[BIDEOA] Mairu Antzerki Tailerrak otsailaren 27an estreinatuko du ‘Iluntzen’ antzezlana

Lesakako Harriondoa Kultur Etxean izango da estreinaldia, arratsaldeko 18:00etan. Antzezlanak herri txiki bateko egoera islatzen du. Bertakoek alde egiten dute eta kanpotarrak ez dira etortzen. Hasiera batean urtarrilaren 30erako iragarri zuten Mairu Antzerki Tailerraren Iluntzen antzezlanaren estreinaldia, baina gibelatu behar izan zuten, taldekideetako bat konfinaturik zegoelako. Emanaldiaren data berria jakinarazi dute orain, otsailaren 27an, larunbata, […]

Read More… from [BIDEOA] Mairu Antzerki Tailerrak otsailaren 27an estreinatuko du ‘Iluntzen’ antzezlana

“Erraldoien bizkar gainean” erakusketa ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan

Erakusketaren xedea da XVIII. mendean egin ziren lehenengo azterketetatik gaur egunera arteko euskal arkeologiaren historia azaltzea da, eta, horretarako, jatorrizko ehun pieza baino gehiago jarri dituzte ikusgai. Erakusketa azaroaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Euskal arkeologian azken mendeetan egindako lana ezagutzera emateko erakusketa paratu dute Bilboko Arkeologi Museoan. Bildumak jatorrizko ehun pieza baino gehiago […]

Read More… from “Erraldoien bizkar gainean” erakusketa ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan

Bertsotan trebatzeko karta-jolasak sortu dituzte

Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek sei karta sortez osatutako bilduma aurkeztu dute bertso eskolentzat. Karta-jolasak haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko aukera emango die. Haurrek bat-batean egiteko karta-jolasak aurkeztu dituzte Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek. Bertso eskoletan eta ikastetxeetan baliatzeko materiala dela azaldu dute. Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldean sortu dituzte kartak. Hala, iragarri dutenez, […]

Read More… from Bertsotan trebatzeko karta-jolasak sortu dituzte

Ikastolak Txikipedia edukiz elikatzeko lanean hasi dira

Emakumezkoen biografiak, bereziki zientzialarienak, osatzea izango dute helburu nagusia. Ikastolen Elkartearen eta Euskal Wikilarien Elkartearen arteko lankidetzari jarraipena emateko asmoz, Txikipedia elikatzeari ekin diote Euskal Herriko hamalau ikastolatan. Azaldu dutenez, Txikipedia edukiz hornitzea da helburua, eta xede nagusia, berriz, emakumezkoen biografiak, eta bereziki emakume zientzialarienak, euskaraz sortzea. Otsail eta martxoa bitartean sortuko dituzte, eta 250 […]

Read More… from Ikastolak Txikipedia edukiz elikatzeko lanean hasi dira

Urruñako antzerki eskolak ‘Urtaroak’ ipuin liburua argitaratu du

Eskola finantzatzeko modu berriak bilatzen aritu dira eta horren emaitza da lan berria. Ixabel Etxeberriak idatzitako ipuin laburrekin eta Garbiñe Ubedak ilustratutako irudiekin osatu dute liburua. Urtaroak hamabi ipuin eta bertsoz osatuta dago. 6 eta 18 urte bitarteko gazteei antzerkia euskaraz lantzeko aukera emateko jaio zen iaz Urruñako antzerki eskola. Pandemia hasi aurretik jarri zuten […]

Read More… from Urruñako antzerki eskolak ‘Urtaroak’ ipuin liburua argitaratu du

44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Parte hartzaileek apirilaren 19ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Irailaren 11n, berriz, irabazleen berri emango du epaimahaiak. Literatura sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2021. urteari dagokion 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau eta euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzenduta dago. Parte […]

Read More… from 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela jarri du martxan

Ekimenak ordubeteko iraupena izango du eta gehienez lau jokalarik parte hartu ahal izango dute. Otsailaren 8ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Euskal Alien Nazioa Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko ekimenen artean kokatzen da. Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan, Euskal Alien Nazioa ihes-gela sortu dute esperientzia berriak bilatzen dituztenentzat. Izenak berak dion […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela jarri du martxan

[BIDEOA] Ekida artea eta kultura ikuspegi sozialista batetik lantzeko espazioa sortu dute

www.ekida.eus webgunea erreportajeak, elkarrizketak, iritziak, kritikak eta ekoizpen artistikoak plazaratzeko eta horien inguruan hausnartzeko plaza izango da. Artea eta kultura ikuspegi sozialista batetik lantzeko espazioa martxan jarri dute. Ekimenaren sustatzaileek azaldu dutenez, Ekida sozialiston kultur ekimena “eraikin bat da, espazio bat, kulturaren eta artearen esparruak ikuspuntu sozialista batetik lantzeko”. Hala, argitalpenerako, eztabaidarako, kritikarako, azterketarako, sustapenerako […]

Read More… from [BIDEOA] Ekida artea eta kultura ikuspegi sozialista batetik lantzeko espazioa sortu dute

‘Erdu!’ I. Haur Antzerki Jaialdia apirilaren 23tik 25era izango da Bilbon

Kotondarrak, Behin bazen internet, Etxerik txikiena eta Kaskarot antzezlanek osatuko dute egitaraua. Atx Teatroak apirilaren 23tik 25era bitartean, Bilbon egingo den Erdu! Haur Antzerki Jaialdia aurkeztu du. Lehenengo edizio honetan, formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatuko dute egitaraua. Jaialdia Bilboko Otxarkoaga auzoko Harrobian izango da. Erdu!-ren  xede nagusia […]

Read More… from ‘Erdu!’ I. Haur Antzerki Jaialdia apirilaren 23tik 25era izango da Bilbon

‘2deo serieak’ programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Deialdi honen bidez hiru proiektu aukeratuko dira. Izena emateko epea martxoaren 8ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalerako 2deo laborategiak telesailak sortzen laguntzeko nazioarteko 2deo serieak programa berria abiatu. Deialdi honen bidez hiru proiektu aukeratuko dira, gutxienez bat euskaraz, eta horiek izango dira mentoretzaren xedea. Hurrengo hilabeteetan, aukeratutako pertsonek dosier bat prestatuko dute mentoreen laguntzarekin, […]

Read More… from ‘2deo serieak’ programan parte hartzeko deialdia zabalik da