Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria

Ane filmean egindako lanagatik emakumezko aktore onenaren Forque saria irabazi du, Goya eta Feroz sarietarako, berriz, izendapenak jaso ditu kategoria berean.  Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarrak irabazi du Arabako zinemako profesional garrantzitsu bat aintzatesten duen Gutako bat saria, Euskal Zinemaren Astean. Bere ibilbide zinematografikoagatik lortu du aitortza aktoreak. Lopez Arnaizek protagonistaren papera egiten du Ane […]

Read More… from Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria

Ostegunean abiatuko da ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren XX. edizioa

Emanaldi guztiak martxoko ostegun arratsaldeetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. “Lau proposamen izango dira eta hauetan “musikaz, narrazioaz eta zinemaz gozatu ahal izango da”. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren XX. edizioa

Zinemaldiaren iazko edizioan, emakume profesionalen partehartzea ez zen %40ra heldu

Generoa identifikatzeko txostenak emakume profesional gehiago hauteman ditu aukeratutako filmetan ikuskatutako film guztietan baino, baina ehunekoa ez da inoiz %40 baino handiagoa izan. Donostiako Zinemaldiak genero-identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du, hain zuzen ere, Zinemaldiko hautespen batzordeak ikusitako eta, azkenean, iazko edizioan programatutako filmetan lan egiten duten pertsonei dagokienez: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia, musika eta muntaketa […]

Read More… from Zinemaldiaren iazko edizioan, emakume profesionalen partehartzea ez zen %40ra heldu

[BIDEOA] Don Inorrez taldeak ‘Esku hutsik’ bigarren lan luzea aurkeztu du

Azken bi edo hiru urteetan bizitako pasadizo eta gogoeten laburpen moduko bat islatu nahi izan dute lan berrian. Hiru urteren ostean, Esku hutsik izeneko bigarren lan luzearekin bueltatu da Don Inorrez. Imanol Ubedak gidatzen duen taldeak Mugiro bila aurreko diskoaren bidetik jarraitu nahi izan du, eta, horretarako, Karlos Aranzegi bateria jotzailea, Jacob Reguilon baxu jotzailea […]

Read More… from [BIDEOA] Don Inorrez taldeak ‘Esku hutsik’ bigarren lan luzea aurkeztu du

Bertso Udalekuetarako prestaketa lanetan hasi dira

Oraindik ez dakite udalekuak egin ahal izango diren, baina lanak aurreratzen hasi dira Bertsozalekoak. Martxoaren 1ean hasiko da hezitzaileen izen-ematea; haurrena, berriz, ez dute oraindik abiatuko. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “egoeraren bilakaerak erakutsiko digu aurten Bertso Udalekuak egingo ditugun ala ez”. Maiatzaren hasieran hartuko dute erabakia, une horretan indarrean egongo diren neurri eta legeak aintzat […]

Read More… from Bertso Udalekuetarako prestaketa lanetan hasi dira

[BIDEOA] Joxean Agirrek Pariseko Belle Epoque garaira eraman du Maria Garrastazu pertsonaia

Idazleak Distira eta alderantzia eleberria aurkeztu du gaur Donostian, 2018an plazaratutako Ispiluak eta Itsasoak eleberriaren jarraipena da lan berria. Helduentzako nobela bat bukatu eta beste bat hasi bitartean, “pixka bat deserosoa” den denbora egoten dela azaldu du Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949). Tarte horietarako egitura sinpleagoa duten nobelak idaztea otu zitzaion idazleari duela bi urte, “iniziazio […]

Read More… from [BIDEOA] Joxean Agirrek Pariseko Belle Epoque garaira eraman du Maria Garrastazu pertsonaia

Hau, Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa abian da

Deialdi honetan txokolate-ontzia objektua berraztertzea proposatu dute. Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura-ekoizpen lantegiak antolatu duen HAU lehiaketak euskal kulturako objektu tradizionalak gaurkotzea du helburu. “Diseinu garaikidearen begiradatik egokitu, berritu eta berrinterpretatzea eskatzen zaie parte hartzaileei, gure historiarekin lotura berriak sortu eta diseinu alorrean ikerketa ildo berriak zabaltzeko”, azaldu dute. Aurreko edizioetan taloaskea, kutxa […]

Read More… from Hau, Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa abian da

Donostiako Zinemaldiaren lehen urteetako argazkiak ikusgai, Tabakaleran

50 urtetik gorako 30 argazki biltzen ditu erakusketak. Zinemaldiaren argazki-funtsetatik eta Kutxatekako bildumatik atera dira irudiak. Lehen urratsak. Beste begirada batzuk Donostia Zinemaldiaren historia bisualari (1953-1970) du izenburu Donostiako Tabakaleran ikusgai dagoen erakusketa berriak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “lehen urratsen” ideiak bi zentzu ditu: ·Zinemaldiaren lehen urratsei egiten die erreferentzia baina, aldi berean, Zinemaldia 70: historia […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiaren lehen urteetako argazkiak ikusgai, Tabakaleran

Hainbat Euskal libururen itzulpenak, argitara

Besteak beste, Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak, Ibrahim Balde eta Amets Arzallusen Miñan, Katixa Agirreren Amek ez dute edota euskal poesiagintzaren inguruko bi antologia liburuk ere ikusiko dute argia laster. Pandemiaren eraginez, 2020. urtea sektorearentzat zaila izan bazen ere, sormen literarioa ez da eten eta ugari dira orain ere argitaratzen ari diren lanak. Horien artean, […]

Read More… from Hainbat Euskal libururen itzulpenak, argitara