Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da

Mikel Iraeta musikariak ‘Oinatzak’ izeneko diskoa plazaratu du

Musikari azkoitiarrak Bakarkako bigarren lana du, 2019ko azaroan Isha kaleratu ostean. Disko berrian zortzi abesti bildu ditu, eta denetan pianoa da nagusi. Ez da denbora askorik igaro Mikel Iraeta (Azkoitia, 1992) musikariak Isha, bakarkako lehen lana plazaratu zuenetik, urtebete baino ez, eta dagoeneko bigarren bakarkakoa kalean du, Oinatzak izenpean. Oraingoan, baina, formatu luzea hautatu du […]

Read More… from Mikel Iraeta musikariak ‘Oinatzak’ izeneko diskoa plazaratu du

Bizkaiko bertsolari gazteentzako ‘Plazara!’ ekimena abian da

Ekimenak gazteen plazaratzean eragitea eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea ditu helburu. Izena emateko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Parte hartzaileen adin tartea 1996-2002 urte artean jaiotakoena izango da. Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolari gazteentzako Plazara! ekimena abiatu du. Gazteentzako bertso-zirkuitu honek gazteen plazaratzean eragitea eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea […]

Read More… from Bizkaiko bertsolari gazteentzako ‘Plazara!’ ekimena abian da

Antsoaingo Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak bueltan dira

Komiki Boom jardunaldien bigarren edizioa urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra bitartean egingo da. Komikiak eta ilustrazio sozialak bat egingo dute berriro ere urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra bitartean Antsoainen antolatu dituzten jardunaldietan. Komiki Boomen bigarren edizio honetan erakusketak, komikien aurkezpenak, fanzine tailer bat, fanzinoteka baten dohaintza eta zinema proiekzioak izango dira, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekintza […]

Read More… from Antsoaingo Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak bueltan dira

Juncal Ballestinen ondare artistikoaren gaineko zikloa antolatu dute Gasteizko Artium Museoan

Juan Carlos Roman artistak irekiko du ostiral honetan Ballestínen ondare artistikoari buruzko aztertuko duen hitzaldi-programa. Larunbatean Lizzie Borden zuzendariaren Born in Flames filma proiektatuko da. Gasteizko Artium Museoak asteburu honetan emango die hasiera 2021eko programa publikoei Juncal Ballestin artistaren lanaren inguruko topaketen lehen saioarekin. Egitasmoari amaiera emateko, berriz, urtarrilaren 29an erakusketa bat irekiko da, Zinema […]

Read More… from Juncal Ballestinen ondare artistikoaren gaineko zikloa antolatu dute Gasteizko Artium Museoan

Züzülü, kulturari eskainitako gune handi eta ireki bat Baionan

Partekatzeko leku goxo bat izateko jaio da Züzülü. Bertan, artisten lantegiak kokatu dituzte, baita kontzertu eta antzezkizunak taularatzeko edo kafea hartzeko espazioak ere. Baionako Cordeliers karrikako Txiriboga ostatua zena arte eta kulturari eskainitako gune handi eta ireki bat bilakatu da: Züzülü. Nicolas Armendariz da proiektuaren arduraduna eta Gure Irratian emandako elkarrizketan azaldu duenez, dena berritu […]

Read More… from Züzülü, kulturari eskainitako gune handi eta ireki bat Baionan

Emon taldeak itzulera iragarri du

Talde bergararrak itzulera kontzertu berezi bat antolatzea erabaki du. Buelta ospatzeko “energiaz eta kolorez” beteriko kanta berri bat ere grabatu dute, laster egongo da entzungai plataforma digitaletan. Emon talde bergararrak agertokietara bueltatuko dela iragarri du sare sozialen bidez zabaldu duen mezu batean. Lau urte dira jada taldeak bere azken bi kontzertuak Necochea herrian, Argentinan, eskaini […]

Read More… from Emon taldeak itzulera iragarri du

‘Narrazioak eta olerkiak 2019’ liburua plazaratu dute

Argitalpen honetan 2019 Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako lanak biltzen dira. 2020ko irailean izan zen sari banaketa. Joan berri den urteko irailean banatu zituzten Bilbon, gaztetxoei zuzendutako 2019 Resurreccion Maria Azkue literatura lehiaketaren sariak. Guztira 568 lan aurkeztu ziren lehiaketan, “inoizko partaidetzarik handiena”. Orain testu irabazleak liburu batean bildu dituzte, Narrazioak eta olerkiak 2019 […]

Read More… from ‘Narrazioak eta olerkiak 2019’ liburua plazaratu dute

‘Zinema eta zientzia’ zikloan hamar film luze proiektatuko dira Donostian eta Bilbon

Pedro Miguel Etxenike fisikariak emango dio hasiera zikloari, urtarrilaren 8an Donostian eta 9an Bilbon. Zikloa Donibane Lohizunera ere iritsiko da Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. Aurtengo lehen hiruhilekoan ikusi ahal izango […]

Read More… from ‘Zinema eta zientzia’ zikloan hamar film luze proiektatuko dira Donostian eta Bilbon