[BIDEOA] ‘Dardara’, Berri Txarraken biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

Filmean Lekunberriko taldeak utzitako arrastoa ikusiko dugu. Munduko hainbat tokitan bizi diren zaleen istorioetatik abiatuta, Marina Lameirok erretratu koral bat egin du. Marina Lameiro (Iruñea, 1986) zinemagile nafarraren bigarren film luzea da Dardara, 2021eko martxoaren 19an iritsiko da zinema-aretoetara. Aurretik, martxoaren 15ean, Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa zabalduko du filmak. 2019an bere […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Dardara’, Berri Txarraken biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

[BIDEOA] Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai

Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Okendo Kultur Etxean. Ugariak eta anitzak dira Aran Santamaria artista zumaiarrak bisitatutako liburu azokak; zenbat eta bereziagoak orduan eta erakargarriagoak. Bertan ikusitako liburu eder horiek, gero, nola moldatu eta birsortzeko ahaleginean aritzen da Santamariaren irudimena; bera konturatzerako orduan eta eskuekin lanean hasi aurretik, irudimena martxan du. Papera […]

Read More… from [BIDEOA] Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai

Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketarekin batera bisita bereziak, tailerrak eta topaketak antolatu dituzte. Erakusketa ekainaren 13ra arte dohainik bisitatzeko aukera egongo da. Euskal Itsas Museoak, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutako Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat erakusketa aurkeztu du gaur, Donostian. Leopoldina Rosa fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. […]

Read More… from Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat’ erakusketa aurkeztu du

Jaialdi minimalista izango da aurtengo Dferia

28 konpainien 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan, martxoaren 15etik 18ra bitartean. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko  profesionalei zuzenduak. “2021eko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, 2020ko martxoko […]

Read More… from Jaialdi minimalista izango da aurtengo Dferia

Sebastien Lifshitz zuzendari frantsesarentzat Zinegoak 2021 Ohorezko Saria

Zinemagileak Bilbon jasoko du saria eta Petite Fille bere azken filmaren emanaldi berezi batean parte hartuko du. Bilboko gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Sébastien Lifshitz (Paris, 1968) gidoilari eta zuzendari frantziarraren “konpromiso sozial eta emozionala” aitortu nahi izan du. Pau Guillen Zinegoak-eko zuzendariaren hitzetan, “Lifshitzek gaitasun handia du kontakizun filmikoa modu organiko eta gizatiarrean […]

Read More… from Sebastien Lifshitz zuzendari frantsesarentzat Zinegoak 2021 Ohorezko Saria

Nabarraldek Foixeko Katalinaren inguruko komikia argitaratu du

Alderdi epikoa baztertu eta sentimenduetan barneratu dira Angel Rekalde eta Ainara Azpiazu liburua sortzeko. Angel Rekalde (Tolosa, 1957) idazleak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak (Hernani, 1980) elkarlanean ondu dute Foixeko Katalina (Nabarralde) izeneko komikia. Kontakizunak Joseba Asiron historialariak kontatutako erreginaren pasadizo “ezezagun” bat kontatzen du. Erregina jendartean ezagutaraztea da argitaratutako komikiaren helburua eta horretarako gertaera […]

Read More… from Nabarraldek Foixeko Katalinaren inguruko komikia argitaratu du

Artekartu konpainiarentzat 2021eko Lautan Hiru laguntza, ‘Hauts artean’ lanagatik

Epaimahaiko kideen arabera, lan “zirikagarria da” Hauts artean. Gidoiaren “erritmo biziaz” gain, istorioak azken aldera erakusten duen “ezustea” ere nabarmendu dute. Lautan Hiru jaialdiaren hirugarren edizioa udaberrira atzeratu da. 2021eko Lautan Hiru laguntza Artekartu konpainiak irabazi duela iragarri du Euskaltzaindiak, Hauts artean lan laburrari esker. Urtzi Oleagak zuzentzen duen konpainiak 1.000 euroko saria eskuratuko du […]

Read More… from Artekartu konpainiarentzat 2021eko Lautan Hiru laguntza, ‘Hauts artean’ lanagatik

[BIDEOA] Iñaki Irisarri idazleak ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria plazaratu du

Abenturazko eleberri laburra eta akzio bizikoa dugu Irisarriren aurreneko liburua, 1811n Nafarroako mendialdean kokatua. Iñaki Irisarri idazleak (Iruñea, 1969) ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Abenturazko eleberri laburra eta akzio bizikoa dugu idazleak dakarrena, 1811n Nafarroako mendialdean kokatua. Hiru urte dira Napoleonen tropak Pirinioak zeharkatu eta Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik. Bertako […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irisarri idazleak ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria plazaratu du

Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Saioa Matxainek, Anne Gajatek eta Ruben Pantigak Habian! hazitegian ezagutu dute elkar, eta bertan landutako lanekin Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen izeneko erakusketa zabaldu dute Errenteriako Jantziaren Zentroan. Honetan, Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartu du, bere hainbat pieza […]

Read More… from Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai