Egilea: admin
- Website
- https://dev6.kultursharea.eus
Posts by admin
Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxerentzat dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren, Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanengatik. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak: Euskarazko Literatura atalean Arantxa Urretabizkaiak eskuratu du Azken Etxea lanagatik. Josu Jimenezek, Idoia Carramiñanak, Ane Zapaterok, […]
Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan
Urriaren 20an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiaren bidez. Euskarazko sormenaren urteroko zita da Ondarroako Literatur Amuak, eta Ondarroako Udalak aurten ere artistei plaza eskaintzeko eta euren lanak oholtzaratzeko agertokia eskaini nahi izan die. Izen ezagunek eta ez hain ezagunek osatuko dute egitaraua, […]
Lekeitioko Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabaraini emango die Euskal Zinemaren Begirada saria
Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra ospatuko dela Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Euskal Zine Bilerak jaialdiak berak ondare gisa duen balioa goraipatu nahi du edizio honetan. Aurtengoa 46. edizioa izango da, eta ibilbide luze honetan zehar emandako pausoak mahai gainean jarriko dira. “Jarraitu zinearen lorratza da jaialdia borobilduko duen lema, atzera begirada egitea bide berriak […]
17 talde eta bakarlarik lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean
Abenduaren 6tik 10era bitartean, 49 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako oholtzara (Plateruenan). 49 talde horietatik 17k lehenengo diskoa aurkeztuko dute. Hala, sortzaile berriei ate bat zabalduz, euskal kultura indartzen jarraitzea da Ahotseneako helburua. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak musika eta literatura aurkezpenak jasotzen ditu, euskal musikari eta idazleen erakusleiho bihurtuz. Musikari dagokionean, ibilbidea hasita duten […]
Urriaren 20an abiatuko dira 2024ko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak
Lau kanporaketa jokatuko dira urriaren 20tik aurrera, Izorian, Biasterin, Legution eta Araian. Denera hamahiru bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako. 2024ko urtarrilean abiatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 29k izena eman dute jada eta urrian jokatuko diren lau kanporaketetan hamahiru bertsolari sailkatuko dira, 2022ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatuta daude. Iazko […]
Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak
Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Euskaltzaindiak Mintzolak udazkenerako antolatutako programazioaren berri eman du gaur. Mintzolaren lan-eremua euskarazko ahozko jarduna da, bereziki euskarazko eguneroko hizkera, eta eremu horretan, ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta sustapenean ari da. Ikerketaren arloan, ikerketa deialdien bidez saritutako gradu- eta master-amaierako lanen, ikerketa monografikoen […]
Gaur irekiko ditu ateak ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ erakusketak Irunen
Erakusketak Gipuzkoako ikerketa arkeologikoetan emakumeek izan duten eta duten garrantzia azpimarratu nahi du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Emakume arkeologoak Gipuzkoan izeneko erakusketa aurkeztu dute. Erakusketa Irungo Oiasso Museoan paratu dute, eta gaur, urriak 10, arratsaldeko 19:00etan irekiko ditu ateak 2024ko martxoaren 31ra arte. Erakusketari laguntzeko, askotarikoa eta ibiltaria izango den jardueren programa […]
Read More… from Gaur irekiko ditu ateak ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ erakusketak Irunen
Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko hirugarren liburu azoka egingo dute urriaren 20an eta 21ean, Saran
Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta zuzenekoak izango dira, besteak beste. Ikusi Mikusi, euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri elkarteak, Sarako Mari Gorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa, urriaren 20an eta 21ean izango da Saran. Azaldu dutenez, “euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen […]
Bernaola Zikloa urriaren 14tik otsailaren 3ra izango da Araban
Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloak 20. edizioa beteko du 13 kontzertuz osatutako kartel batekin. Zuzeneko gehienak doakoak izango dira. Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloaren XX. edizioa Araban izango da urriaren 14tik otsailaren 3ra bitartean. Guztira 13 kontzertuk osatuko dute programa; horietako gehienak Gasteizen izango dira, baina aurreko bi edizioetan egin zuten bezala, Araian eta Bilbon ere antolatu […]
Read More… from Bernaola Zikloa urriaren 14tik otsailaren 3ra izango da Araban
