztenak. Azken urteotako joerari jarraiki, euskal zinemak sari ugari jaso ditu Goya sarietan. Estatu espainiarreko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak zortzi garaikur eman dizkie Ane eta Akelarre-ri. Azken hau izan zen, gainera, filmik sarituena. Pablo Aguerok zuzendutako filmaren lantaldeak bost Goya sari jaso zituen: Mikel Serrano, […]

Read More… from Zortzi sari eraman dituzte euskal zinemagileek Goya sarietan

Fernando Mardonesen ‘Photodeklina’ erakusketa ikusgai Gasteizko Amarika aretoan

Hainbat serietako 30 lan ikus daitezke erakusketan, maiatzaren 2ra arte. Fernando Mardones artista bisual eta Leioako Arte Ederren Fakultateko irakaslearen Photodeklina izeneko erakusketa paratu dute Gasteizko Amarika aretoan, maiatzaren 2ra arte. Hainbat serietako hogeita hamar bat lan biltzen ditu erakusketa honek, hainbat teknika grafikoren bidez sortuak, horien artean papera nabarmentzen da. Erakusketak argazkien zeharkakotasuna erakutsi […]

Read More… from Fernando Mardonesen ‘Photodeklina’ erakusketa ikusgai Gasteizko Amarika aretoan

Haatik Dantza Konpainiak bertsoari mugimendua emango dio ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizunarekin

Martxoaren 17an eskainiko dute emanaldia Bilboko Alondegian. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi eta Odei Barroso bertsolarien errimekin, besteak beste, dantzatuko dute. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da Errimak bi oinetan ikuskizunaren berezitasuna, horrekin batera, bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratu nahi dituzte taula gainean. Bilboko […]

Read More… from Haatik Dantza Konpainiak bertsoari mugimendua emango dio ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizunarekin

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bizkaiko museoek dozena bat jarduera eskainiko dituzte

Jarduera horien xedea Bizkaiko ondare kulturalaren sorkuntzan, kontserbazioan eta transmisioan emakumeek duten zeregina aitortzea da. Martxoan zehar egingo dira jarduerak. La Encartada Fabrika Museoak, esaterako, hainbat jarduera antolatu ditu hilabetean zehar. Igandeetan, hilaren 14, 21 eta 28an, 12:00etan, genero ikuspegia duen familia-tailerra izango da, Berdinak al gara?. Mirenen, XX. mende hasierako langile baten paperean, eta […]

Read More… from Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bizkaiko museoek dozena bat jarduera eskainiko dituzte

54 emanaldi Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

Nafarroako 29 herrik hartuko dute parte Antzerki Sareko zirkuituaren laugarren edizioan. Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituaren laugarren edizioan 54 ikuskizun taularatuko dira, Nafarroako 29 herritan. Programazioa bi bloketan banatuko da: udaberriko programazioa (36 ikuskizun otsailetik maiatzera) eta udazkeneko programazioa (18 emanaldi irailetik urrira). Antzoki Sarearen zirkuituaren helburua da kalitate gorenekoak diren eta hizkuntza berritzaileak dituzten konpainia […]

Read More… from 54 emanaldi Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

‘Liburutegi publikoak lehen planoan’ liburua aurkeztu dute Nafarroan

40 urte hauetan Nafarroako liburuzainek izandako esperientzia jasotzen du argitalpenak. Nafarroako Liburutegi publikoaren 150. urteurrenarekin eta Liburutegi Sarearen 70. urteurrenarekin bat eginez argitaratu da lana. Liburutegi publikoa lehen planoan: liburuzainekin elkarrizketak liburua kaleratu du Nafarroako Gobernuak. Honetan, langileen ibilbideari errepasoa egiten zaio, 70eko hamarkadaren amaieratik aurrera. Jesus Arana eta Clara Flamarique Liburutegi Zerbitzuko teknikariek prestatu […]

Read More… from ‘Liburutegi publikoak lehen planoan’ liburua aurkeztu dute Nafarroan

‘Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan’ ikerlana argitara

Gaur egun bizirik dagoen ustekizuna ezbaian jartzeko argudioak mahairatzen ditu liburuak. Ustekizun horren arabera, euskara Antzinaroaren amaieran heldu zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoara, nondik eta Nafarroatik. Euskaltzaindiak Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana aurkeztu du gaur Donostiako San Telmo Museoan. Argitalpen berria Izenak bilduman editatu du Akademiak eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin plazaratu […]

Read More… from ‘Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan’ ikerlana argitara

Gasteizko hainbat kultura eragilek Udalaren zentsura saioa salatu dute

#DenokGaraGargamel kanpaina abiatuko dute sare sozialetan, martxoaren 9rako. Gasteizko Udalak Cosmic Tentacles estudioaren aurka salaketa bat jarri zuen Arabako Fiskaltzan, All pitufos are bastards dioen kartel bategatik. Diseinu estudioak otsailaren 14an zabaldu zuen kartela sare sozialen bidez. Gaur, hainbat kultura eragilek salaketa horren kontrako agerraldia egin dute Gasteizen, tartean, Jimmy Jazz, Baratza Aretoa, Mazoka, Red […]

Read More… from Gasteizko hainbat kultura eragilek Udalaren zentsura saioa salatu dute

Sakanan izandako tortura kasuak argitzeko dokumentala osatzen ari dira

Sakanako talde bat bertako torturaren errealitatearen berri jasoko duen Arg(h)itzen dokumentala sortzen hasi da. Proiektua finantzatzeko 10.000 euro behar dituzte, eta horretarako finantzaketa kolektiboa martxan jarri dute. Sakana Nafarroa Garaiako ipar mendebaldean kokatua dagoen eskualdea da, eta 305,5 km karratuko azaleran 20.000 pertsona inguru bizi dira. 1960tik 2011ra bitartean, bertako 149 herritarrek torturak eta tratu […]

Read More… from Sakanan izandako tortura kasuak argitzeko dokumentala osatzen ari dira